Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Vitoria-Gasteiz, 2017/11/02

Gaur goizean, Euskadiko Bizitegi Bazterketari buruzko III. Jardunaldiaren inaugurazioan, Euskadin gaua kalean ematen duten pertsonen azken kontaketaren emaitzen berri eman da: etxerik gabeko 241 pertsona zeuden kalean lo egiten zenbaketa egin zen gauean (2016ko urriaren 26tik 27ra); zifra horrek behera egin du, 2014ko zenbaketaren aldean erdia baino gehiago, izan ere, orduan 323 izan ziren.

Bizitegi-bazterketa egoera larriaren fenomenoaren azterketan eta analisian sakontzeko 2016an euskal erakundeek sinatutako lankidetza-protokoloaren emaitza gisa, zenbaketa autonomia-erkidegoko 24 udalerritan egin zen, eta horiek biztanleria osoaren % 65 hartzen dute.

Zenbaketako datu esanguratsuenak

Zenbaketatik eskuratu diren datu esanguratsuenek erakusten dute kalean gaua ematen duten pertsonen % 30ek 30 urtetik behera dituela eta hamarretik ia bederatzi erroldatuta daudela; % 58k edo ez du ikasketarik edo lehen mailako ikasketak baino ez ditu, eta erdiak dio aktibo dagoela enpleguaren ikuspuntutik, baina % 8k baino ez du lan erregularra.

Galderei erantzun dieten pertsonen % 54k prestazio ekonomikoren bat edo laguntza ekonomikoren bat jasotzen du; ia % 22k diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen du. Jasotzen ez dutenen artean, % 41ek dio ez duela eskatu. Hamarretik hiruk urtebete baino gutxiago daramate etxerik gabe, eta % 28k 5 urte baino gehiago daramatza. Inoiz kalean lo egin dutenen % 61 delituren baten biktima izan da, eta biktimizazioa nagusi da emakumeen artean; bizitegi-bazterketa egoera larrian dauden pertsonen % 28k egun gehiena bakarrik ematen du; % 12k uste du osasun-egoera txarra duela; % 43k dio gaixotasun larria edo kronikoa duela; eta atzerritarren % 26k ez du osasun-txartelik.

Sailburuak gogorarazi du Euskadin “diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko sistema publiko sendoa dugula, eta horrek gutxieneko diru-sarrerak ziurtatzen dizkiela pertsona guztiei; halaber, gizarte-zerbitzuen sistemak arreta eta laguntza ematen diela autonomian mugak dituzten edo familian edo erkidegoan integratzeko zailtasunak dituzten pertsonei”. Gainera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Etxebizitza Sailarekin koordinazioan dihardu, “herritarren eskubideetan oinarritutako gizarte-politika antolatzeko”.

Kalean lo egiten duten pertsonengan eragina duen fenomeno konplexua ahalik eta gehien murrizteko, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Etxebizitza eta Osasun sailekin, foru-aldundiekin, Eudelekin, Bilboko, Donostiako, Vitoria-Gasteizko, Barakaldoko, Getxoko, Sestaoko, Irungo, Laudioko, Portugaleteko eta Santurtziko udalekin eta, hirugarren gizarte-sektorearekin –Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren esparruan– lankidetzan.

2012tik, Euskadiko erakundeek eta eragileek sarean lan sendoa egiten dute bizitegi-bazterketaren eremuan. Batetik, urte hartatik hiru aldiz zenbatu dira gauez bizitegi-bazterketa egoeran dauden pertsonak, urte bikoitietan, 2012, 2014 eta 2016an. Gainera, Bizitegi Bazterketa Egoera Larriak Prebenitzeko eta Murrizteko Euskal Estrategia prestatu da, errealitate horien ikerketa, segimendua eta analisia egiteko erakunde-mailako lankidetza-protokoloa sinatu da, eta Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko bi jardunaldi egin dira (2014ko martxoan, Donostian, eta 2015eko urrian, Bilbon).

Beste albisteak:

2016/10/28 EAEko 24 udalerritan aldi berean bizitegi-bazterketa larriko egoera bizi duten pertsonen zenbaketa egin da

2016/07/26 Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa gainditzeko protokoloa sinadura

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31

Gaur arratsaldean, Vitoria-Gasteizen, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren lehen bilera izan da, Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien eta euskal udalen arteko baterako lan-foroarena. Organo hori pasa den ekainean eratu zen, eta gaur, hiru erabaki garrantzitsu hartu ditu:

  • “Administrazio Publikoen Batzorde Sektoriala” sortzea, egokitzat jotzen diren proposamen guztiak eztabaidatzeko, adosteko eta kontseiluaren osoko bilkurari bidaltzeko lehen batzorde sektoriala, osoko bilkurak onets ditzan. Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 86. artikuluak gai zehatzei heltzeko kontseiluak nahi beste batzorde sektorial sortzea aurreikusten du.
  • Lehen batzorde berri horri euskal erakundeen parte-hartzea duten organo elkargokideen arrazionalizazio-prozesua egiteko eskatzea. Batzorde hau organo elkargokide guztiak, horien eraketa eta funtzioak identifikatzen hasiko da, “Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua”k berak bere gain har ditzakeen zehazteko. Helburua da bikoiztasunak ezabatzea eta bi edo hiru erakunde-mailek ordezkaritza duten organoetan egiturak sinplifikatzea. Lan hori berariaz eskatu du EUDELek, XI. Legegintzaldirako Gobernu Programan aurreikusten da, bai eta Euskal Sektore Publikoari buruzko lege-proposamenean ere, Legebiltzarreko talde sozialistak eta nazionalistak aurkeztuta. Hirugarren xedapen gehigarriak, “organo elkargokideei buruzko txostena”k, urtebeteko epea ezarri du informazio hori jasotzen duen txostena prestatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko dekretuaren testua aurkeztea; horren bidez “alerta goiztiarra” izenekoa sartuko da Euskadin arauak prestatzeko prozeduran. Hori mekanismo berria da, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legean onetsia; helburua da derrigorrezko txosten berria sartzea euskal erakunde batek xedapen orokorra onesteko aukera izan aurretik. “Tokiko Gobernu Batzordea”k egingo du txostena; beti izango da derrigorrezkoa eta zehaztu beharko du tokiko autonomia murrizten edo urratzen den euskal erakundeen legegintza-ekimenetan.

Azkenik, gaur arratsaldeko topaketaren bidez, organo honi funtzionamendurako behin-behineko arauak ematen zaizkio. Horiek indarrean egongo dira kontseiluak urtebeteko epean behin betiko funtzionamendu-arauak onetsi arte.

TOKIKO POLITIKA PUBLIKOEN EUSKAL KONTSEILUA

“Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua” Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen ondoriozko organoa da; Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen 2016ko apirilaren 7an. Hiru erakunde-mailek partekatutako topaketarako foroa, elkarrekin berengan eragina duten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoei heltzeko.

Pasa den ekainean eratu zen, ohiko bileran, eta honako hauek osatzen dute:

  • Presidentetza batek
  • Idazkaritzako funtzioak betetzen dituen pertsona batek
  • Sei pertsonak Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan
  • Foru-aldundi bakoitzeko bik
  • Udalerrietako sei ordezkarik. Hainbat tamainatako udalerrietako presentzia bermatzeko, udal-ordezkarien heren bat, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalerrietako hautetsiak dira.

Lehen bilera 17/06/21:

Tokiko Politika Publikoen euskal kontseiluaren eraketa.

  • EUDELen elkarteburu Imanol Landaren ustez, Kontseilua eratu izana “albiste ona” eta “aurrerapauso esanguratsua” da, bai udalentzat bai erakunde-sistema oro har dinamizatzeko, “aukerak sortzeko tresna bat, borondateak bateratu eta adostasunak biderkatzeko, akordioak lortu eta proposamenak egiteko, helburu komuna lortzeko: herrialdea eraikitzea”.
  • “Udalak beste erakunde batzuen ondoan jarri gara, udal eskumeneko politika publikoen ‘sukaldearen’ barruan” elkarteburuak azaldu du, udalen interesak aitortu eta neurtu daitezen, gobernuaren tokiko esparruari eragiten dieten politika publikoak diseinatu, sortu, betearazi eta ebaluatzeko prozesuetan.

Informazio gehiago


INFORME: FINANCIACIÓN MUNICIPAL

Participación municipal en tributos concertados 2017-2018

EUDEL pone a disposición de los ayuntamientos vascos el Informe de Financiación Municipal  elaborado por esta Asociación sobre la ‘Participación municipal en los tributos concertados 2017-2018’. Dicho informe pretende servir como adelanto de la información que será publicada en un próximo número de la revista UDALA (noviembre), y que como viene siendo habitual se enviará a los municipios en formato electrónico y en papel, a lo largo de las próximas fechas.

En este informe se recogen los datos relativos al desglose por territorios de los Fondos Forales de Financiación Local, obtenidos tras la reunión del Consejo Vasco de Finanzas Públicas (11/10/17) yde los posteriores Consejos Territoriales de Finanzas en Álava, Bizkaia y Gipuzkoa

*Ver números anteriores (revista Udala)

*Suscribirse al Newsletter  Noticias EUDEL

 

Día: 7 de noviembre, martes

Lugar: Auditorium Hondarribia (Matxin Azu kalea 1, HONDARRIBIA)

“Planes de gestión del riesgo de inundación (PGRI).Experiencias de elaboración y coordinación”

Organiza URA-Agencia vasca del Agua, en el marco del proyecto H20 Gurea

De cara a la inscripción en la jornada, por favor, escriban a vpenas@uragentzia.eus o llamen al 945.011.726.

Objeto de la jornada:

  • Poner en valor la cooperación y coordinación, entre las administraciones implicadas de ambos lados de la frontera, para establecer estrategias que contribuyan a mitigar el riesgo de inundación, en el ámbito transfronterizo; en el marco de la trasposición e implantación de la Directiva de Inundaciones 2007/60/CE.
  • Favorecer un espacio de encuentro, debate e intercambio de información sobre el funcionamiento de los ríos con relación al riesgo de inundación para anticipar situaciones de riesgo futuras y mejorar la protección de bienes y personas.
  • Conocer las acciones propuestas en los Planes de Gestión del Riesgo de Inundación, a ambos lados del río Bidasoa, correspondiente al ciclo 2015-2021.
  • Fomentar la sensibilización social, en relación con las crecidas de los ríos, las inundaciones y el riesgo.

Entidades participantes:

  • Agencia Vasca del Agua
  • Dirección de Atención de Emergencias del Gobierno Vasco
  • Agglomération Sud Pays Basque
  • Gestión Ambiental de Navarra, S.A. (GANASA)
  • Diputación Foral de Gipuzkoa

Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa. Kontseilua gaur (2017ko urriaren 17a, asteartea) bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua joan den asteazkenean, 17/10/11, egindako bileraren ondoren.

Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, horietan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira, 2017ko ekitaldiko (Udalkuxa) Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren likidazioaren aurreikuspenei dagokienez, bai halaber 2018ko ekitaldiko Funts horren konturako sarrerak.

IKUSI dokumentuak:

Laster EUDELetik landutako informazio gehiago eskainiko da UDALA aldizkariaren ale berriaren bidez: ‘Udal finantzaketa-2017ko urria/azaroa ’

 Informazio gehiago BFA prensa-oharra

Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa. Kontseilua gaur (2017ko urriaren 16a, astelehena) arratsaldean bertan bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua joan den asteazkenean, 17/10/11, egindako bileraren ondoren.

Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, horietan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira2017ko ekitaldiko (UFFF) Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren likidazioaren aurreikuspenei dagokienez, bai halaber 2018ko ekitaldiko Funts horren konturako sarrerak.

Laster EUDELetik landutako informazio gehiago eskainiko da UDALA aldizkariaren ale berriaren bidez: ‘Udal finantzaketa-2017ko urria/azaroa’

INFORMAZIOA: Gipuzkoako Kontseilua 17/10/16

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluako, 2017ko urriak 11, Euskadiko Toki Erakundeen Legea onartuta dagoenez gero hirugarren bilera da. Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak gaur ospatu duen bileran, datozen gaien erabakiak onartu ditu: 2017rako zerga itunden diru-bilketaren aurreikuspenak aztertu eta berrikustea, 2018rako zerga itunden diru-bilketaren aurreikuspenak zehaztea, 208. Ekitaldirako koefiziente horizontalak eta Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko Ekarpenak zehaztea,  2018. ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorraren behin-behineko zenbatekoa zehaztea, 2018.rako Aurrekontu Jarraibideak, Erakundeen arteko Gizarte Zerbitzuen Fondoa, besteak beste.

Euskadiko Toki Erakundeen Lege berriak Euskadiko udalek dituzten ordezkarien kopurua areagotu du (EUDELeko hiru ordezkari), herrialdeko baliabideak banatzen diren erakunde arteko organo garrantzitsu honetan.

Udalek ahotsarekin eta botoarekin hartu dute parte lehenengo aldiz udalerriei eragiten dieten gaiei buruzko erabakiak hartzean.

Udalerrien ordezkariak

EUDELek HDEKn dituen hiru kideek hiru lurralde historikoetako udalerriak (tamaina guztietakoak) ordezkatzen dituzte*:

  • Josune IRABIEN, Amurrioko (Álava/Araba) alkatea
  • Imanol LANDA, EUDELen elkarteburua eta Getxoko (Bizkaia) alkatea
  • Eneko MAIOZ, Orexako (Gipuzkoa) alkatea

* Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetatik lehe­nengoa eta bigarrena.

Finantzen lurralde kontseiluak, datorren astean

EUDELeko elkarteburu Imanol Landak azaldu du, gaur Jaurlaritzarekin eta Foru Ogasunekin izandako bileran itundutako tributuengatik bildutakoaren itxierari buruz emandako datuei dagokienez, “dagozkion Finantzen Lurralde Kontseiluetan aztertuko direla (datorren asterako deitu dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban), eta, horiei esker, ‘zooma’ egin ahal izango dugula diru-bilketa orokorrean eta hiru lurraldeetako datuak eman ahal izango ditugula, udalerrietako bakoitzean diru-bilketaren egoera zein den ikusteko.”

OHARRA:

**EUDELek informazio zehatzagoa eskainiko du datozen egunetan (UDALA aldizkaria), Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluak bildu ondoren, foru arduradunen eta udalen ordezkarien artean lurralde bakoitzeko datuak aztertzeko.