Donostia, 2020.eko otsailak 5. EUDELek, Itelazpik eta EiTBk informazio-jardunaldi bat antolatu dute Gipuzkoako udalentzat, LTD kanal autonomiko berriak piztu direlako.
Otsailaren 11n, Itelazpik EITBko kanal berriak piztuko ditu Gipuzkoan.
Jardunaldiak aukera eman du prozesuari buruzko informazio garrantzitsua Gipuzkoako alkateei hurbiltzeko.
Hurrengo informazio-saioa Gasteizen izango da Arabako udalei zuzendua (kate-aldaketak Martxoak 3).
Datorren asteartean, otsailaren 11n, amaituko dira Gipuzkoan estatu mailako aldi bereko emisioak. Une horretatik aurrera, Itelazpik emisio autonomikoen piztea egingo du kanal berrietan (ikus irudia), eta kanal zaharrekin batera biziko dira ekainaren 30era arte. Hori izan da Gipuzkoako udalei eskainitako jardunaldi informatiboaren ardatz nagusia, eta horri esker, xehetasun handiagoz ezagutu ahal izan da beharrezko informazioa emateko eta herritarrei prozesuak sor ditzakeen zalantzak argitzeko prozesua. Jardunaldia Donostian izan da, EUDEL- Euskadiko Udalen Elkarteak koordinatu du, eta EiTBk eta Itelazpik aurkeztu dute. Itelazpik EiTBk eta Estatuko kateek hedadura-eremuetan eskaintzen dituzten emisio-zentroetako prozesuaren ardura du.
Matxalen Lauzirikak, Itelazpiko zuzendari nagusiak, Mikel Aguirre EiTBko Ingeniaritza eta Ustiapen zuzendariarekin, Iñigo Perez Itelazpiko zuzendari teknikoarekin eta Eudeleko ordezkari batekin hitz egin du. Horrez gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako telekomunikazio instalatzaileen elkarteek, ABITELek eta ADITEGIk ere parte hartu dute bileran..
Otsailaren 11tik aurrera, EiTB taldearen emisioak (bi eduki bereizmen handiko ETB-1 HD eta ETB-2 HD, eta lau kalitate estandarreko ETB-1, ETB-2, ETB-3 eta ETB-4) 48 kanalean emititzen hasiko dira. Une honetatik aurrera, antena kolektiboa egokitu ez duten erkidegoek kanal berriak sintonizatzeko egin beharko dute, betiere aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baimena duen enpresa instalatzaile baten bidez. Eraikinaren tamainak eta antena kolektiboaren tipologiak ezarriko du egin beharreko prozedura (ikus irudia). Zalantzarik izanez gero, erkidegoa baimendutako enpresa instalatzaile batekin harremanetan jartzea gomendatzen da, hala badagokio, jarduketa mota planifikatzeko. Egokitzapenak amaituta, telebista-aparatua berriz sintonizatzea baino ez da faltako, ohiko kanalean emisioak ikusten ez diren unean egin behar baita..
“Euskal udalerriek aktiboki hartu nahi dugu parte agenda europarrean, gure herri eta hiriak erreferente izan daitezen Europan”. EUDELen elkarteburu Gorka Urtaran Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) batzorde politikoko kide izendatu dute; kontinente osoko 41 herrialdetako toki eta eskualde mailako 175 agintarik osatzen dute batzordea.
Batzordeko kideak atzo arratsaldean berritu ziren, alkate jaun-andreek Frantziako Orléans hirian egin zuten batzarrean. Agintaldi berri honetan, CMREk lan egingo du Europako udalerri guztietan Garapen Jasangarrirako Helburuak aktibatzeko.
Demokrazioa eta Demografiako Europako komisario andreak eztabaida antolatu zuen batzarraren aurretik, Europaren erronkei eta EBren proiektuaren modernizazioari buruz tokiko gobernuek duten iritzia jasotzeko.
EUDEL, 2020ko urtarrilaren 24a. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran Europa mailako alkateen fororik garrantzitsuenen parte izango da aurrerantzean, EUDELen elkarteburu gisa. hau da, CMREren (Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseilua) zuzendaritza batzordearen kide. Organo betearazle hau Europa osoko 41 herrialdetako hiri eta eskualde-parlamentutako 175 kargu hautetsik osatzen dute. Xede nagusia da herritarrengandik hurbilen dauden gobernuen interesak defendatzea Batasuneko instituzioen aurrean (Kontseilua, Batzordea eta Parlamentua), eta, era berean, aktiboki parte hartzea Europaren estrategian eta politika komunitarioen diseinuan.
EUEKren bilera atzo arratsalderako deitu zuen Orléanseko Udalak, eta helburua izan zen 2020-2022 agintaldi berrirako kide betearazleak berritzea. Hurrengo bi urteetan, EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek, besteak beste, Europako Lisboa, Paris, Utrecht, Brusela, Kolonia, Bordele eta Innsbruck hiriburuetako alkateekin batera hartuko du parte aipatutako batzordeko lan-mahaietan. Italiako Emilia-Romagna eskualdeko presidente Stefano Bonaccini izango da berriro CMREren presidente.
Batzarraren aurretiko adierazpenetan, Gorka Urtaran elkarteburuak CMREren parte izateak dakarren aukera baloratu zuen: “Euskal udalak Europan gaude, agenda europarrean eragin nahi dugulako eta Batasunaren etorkizunaren estrategian aktiboki parte hartu nahi dugulako. EUDELek CMREan lan egingo du, gure herri eta hiriak erreferente izan daitezen Europan”.
Gorka Urtaran AUDIOA
Europaren etorkizunari buruzko eztabaida: tokiko irtenbideak erronka globalei.
Maila goreneko topaketa politiko honen harira, Europako Batzordeak eztabaida antolatu zuen aurretiaz batzarreko kideekin, Europan dituen erronka globalei buruz. Demokrazia eta Demografiarako Europako komisario Dubravka Šuicak deia egin zuen tokiko gobernuen ekintza zuzenerako, Europaren erronka globalei erantzuteko estrategian: klima-aldaketa, demografia, inklusioa, berdintasuna, digitalizazioa, gobernu ona, gardentasuna eta parte-hartzea, besteak beste.
Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, bihar arratsaldean (osteguna), Europako Udalerrien eta Eskualdeen Batzordearen maila goreneko bilera batean izango da lehen aldiz; 41 herrialdetako tokiko buruzagiek parte hartzen dute bertan.
Hitzordu honen bidez agertuko da Urtaran EUDELen elkarteburu gisa nazioartean lehenengoz. Topaketa hau garrantzi handikoa da Europako tokiko erakunde guztientzat; izan ere, bihar aukeratuko dira hurrengo bi urteetarako elkartearen ordezkariak.
EUDEL, 2020ko urtarrilaren 22a. Ostegun honetan, Gorka Urtaranek EUDELen elkarteburu gisa parte hartuko du Europako Udalerrien eta Eskualdeen Batzordearen (CEMR) Zuzendaritza Batzordearen lehen bileran. Frantziako Orleans hiriko biharko hitzordua Europako lehen foro munizipalista izango da, eta Vitoria-Gasteizko alkateak Euskadiko udalen ordezkari gisa parte hartuko du, maila gorenean.
Europako Herrien eta Eskualdeen Batzordeak Europako 41 herrialdetako udalerrien elkarteak biltzen ditu; besteak beste, EUDEL. Gobernu organo gorena Zuzendaritza Batzordea (Policy Committee) da; hiri eta eskualdeetako buruzagi garrantzitsuek osatzen dute, eta urtean bi bider elkartzen dira, gaurkotasuneko eta kontinenteko tokiko gobernuentzako interes handiko gaiak lantzeko. Oraingoan, Orleans, Loira haraneko hiriburu administratiboa, aukeratu dute urtarrilaren 23an eta 24an hitzordu garrantzitsu hau hartzeko. Bertako udalak eta hango udalerrien elkarteak antolatu dute elkarlanean, hau da, EUDELen Frantziako homologoak.
Zuzendaritza Batzordearen 2020ko lehen bilera garrantzi handikoa da, 2020-2023 agintaldirako kideak berrituko direlako. Horien artean honako hauek daude: Stefano Bonaccini, Emilia Romagna eskualdeko presidentea eta Europako udalerrien eta Eskualdeen Batzordeko egungo lehendakaria, zeina berriz ere hautagai den, eta Europako zenbait hiriburutako alkateak, besteak beste, Paris, Lisboa, Utrecht eta Innsbruckekoak; beren hautagaitza aurkeztu dute Batzorde Politiko berriko exekutiboa osatzeko.
Europaren etorkizunari buruzko eztabaida: tokiko irtenbideak munduko arazoentzat.
Bozketa baino lehen, Gorka Urtaran elkarteburuak bere homologoekin hartuko du parte Europaren etorkizunari buruzko eztabaidan. DubravkaŠuica Europako Demokrazia eta Deografia komisarioa eta Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa izango dira buru.
Eztabaidaren xedea da udalerrien eta eskualdeen iritzia zein den jakitea –horiek baitira herritarrengandik hurbilen dauden gobernuak–, haien ahotsa entzun dadin, EB europarren ikuspegitik abiatuta modernizatzeko xedez, Europako Parlamentuak, Batzordeak eta Kontseiluak sustatzen duten Konferentzian. Hurrengo bi urteetan, 2022a bitarte, herritarren arteko elkarrizketak aktibatuko dira, eta rol garrantzitsua izango dute gazteek, gizarte zibilak eta maila guztietako erakundeek, europar proiektua biziberritzeko bazkide eta aliatu dira-eta.
Urtarrilaren 14an, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen lehendakariak Europako Parlamentuko diputatuen aurrean aurkeztu zuen Konferentziaren egitura, egutegia eta irismena. Konferentzian aurkeztuko dira Europaren etorkizuneko sei lehentasunen berri izateko egingo diren kontsulten emaitzak.
Akordio berde europarra: klimari dagokionez neutrala den lehen kontinentea izan dadin ahalegintzea.
Pertsonentzat funtzionatuko duen ekonomia, ekitate sozialaren eta oparotasunaren alde lan eginez.
Aro digitalerako prest dagoen Europa: pertsonak gaitzea teknologia belaunaldi berriei dagokienez.
Bizi estilo europarra sustatzea: berdintasunezko Batasuna sortzea, zeinean pertsona guztiek aukeretarako sarbide bera izango duten.
Europa indartsuagoa munduan: Europa gehiago, gehiagoren alde lan egiteko, gure lidergo global arduratsuaren marka berezia indartzearen bidez.
Europako demokraziarentzako bultzada: gure Demokrazia elikatu, babestu eta indartu.
Hain zuzen ere, biharko Zuzendartiza Batzordearen eztabaidan, 14:45etik aurrera, EUDELeko elkarteburuak, Zuzendartiza Batzordeko gainerako kideekin batera, hirietatik Europako erronka globalei nola erantzun hausnartuko dute.
Deialdiei buruzko informazioa www.arkauteakademia.eus webgunean dago, eta izen-ematea ere bertan egin daiteke
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduak 12
Segurtasun Sailak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenaren bi ebazpenen bidez, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat eta laguntzaileen beste poltsa bat sortzeko bi hautaketa eta formakuntza prozesu deitu ditu.Prozesu horien berri azkeneko bileran eman zitzaion EUDEL — Euskadiko Udalen Elkarteari.
Horrela, lanpostu horietan dauden agente-plazak premiaz eta aldi batez bitarteko erregimenean betetzeak tokiko esparruan sortzen dituen arazoei aurre egin nahi zaie.Bestalde, laguntzaileen poltsaren bidez Udaltzaingoa, esate baterako mugikortasun-agenterik ez duten udalerrietan herrigunean trafikoa antolatzeko, osatuko duten aldi baterako premiei erantzuteko izango da.
Bi hautaketa-prozesu horietako batean parte hartzeko interesa dutenek atzo eta gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu diren oinarriak kontsulta ditzakete, eta baldintzak betez gero, www.arkauteakademia.eus webgunean eman dezakete izena abenduaren 13tik urtarrilaren 7ra bitartean, biak barne, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsarako. Udaltzaingoko laguntzaile-poltsarako izena emateko epea, berriz, abenduaren 14tik 28ra bitartean egongo da zabalik, biak barne.
Udaltzaingoko bitarteko agenteak
Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsarako hautaketa oposizio-sistemaren bidez egingo da, eta derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango diren bi proba egingo dira. Bat, Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente-lanak behar bezala egiteko hautaketa-prozeduran parte hartzen duten pertsonen gaitasunak zehazteko proba psikoteknikoa izango da, eta test erako formatuan egingo da. Bigarrena nortasun-proba izango da, eta nortasun ezaugarri orokorrak ebaluatzeko izango da.
Oposizio-fasea gainditzen dutenak Udaltzaingoko bitarteko agente izateko formakuntza-ikastaroa egiteko onartuko dira. Formakuntza-ikastaro horrek hiru fase izango ditu: lehenengoa online egingo da eta eduki teorikoak landuko dira; bigarrena izangaien portaera eta konpetentzia egokiak zehazteko izango da; eta hirugarrena, berriz, fase praktikoa izango da. Azken bi fase horiek presentzialak izango dira.
Formakuntza praktikoaren fasearen ondoren, prozesuan parte hartzen dutenak Udaltzaingoko oinarrizko eskalako bitarteko agenteen poltsan sartuko dira Euskadiko toki-korporazioetan aldi batez zerbitzua emateko, oposizioaren azken kalifikazioan lortutako puntuazio-ordenari jarraituz.
Udaltzaingoko laguntzaileak
Udaltzaingoko laguntzaileen poltsaren kasuan ere oposizio-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Kasu honetan ere derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango diren bi proba egingo dira: test erako formatua izango duen proba psikoteknikoan Udaltzaingoko laguntzaile-lanak eta -zereginak betetzeko gaitasunak ebaluatuko dira: hitzezko gaitasuna, arrazoitzeko gaitasuna, arreta eta pertzepzio gaitasuna eta gaitasun espazialak. Bigarrena nortasun-proba izango da.
Oposizio-fasea gainditzen dutenak Udaltzaingoko agente laguntzaile izateko formakuntza-ikastaroa egiteko onartuko dira. Ikastaroak bi fase izango ditu: lehenengoa online egingo da eta eduki teorikoak landuko dira; eta bigarren fasea praktikoa eta presentziala izango da.
Formakuntza-ikastaroa egiten eta gainditzen dutenak zuzenean sartuko dira Udaltzaingoko laguntzaileen poltsan. Poltsa formalki eratzen denean, deialdi bateratuetan parte hartu duten edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiari berariazko eskaera egin dioten eta euren poltsarik ez duten udalen eskura jarriko da.
Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza arduratuko da Udaltzaingoko bi poltsak, bitarteko agenteena eta laguntzaileena, kudeatzeaz.
Otsailetik abendura, EUDELek, IVAPek eta Foru Aldundiek elkarlanean antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2020 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
2020ko planean 295 ikastaro daude; horietatik 125 aurrez aurrekoak dira; 158 lineakoak eta 12 jardunbiko tailerrak (aurrez aurreko/lineakoa).
Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Tolosaldean.
Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa; gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.
Bilbo, abenduaren 23a. EUDELen elkarteburu eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek “Beti on” Telelaguntza Zerbitzuko Call centerrean hartu du parte, gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan den jardunaldi irekian. Eguberri zoriontzeko gaurko jardunaldian Batzorde Eragilearen kide Aitziber Olibanekin eta Mikel Torres, Erandioko eta Portugaleteko alkateak parte hartu dute, bai eta beste alkateekin batera ere: Aia, Nekane Arrizabalaga, Arrasate/Mondragón, Maria Ubarretxena, Arrigorriaga, Maite Ibarra, Barakaldo, Amaia del Campo, Bilbao, Juan Mari Aburto, Elorrio, Idoia Buruaga, Laudio, Ander Añibarro, eta Zarautz, Xabier Txurruka.
11:00etatik aurrera, Beti Oneko teleoperadoreekin aritu dira alkateak lanean, eta, hala, erabiltzaileen deiei erantzun diete. Bide batez, unea aprobetxatu dute beren udalerrietako herritar nagusiei Gabon zoriontsuak opatzeko. Euskadiko udalek pertsona nagusien segurtasunarekiko, ongizatearekiko eta bizi-kalitatearekiko konpromisoa dute.
Gorka Urtaranekzahartzearen erronka aipatu du, bai eta belaunaldien arteko elkarbizitza ere; azken horren harira, hau esan du: “gizarte osoari dagokion erronka da. Bakartasuna arazoa da eta horri aurre egiteko, ikusgarritasun handiagoa eman behar zaio”. Alkate eta elkarteburuak zera baloratu du: “gertuen dagoen inguruko laguntza-sarea, hau da, instituzioetatik, gizarte-erakundeetatik eta herritarrengandik beraiengandik, bakarrik bizi direnei laguntza emateko”. Ildo horretatik, Urtaranek azaldu du udalek “enbaxadoreak” izan behar dutela, bai eta “BetiON zerbitzura sartzeko atea” ere.
Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duten eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako Jardunaldi Irekietan egin da ekintza hori. Jardunaldian, EAEko hainbat udalerritako adineko 15 pertsonek osatutako talde baten anfitrioi gisa jardun du sailburu Beatriz Artolazabalek; hain zuzen ere, gonbidapena egin zaie pertsona horiei, Bilboko San Inazio auzoko Aragoi kalean dauden Beti onen instalazioak ezagutu ditzaten.
“Beti on zerbitzu hau erabiltzen duzuen pertsonen belaunaldiak gure ahalegin eta dedikazio osoak merezi dituzue”, esan die Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen zerbitzu honen hogei bat erabiltzaileri.
Urkullu Lehendakariak eta Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu dute telelaguntzak –botoi gorridun alarma-domina– hiru euskal lurralde historikoetan, dagoeneko, 55.000 onuradun dituela.
Lehendakariak eta agintariek pertsona horiek zoriondu dituzte, eta, gainera, zerbitzuak 2020. urteari begira izango dituen berrikuntzak ezagutu dituzten lehenengoak izan dira aipatutako erabiltzaileak.
“Gaur alkate-talde bat batu izanak gure erakundeen ahalegin koordinatua sinbolizatzen du; izan ere, Beti on zerbitzura jotzeko atea oinarriko udal-mailako gizarte-zerbitzuak dira”, esan du sailburuak, amaitzeko.
Telelaguntza-zerbitzuaren ateak zabaltzeko eguna amaitzeko, Gabonetako kantak abestu ditu, bertaratutakoak ezustean harrapatu dituen kalitate eta tenore-ahots onarekin, Ander Añibarro Laudioko alkateak; “Hator, hator” kantarekin harrituta utzi du bertan batutako adinekoak.
Ehun pertsona inguruk, udal, foru eta enpresa publikoetako ordezkariek, parte hartu dute gaur goizean Eudelek Herrismartik proiektuaren barruan antolatutako jardunaldian. Bertan, NISAE euskal administrazioen elkarreragingarritasun-eredua eta lurralde historikoetan duen hedapena aurkeztu dira.
Aitziber Oliban Erandioko alkateak, eta EUDELen Batzorde Eragilearen kideak, ireki du gaurko jardunaldia Berrikuntza udalei informatzeko Batzordearen ekintza-planari buruz. Gaurko bileran Ermuko alkate Juan Carlos Abascal ere izan da, Batzorde horretako kide gisa.
Elkarreragingarritasuna funtsezkoa da herritarrei zerbitzu publiko hobea eta eraginkorragoa emateko; izan ere, ez zaio eskatzen edozein administraziok emandako dokumentazioa aurkezteko, hala eskatzen duen izapideren bat egin behar duenean. Era berean, espedienteen izapidetzea errazten du.
HERRISMARTIK programak www.herrismartik.eus 2017an hasi zen, eta jardunaldian gogora ekarri zen bezala 3 helburu estrategiko ditu: Antolamendu-eraldaketa eta kultura-aldaketa; IKT konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak eta Udalerri adimendunak. Helburu guzti horiek garatzeko urteko jarduera-plan baten bitartez hedatzen da. Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak ireki zuen jardunaldia, Berrikuntzako Batzordearen ordezkari bezala. IKTen konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak helburuaren barruan garatu beharreko ekintza bat zelakoan, adierazi zuen.
Se está elaborando un estudio diagnóstico sobre el despilfarro en la cadena de valor de la alimentación de Euskadi.
Según la FAO, un tercio de los alimentos producidos para el consumo humano se pierde o se desperdicia en todo el mundo, lo que equivale a cerca de 1.300 millones de toneladas al año.
Entre los días 9 y 15 de diciembre se celebra la Semana Contra el Desperdicio Despilfarro de alimentos en Euskadi, auspiciada por Elika – Fundación para la Seguridad Alimentaria dependiente del Gobierno Vasco- y la Asociación de Municipios Vascos EUDEL, en el marco del Plan de Acciones impulsado por la Plataforma contra el Despilfarro. Hasta el momento, más de 30 ayuntamientos, incluidos los de las tres capitales, se han sumado a esta iniciativa, junto con otras entidades, que tiene como objetivo concienciar a la población de que el desperdicio alimentario se ha convertido en un problema social, medioambiental y económico de primer orden y de que solamente se puede luchar contra él con la implicación de toda la ciudadanía.
Entre los diferentes actos incluidos en esta “Semana Contra el despilfarro Alimentario”, que se desarrollarán por iniciativa de los diferentes ayuntamientos, están talleres de sensibilización, eventos teatralizados, actividades informativas (planificación compra, entender etiquetado-fechas consumo alimentos, etc.), charlas de cocina para el reaprovechamiento, reparto de folletos informativos, presentación guía para restaurantes, presentación de novedades en la web, acciones en ikastolas etc…
Por destacar algunos:
• Vitoria-Gasteiz: Presentación de una Guía para evitar el Desperdicio Alimentario en restaurantes.
• Tolosa: Talleres de sensibilización en tres ikastolas, y una exposición sobre el tema
• Sondika: Distribución de folletos en comercios y restaurantes para sensibilización y emisión de videos en el Gaztetxe
• Gordexola: Charla divulgativa.
• Asociación de Desarrollo Rural Enkarterrialde: Distribución de folletos entre sus municipios
• Asociación de Desarrollo Rural Busturialdea: Reparto de folletos en el mercado del lunes
• Berango: Información en la web del ayuntamiento y acciones con comedores escolares.
• Mungia: Campaña de sensibilización
• Abanto: Publicidad en la web
• Asociación de Desarrollo Rural Urkiola/Mancomunidad Durangaldea: Acto con alcaldes y alcaldesas de compromiso
Estas iniciativas forman parte de la decidida política que el Gobierno vasco junto con agentes públicos y privados está desarrollando para luchar contra el despilfarro de alimentos en Euskadi, enmarcada en el Plan Estratégico para la Gastronomía y la Alimentación (PEGA) de Euskadi, que tiene entre sus principales objetivos aumentar el bienestar y la calidad de vida de la población a través de una alimentación saludable, segura, singular y sostenible.
Realización estudio-diagnóstico
Para avanzar en este camino, el año próximo se van a destinar un total de 500.000 euros para el estudio sobre el desperdicio en la cadena de valor de la alimentación y para la realización de acciones de sensibilización. El objetivo es diseñar y llevar a cabo un diagnóstico del despilfarro en Euskadi, de manera que éste pueda ser replicable año tras año tal y como establece la Unión Europea, que determine su impacto económico, social y ambiental alimentario, así como oportunidades de reducción así, los datos obtenidos ayudarán a priorizar acciones clave en el sector alimentario para la reducción de este desperdicio.
Plataforma y manifiesto contra el despilfarro
A principios del mes de octubre del 2018 se presentó en Bilbao la Plataforma de Euskadi contra el Despilfarro Alimentario, junto con la adhesión de instituciones y agentes sectoriales al Manifiesto “No al Despilfarro Alimentario en Euskadi”. Los firmantes del Manifiesto, más de un centenar en la actualidad, son entidades e instituciones públicas y privadas, y diversos agentes sectoriales, que constituyen la cadena alimentaria vasca y que son conscientes de que, para la reducción del desperdicio alimentario, es necesaria la colaboración, a concienciación y un trabajo continuo.