Jakinarazten dizuegu astelehenetik (martxoak 4) aurrera, EUDELek “INFOUDALA” doako zerbitzua eskaintzen duela bere webgune berritik; laguntza, diru-laguntza eta araudi berriei buruzko informazio-zerbitzu hori tokiko euskal erakunde guztiei zuzenduta egongo da.
EUDELek modu zuzenean hartzen du bere gain zerbitzu hau ematea, eta Euskadiko udalerri guztien eskura jarriko du, udaletako eguneroko kudeaketarako informazio-tresna baliotsu eta erabilgarri gisa.
Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FEMP) eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak antolatutako Genero Indarkeriaren Aurkako Tokiko Praktika Onen Lehenengo Lehiaketan saritu dituzte.
FEMPek Bilbo eta Portugaleteko udalak saritu ditu, genero indarkeriaren aurkako praktika onengatik, Praktika Onen Lehiaketaren lehenengo edizioan. Bilboko Udala “Bilbao, emakumeenganako indarkeriaren aurrean 0 tolerantzia” izeneko ekimenagatik saritu dute. Bestetik, Portugaleteko Udala “Sentsibilizazioa eta prebentzioa” kategorian saritu dute, “2011-2014ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren Garapena eta Ekintzak (ardatza: genero indarkeria)” proiektuagatik. “Bilbao, 0 tolerantzia”Bilboren kasuan, aintzatespen hori 2012ko maiatzean Nazio Batuek genero indarkeriaren kontrako prebentziorako eta esku-hartzerako programa integralari emandako sariari gehitzen zaio.
Genero indakeriaren aurkako Bilboko praktika ona
“Portugalete, 2011-2014ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren (ardatza: genero indarkeria) garapena eta ekintzak”Saria ahalbidetu duen estrategiak biktimak babestu eta artatzeko neurriak eta baliabideak egituratzen ditu, sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak gauzatzeaz gainera.
EUDELek Erakunde-adierazpenerako eredua proposatu die Euskadiko udalei martxoaren 8rako, “Nazioarteko Emakumeen egunerako”.
Testuak emakumeen protagonismo handiagoa aldarrikatzen du, udal bizitzako erabakietan, eta. Udaletako emakume hautetsiak nahiz herritarrak aipatzen ditu, tokiko politikan partaidetza eta eragiteko gaitasuna handitzeko.
Bilbon, 2013ko martxoaren 5ean
Ordutegia: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00
Lekua: Autore Fundazioa .Teatro Campos Elíseos Antzokia. Bertendona kalea, 3bis. 48008 – Bilbo
Gai-zerrendaren oinarrizko edukien azalpena egingo da partehartzaileak gai horietaz ondo jabe daitezen. Arratsaldeko saioa tailerraren formatuan egingo da, Ikus-entzuleen Kudeaketarako Plan baten lanketaren simulazioa egingo da. Autoreak azaldutako etorkizunerako proposamen batzuen eztabaidarekin bukatutzat emango da tailerra. Ikasleek lan egingo dute “Ikus-entzule eszenikoen prestakuntza eta kudeaketa gizarte teknologiko batean “ liburuaren ale batekin, liburua tailerraren matrikularen prezioaren barruan egongo da.
Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen Aurreproiektua
EUDELek hautetsiei zuzendutako informazio-saioa deitu zuen otsailaren 21erako (osteguna), 13:00etan, EUDELen Ekitaldi Aretoan (Bilboko Ercilla kalea 13), 2013ko otsailaren 15eko Ministroen Kontseiluan iragarritako Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen Aurreproiektuari buruz.
Jarraian, saio horri dagokion dokumentazioa bidaltzen dizugu:
2013an EUDEL eta HAEE-IVAPek udal zuzendaritzetako langileei begirako ibilbide berria eskaintzen dute -bi edizio Bizkaian eta bat Gipuzkoan-. Aurten bakarrik, eskari kopuruak 100 izen-ematetik gora egin du, aurreko bost edizioetan (2008-2012) izandako partehartze osoa berdindu duelarik
Gaur egungoa bezalako krisi ekonomikoko testuinguru batean, baliabide publikoen kudeaketa eraginkor eta iraunkorrak are garrantzi handiagoa hartzen du. Horregatik, EUDELek egokitzat jo du udalen kontu-hartzaile eta beste sailetako zuzendarien gai ekonomiko-finantzarioen prestakuntza sendotzea. Programa hau, halaber, sareko topaketarako eta lanerako espazioa izango da, sektore honetako profesionalentzat.
Programa osatzen duten 8 saioetan, Estatuko araudi berriak (Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legea) tokiko euskal gobernuei nola eragiten dien aztertuko da, bai eta udalak nola egokitu daitezkeen Lege berrira ere, aurrekontua, diruzaintza, kudeaketa finantzarioa eta diru-bilketa planifikatzen lagunduz.
Gaiak:
- Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Organikoa eta bere aplikazioa Euskadiko udaletan.
- Udal Aurrekontua, udal politikaren tresna gisa.
- Kudeaketa Finantzarioa eta Diruzaintza.
- Zergen kudeaketa eta Zerga-bilketa.
EUDELen elkarteburuak, Ibone Bengoetxeak, gaur, otsailaren 1ean, Tokiko Emakume Hautetsien Mundu Mailako Biltzarrean hartu du parte. Biltzarra urtarrilaren 30ean hasi zen, eta mundu osoko 60 herrialdetako 500 emakume hautetsi bildu ditu, Parisen.
Nazioarteko foro honetan bost kontinenteak daude ordezkaturik, eta emakumeak nabariago egiteko eta euren jabekuntza sustatzeko plataforma eraginkorra da, bai eta mundu mailan berdintasuna bultzatzeko ere. Hiru egunez, munduko hainbat eskualde eta hiritan gauzatutako esperientziak eta praktikak partekatu dira, hain zuzen ere, ekonomia, politika, giza garapena edota genero indarkeriaren segurtasuna eta prebentzioa bezalako esparruen ingurukoak.
Ibone Bengoetxeak hiri-espazioan emakumeen segurtasuna hobetu eta genero indarkeria prebenitzeko asmoz Euskadiko udalek abiarazitako ekimenak azaldu ditu, “hiri debekatuaren mapak” kasu.
Biltzarreko gainerako txostengileen artean, ordezkari politikoak ere badaude, emakumezkoak nahiz gizonezkoak, nazioarteko politikan berdintasunaren aldeko aldarrikapen aktiboa dela-eta nabarmentzen direnak: Michelle Bachelet, NATO-Emakumeak erakundearen zuzendari exekutiboa; Joan Clos, Bartzelonako alkate ohia eta egungo NATO-Habitata izenekoaren zuzendari exekutiboa; Irina Bokova, UNESCOren zuzendari nagusia; Hauwa Ibrahim, giza eskubideen ekintzaile defendatzailea Nigerian; Reta Jo Lewis, AEBetako Estatuen Saileko ordezkaria; edota anfitrioiak eurak, Bertrand Delanoë, Parisko alkatea, eta Anne Hidalgo, alkateordea; azken horrek Hiri eta Toki Gobernu Bateratuen Mundu Mailako Erakundearen (CGLU) Genero Berdintasunaren presidentetza du.
EUDELek Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea sustatu du. Diagnostikoa egiteko, praktika onak trukatzeko eta Euskadiko udalen estrategia bateratua garatzea ahalbidetuko duten laguntza-ekintzen espazioa izango da Foroa, euskal herritarrei tokiko administrazio gardenagoak eta irekiagoak eskaintzeko.
Lehenengo fasean, foroa hiru lurraldeetako 24 udaletako talde pilotu batek osatuko du. Udalak gai honen gainean erakutsitako interesaren eta euren erakundeetako gardentasunaren garapenean duten esperientziaren arabera hautatu dira.
Foroa udal parte-hartzaileek ezagutzak, praktika onak eta estrategiak trukatzeko espazio gisa eratu da.
Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea
Ekimen honen helburua da Foroan parte hartzen duten udalek lortutako aurrerapenak eta bideratutako ekintzak Euskadiko gainerako udalerrietara zabaltzea, udal gehiagok foroarekin bat egin dezaten eta, epe laburrera, Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea osatu ahal izateko.
24 udalek osatutako talde pilotua:
Bilbao, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz, Abanto Zierbena, Amurrio, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Eibar, Elgoibar, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Güeñes, Getxo, Guardia, Txorierrieko Mankomunitatea, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Ugao-Miraballes, Hondarribia, Irun.