Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak eta Naturklima Fundazioak sustatzen du. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.

Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus. (*) Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.

Difusio tresnak:  https://reactivatemas.eus/eu/press-kit-eu/

Kartela

Liburuxka

Eusko Jaurlaritzak egindako ohiko galderei emandako erantzunen dokumentu eguneratua (azaroaren 6ko bertsioa).

Dokumentu honen hirugarren edizioa herritarrek planteatutako zalantza berriekin eguneratu da. Galdera eta erantzun berriak sartu dira, eta erantzun batzuk zehaztu edo zuzendu dira, hobeto uler daitezen.

Herritarren zalantzak, orain arte egin den bezala, Zuzenean herritarrentzako zerbitzuaren bidez bideratuko dira:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratu berri da, birusaren transmisioa eteteko mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzeko neurriak jasotzen dituen Lehendakariaren Dekretuarekin. Neurriak Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordean (LABI) hartu ziren. Neurri berriak azaroaren 7an, larunbatean, 00.00ean, sartuko dira indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 4a

Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enpleguko sailburuak Gorka Urtaran Eudeleko presidenteari jakinarazi dio udalek enplegua berreskuratzeko plan eraginkorrak abian jartzeko duten garrantzia. Urtaran elkarteburua Euskadiko Udalen Elkarteko elkarteburuordeekin batera egon da bileran, Nagore Alkorta eta José Antonio Santano, baita zuzendari nagusiarekin ere, Mar Zabala. Jaurlaritzako ordezkaritzan, halaber, Gloria Múgica Lanbideko zuzendaria eta Elena Pérez Barredo Enplegu sailburuordea egon dira.

Gaur goizean egindako bilera batean, eragile sozial eta instituzional guztiekin izan dituen elkarrizketen barruan, Mendiak azken urteetan martxan jarritako tokiko eta eskualdeko enplegu planen garapena baloratu du, “Oso tresna erabilgarria baita, Udalek egoki erabiltzen jakin dutena, oso ondo ezagutzen baitute bertako udalerrien eta bizilagunen errealitatea”.

Lehendakariordeak aurreratu duenez,  plan horiek baliatuko dituzten langileak hobeto zehazteko, egoeraren araberako irtenbidea izan ez dadin, etorkizunekoa baizik.

Eusko Jaurlaritzak eguneratu egin du Covid-19ko prebentzio-neurriei buruzko galdera ohikoenak biltzen dituen dokumentua.

Dokumentu honen lehen edizioa 2020ko urriaren 26koa da. Azaroaren 2ko hau herritarrek planteatutako zalantza berriekin eguneratu da. Galdera eta erantzun berriak sartu dira, eta erantzun batzuk zehaztu edo zuzendu dira, hobeto uler daitezen.

DOKUMENTUA DESKARGATU

Dokumentu hau interpretatzailea baino ez da, eta ez du inola ere ordezten dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako dekretuaren edukia.

Herritarren zalantzak, orain arte egin den bezala, Zuzenean herritarrentzako zerbitzuaren bidez bideratuko dira:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/

Memoriaren Egunaren 2020rako aukeratu den leloak memoriaren transmisioak duen garrantzia eta gure gazteek iragan hurbila ezagutzeko duten eskubidea azpimarratu nahi ditu.

COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketak direla eta, konzentrazio eta bestelako ekitaldirik ezingo dugu burutu. Hori dela eta, euskal udalerrien eskura jarri nahi ditu aurtengo gaiarekin lotuta sortu ditugun materialeak: posterrak, spot-ak eta bideoak. Guztia eskuragarri izango duzue Gogora webgunean, hurrengo helbideetan:

https://www.gogora.euskadi.eus/memoriaren-eguna-2020/aa82-biogogor/eu/

Bertan eskuragarri duzue kartela PDF eran. Gogora institutoak horiek inprimatzeko eta udal bulegoetan jartzeko deia egin du. Baita ere, eduki hauek Udaleko webguneetan eta sareetan zabaldu daitezke.

Memoriaren Eguneko ekitaldi Nagusia Gogoran egingo da, azaroaren 10ean, arratsaldeko 5:30etan eta streaming bidez ikusi ahal izango da Irekian.