Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

  • Abenduaren 2an Eibarren ospatuko da Beldur Barik Topaketa, non sari-banaketa, tailerrak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatuko diren.
  • Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko epea: Irailak 11-Azaroak 13.
    Parte-hartze sarirako bozkaketa: Azaroak 24-Azaroak 27.

Gaur, irailak 11n, Beldur Barik programaren edizio berri bat hasiko da. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. . Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa da programaren ekintza nagusienetako bat. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta aurkezten dituzten lanek erakutsi behar dute nola egiten dieten aurre neska eta mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin. Aurten, Eibar izango da Beldur Barik Herria, bertan ospatuko baita Topaketa, zeinean lehiaketako sariak emango diren eta tailerrak eta beste hainbat ekimen burutuko direnHonekin batera prentsa oharra eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Aurten, Eibar izango da Beldur Barik Herria, bertan ospatuko baita Topaketa, zeinean lehiaketako sariak emango diren eta tailerrak eta beste hainbat ekimen burutuko diren. Hori dela eta, udazkenean ekimen ugari antolatuko dira udalerriko eragileekin batera, urtean zehar gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko egindako esku-hartzeak osatuko dituztenak.

Emakundek antolatzen du Beldur Barik programa, EUDEL-en eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Enpleguko eta gizarte politiketako sailaren Gazteria Zuzendaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB. Egitasmoa 2009an sortu zenberdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan.

Beldur Barik Lehiaketa

Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da. Aurtengo edizioko kartelaren eta lehiaketa iragartzeko spotaren protagonistak iazko edizioan parte hartu zuten gazteak dira. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.

Lanak aurkezteko epea irailaren 11an irekitzen da eta azaroaren 13an itxiko da. Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Iazko edizioan 363 lan eta 2.348 gazte aurkeztu ziren. Datuek erakusten dute,beraz, urtean-urtean lehiaketaren harrera ona handitzen doala.

Programak, gainera, web gunea www.beldurbarik.org eta sare sozialetan perfilak ditu (facebook, twitter, instagram eta spotify) Beldur Barik jarrera gazteekin batera garatzeko. Aurten,Telegram kanala ireki da. Sortutako eduki eta interaktuazioarekin, hausnarketa eta eztabaida prozesuak ireki nahi dira. Helburua da jarrera eta jokabide sexisten eraldaketarako espazio positibo eta erreferentea sortzea, non kultura matxistarekin hausten duten pertsona eta ekimenak ezagutzera ematen diren.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org

 

 

Lana Bultzatzeko Tokiko Jardueretarako diru-laguntzen deialdiak EHAAn argitaratzea daudela eta (uztailak 28), Euskadiko Toki Erakundeetako kargu publikoak eta teknikariak informazio-jardunaldi bat antolatu zuen Lanbideko Lan Berrikuntzako Zuzendaritzak, EUDELekin babesa, irailak 5an.

EUDELen aldetik, Amurrioko alkatea Josune Irabien egon zen. Berak jardunaldia hasi zuen euskal udalerriei bere etorri izanagatik  eskertuz, eta jarraian Lanbideko ordezkariei hitza eman zien. Lanbideko Lan Berrikuntzako Zuzendaria Lana zuzendariak, Marta Etxebarria, eta Enplegu Sustapen Zerbitzuko buruak, Koldo Zarandona, bertatik bertara azaldu zituen Laguntzei buruzko Agindu berriaren edukia zein berrikuntzarik garrantzitsuenak eta, azalpena amaitutakoan, udal ordezkarien galderak.

EUDELeko ordezkaria, Josu Bergarak enplegu-arloko herri-erakundeen arteko lankidetza indartzen jarraitu behar dela nabarmendu du, izan ere, hura da Enplegua Suspertzeko 2013-2016 Programaren barruko printzipio estrategikoetariko bat: “Gure udalerrietan enplegua sortzea guztion helburua da, Euskal erakundeen helburua da. Arreta nagusia Lanbideko zerrendetan dauden gure herritarrengan jarri behar dugu.”

*Informazio gehiago: http://www.eudel.eus/eu/fomentoempleo

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Euskadiko hamabi udaletan orotara 72 plaza betetzeko Udaltzaingoaren lehenengo sarbide eta hautaketa prozesua egiteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren deialdia. Prozeduran parte hartzeko interesa dutenek abuztuak 31, hasi eta datorren urriaren 1era arte, egun hori barne dela, izango dute eskabidea aurkezteko aukera.  

Ekimena Segurtasun Sailak jarri du abian EUDELen laguntzaz eta udalek eskatuta, eta udaltzaingoetako agenteak hautatu eta prestatzeko taldean planteatu ondoren. Udalerriek kudeaketa-agindu bat onartu behar izan dute aldez aurretik prozesua bera Arkauteko Akademiaren esku uzteko, adostutako oinarri batzuk ezarrita eta deituko dituzten plazak zehazteko Lan Eskaintza Publikoa onartu eta argitaratu ondoren.

Azkenean Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteen 72 plaza deitu dira orotara, eta honako udalerri hauetan: Abadiño (2), Arrasate (5), Arrigorriaga (1), Bilbo (25), Basauri (1), Galdakao (3), Getxo (14), Mungia (2), Santurtzi (7), Pasaia (3), Zarautz (6) eta Zumaia (3).

Bai aginduan bertan bai oinarrietan, udalek izangaiei eskatu nahi dizkieten baldintzak erabaki ahal izan dituzte, besteak beste, hizkuntza eskakizuna eta gidabaimen-motak, eta halaxe dago zehaztuta Akademiaren deialdian ere.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa librea izango da, eta bertan egingo dira test erako proba bat, gaitasunak ebaluatzeko lau ariketako test psikotekniko bat eta nortasuna ebaluatzeko beste bat. Era berean, proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala ere egingo dira. Lehiaketa-fasean Udaltzaingoan egindako zerbitzuak baloratuko dira.

Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da izangaiek bete nahi duten plazan eskatutako hizkuntza eskakizuna baino euskara maila handiagoa egiaztatzen duten pertsonen kasuan.

Ondoren, hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko dira eta prestakuntza-ikastaro bat egingo dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, gehienez ere 30 hilabetekoa.

Behin deialdia EHAAn argitaratu ondoren, lehenengo hautaketa-prozesu bateraturako izena emateko epea urriaren 1ean amaituko da, eta aurreikusten da probak azaroan hastea eta Akademiako prestakuntza-ikastaroa 2018ko urtarrilean egitea.  

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, gaur Turkuko hirian, Finlandian, gertatutako eraso terroristen aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Turkuko hiriari eta finlandiarrei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko abuztuaren 18an.

Atzo Bartzelonan izandako atentuarekin egin zuen bezala, EUDELek gaitzespen irmoa agertu nahi du gaur goizaldean Cambrilsen izandako atentatuaren aurrean. EUDELek erabateko irmotasunaz gaitzesten du berriro ere indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak berriro gonbit egiten die udalei 5 minutuko elkarretaratze isiletarako deia egiteko, gaitzespena eta solidaritatea agertzeko, GAUR, ostirala, abuztuaren 18an, 12:00etan, udaletxeen aurrean.

Euskadiko udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bartzelonako eta Cambrilsko udalerriei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko abuztuaren 18an.

EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteak 5 minutuko elkarretaratze isilak deitzera gonbit egiten die udal guztiei, BIHAR, ostirala, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan, udaletxeen aurrean, atentatu hau gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko asmoz.

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du Bartzelonan izandako atentatuaren aurrean. EUDELek erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Euskadiko Udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diogu Bartzelonako hiriari, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko abuztuaren 17an.

2017ko ekainaren 14an egindako UDALHITZ Negoziazio Mahai Orokorraren bileraren barnean, eta “UDALHITZ 2008-2010 akordio arautzailearen egoeraren diagnosia” aztertu ondoren, Negoziazio Mahaia osatzen duten aldeek komenigarri ikusi dute negoziazio kolektiboan aurrera egiteko neurriak hartzea.

1.- UDALHITZ NEGOZIAZIO MAHAI OROKORRAK IKUSI DU URRITASUNAK DAUDELA UDALHITZ 2008-2010 AKORDIOAREN APLIKAZIOARI DAGOKIONEZ

Berriki egin den “UDALHITZ 2008-2010 akordio arautzailearen egoeraren diagnosia” txostenean aipatzen da, bi aldeen partetik, beharra dagoela aurrera egiteko, udalen eta langileen ordezkarien akordioak lortuta, indarrean dagoen UDALHITZ 2008-2010 AKORDIOAn jasotakoaren aplikazioari dagokionez, txosten horretan ageri diren urritasunak konpontzeko.

2.- UDALHITZ NEGOZIAZIO MAHAI OROKORRAK EGOKI IKUSTEN DU ERAKUNDE BAKOITZAREN BARNEAN “JARRAIPEN MAHAIAK” SORTZEKO DEIALDIA, AIPATUTAKO URRITASUNAK GAINDITZEKO LANAK EGIN AHAL IZATEKO

Ildo horretan, aldeek dei egiten dute erakunde bakoitzaren barnean Jarraipen Mahai bat deitzeko. Erakundeak eta sindikatuak egongo dira, helburu horretarako beharrezko diren neurriak hartzeko xedez, betiere, bi aldeen akordioz.

Jarraipen Mahai horrek xedetzat gai hauek izango ditu bakarrik:

a.- Bitartekotasuna mugatzeko helburua duten neurriak hartzea, UDALHITZeko 168. artikuluan ezarritakoaren arabera.

UDALHITZeko 168. artikuluan ezarritakora moldatzeko, EUDELek eta zentral sindikalek konpromisoa hartzen dute udalei ikerketa xehe bat bidaltzeko, helburu hori lortzeko dauden legezko tresna eta aukera guztiekin, izan ere, hori giltzarria da udalen funtzionamendua egokia izan dadin eta herritarrei emandako zerbitzua kalitatezkoa izan dadin.

b.- Hala badagokio, UDALHITZen 2010eko urtarrilean ezarritako soldata baldintzak berreskuratzea. Horretara moldatzeko, hala badagokio, juridikoki aplikagarri diren legezko tresna guztiak erabili ahal izango dira, helburu horretarako aurrekontu legeetan jasotako ordainsari igoerak barne.

c.- Indarrean dauden UDALHITZeko artikuluak aplikatzeko orduan urritasunak badaude honako gai hauei dagokienez:

  • lanaldiaren arloa (12. art.)
  • oporrak (28. art.)
  • norberaren kontuetarako lizentzia egunak (60. art.)
  • lanerako ezintasun egoeratako estaldura (47. art.)
  • 2012ko aparteko ordainsaria berreskuratzea
  • eskubide sindikalak (Seigarren titulua)
  • berdintasun planak (127. art.)
  • euskalduntze planak (164. art.)
  • ELKARKIDETZA

3.- UDALHITZEKO BATZORDE PARITARIOAK ZAINDU EGINGO DU UDALHITZ 2008-2010 AKORDIOA APLIKATZEN DELA, ETA, HORRETARAKO, AURREKO ATALETAN ADOSTUTAKO NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA ESKATZEN DIE UDALEI

Udalhitzeko Batzorde Paritarioak egin beharreko jarraipena bermatzeko helburuz, udalek EUDELi helaraziko diote informazioa, eta hark berehala bidaliko dio informazio hori Udalhitzeko Batzorde Paritarioari. Bertan adierazi beharko da ea aurreko puntuetan adostutakoa betetzen den, edo hala ez bada, zein puntu zehatzetan ikusi den desadostasuna, hori gauzatzeko, ikertzeko eta erabakitzeko, hala badagokio, Udalhitzeko Batzorde Paritarioaren barnean.

Aditzera ematen da aldeek ulertzen dutela, UDALHITZ 2008-2010 akordioa aplikatzeari dagokionez, aipatutako desadostasunek edo urritasunek, baldin badaude, negoziazio kolektiboaren beraren ahultzea eta legitimitate falta dakartzatela.

4.- UDALHITZ NEGOZIAZIO MAHAI OROKORRAK NEGOZIATZEN JARRAITUKO DU, UDALHITZ 2017 AKORDIO BERRIA LORTZEKO

Aldeek ulertzen dute, aurrez aipatutako pausoak betetzen badira, Negoziazio Mahai Orokor honetatik sortutako marko sektorialaren barnean aurrera egiteko beharrezko gutxieneko neurriak ezartzen direla, UDALHITZ 2017 Akordio arautzailea erdiesteko bidean. Akordio horrek lan harremanen jokaleku aurreratua arautuko du, tokiko euskal erakundeen eraginkortasuna, kalitatea eta herritarrei eman beharreko zerbitzuaren espiritua garatuta.

LANGILEEN ORDAINSARIEI BURUZKO GOMENDIOA 2017KO EKITALDIRAKO

2017ko ekainaren 28an, 2017. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Langileen gastuei buruzkoa den lege horren Hirugarren Tituluak honako hau xedatzen du 18. artikuluan. Bi:“2017. urtean, sektore publikoko langileen ordainsarien igoera globala ez da inola ere izango 2016ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak baino %1 handiagoa, konparatutako bi denboraldien homogeneotasunari dagokionez, hala langileei begira, nola antzinakotasunari begira.

2017ko uztailaren 13an izandako bileran, EUDELen Batzorde Eragileak hori aztertu du, eta komenigarritzat jo du EAEko udaletan artikulu horren interpretazioa eta ezarpena erraztea eta bultzatzea, langile publikoentzat ahalik eta onuragarrien izan dadin. Gainera, hori lagungarria izan daiteke UDALHITZ 2017 Akordio Arautzailearen negoziazioari begira. Horiek horrela, udalei, mankomunitateei eta gainerako erakunde publikoei GOMENDATZEN DIE neurri hau onar dezaten:

%1EKO ORDAINSARI IGOERA 2017KO EKITALDIAN

2017ko ekitaldian, sektore publikoko langileen ordainsariek %1eko igoera izatea, 2016ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin alderatuta, konparatutako bi denboraldien homogeneotasunari dagokionez, hala langileei begira, nola antzinakotasunari begira, 2017. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 18.2 artikuluan jasotako aukerarekin bat etorrita.

Neurria ezartzean, dagozkion doikuntzak egin beharko dira, ordainsarien igoerak urte honetako urtarriletik aurrera izan ditzan ondorioak.

 

 

EUDEL; 2017/07/13