Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Jornada de Reflexión sobre el Futuro de Europa: Análisis de los Cinco Escenarios del Libro Blanco sobre el Futuro de la Unión Europea (“Plan Juncker”)Jardunaldi hau Eurobasquek, EHUGunerekin batera, antolatuta da eta ekainaren 13an Bilbon, egingo da.

Informazio gehiago EGITARAUAN

Hitzordua: 2017ko ekainak 13, arratsaldeko 15:45h-tan.

Tokia: Baroja aretoa, Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, 48009 –  Bilbao

Kontaktua: eurobask@eurobask.eus T. 945 12 35 38

EuroBasque Erromako Tratatuen 60. Urteurrenaren aurrean

Maiatzaren 9aEuroparen Eguna dela eta, EuroBasque-k (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua) Adierazpena Erromako Tratatuen 60. Urteurrenean landu du.

EUDELeko Batzorde Eragileak, apirilak 10ko bileran, Adierazpen hau Euskadiko udalei bidaltzea erabaki zuen, baita atxikimenduaager diezaioten gonbidatzea ere.

Esparru-hitzarmenak udalen titulartasuneko egoitza-zentroen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko harremanak arautuko ditu. Indarraldia 2020. urtera arte luzatuko da.

Bilbon, 2017ko apirilaren 17an. EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bi erakundeen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena onetsi dute, Bizkaian dauden udal-titulartasuneko 15 egoitza-zentroei eragiten diena. Hitzarmenak EUDELen Bizkaiko Lurralde Batzordearen onespena jaso zuen apirilaren 7ko ohiko bileran. Organo hori, hain zuzen ere, tokiko ordezkaritzarako eta erabakiak hartzeko organoa da lurraldean. Hitzarmenak, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren onespena jaso zuen apirilaren 11ko bileran.

Esparru-akordio hau 2020. urteko ekitaldira arte egongo da indarrean, udal titulartasuneko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza-zentro guztien arteko harremanak arautuz. Urtero isilbidez luzatutzat hartuko da. Era berean, udal eta foru ordezkariz osatutako Jarraipen Batzorde bat izango du, eta gutxienez, urtean behin bilduko da, bi alderdien erakunde arteko lankidetza-tresna den neurrian.

Bi erakundeek onartutako testuan 14 udalen eta Mankomunitate baten[1]  borondatea jasotzen da, eta bi norabidetara aurrera egiteko aukera ematen duen beste urrats bat ekartzen du:

•          Lehendabizi, Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostutako lankidetza-esparru egonkorra, udal titulartasuneko egoitza-zentroetan mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko.

•          Bigarrenez, Udalek/Mankomunitateek zentro horietako erabiltzaileei arretarik onena eta kalitatezko zerbitzuak ematen jarraitzeko duten lehentasunari erantzuteko aukera ematen du, Zorroaren Dekretua garatzearekin eta Bizkaiko lurraldeko Prestazio eta Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzearekin bat datorren metodologia baten bidez.

Akordio honi esker, II. edo III. mailako mendekotasuna aitortuta duten pertsonak, hala nahi baldin badute, udal titulartasuneko egoitza-zentroetan egon ahalko dira, foru finantzazioarekin. Horrela, haien arretarekin jarraituko dutela bermatuko da, eta horri esker, halaber, mendekotasun-egoeran dauden pertsonek zer zentrotan nahi duten artatzea aukera dezakete.

Hori guztia Bizkaiko Lurralde Historiko Zorroaren Dekretua garatzearekin eta Prestazio eta Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzearekin bat datorren metodologia baten bidez gauzatu da.

Esparru-akordioaren arabera, egoitza-zentroetako titularrak diren udalek eta mankomunitateek  apirilean zehar gauzatuko dituzte akordioak Foru Aldundiarekin. Horrela, prozesua amaituko da.

EUDEL, lurraldeko udalerrien bozeramaile eta ordezkari gisa, udaleko gizarte-zerbitzuak zabaltzeko prozesua koordinatzeaz arduratzen aro da udalekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailaren lankidetza estuarekin.

Udalerri bakoitzaren abiapuntuko egoera eta jarduera berezi eta desberdinak kontuan hartuz, lurraldean Gizarte Zerbitzuen Sistema zabaltzeko, eta etorkizunean denboran zehar garapen iraunkorra izan dezaten eta etengabe hobe daitezen beharrezkoak diren laguntza teknikoa eta aholkularitza juridikoa jarri dira tokiko erakundeen eskura.

Lan-metodologia

Udal titulartasuneko egoitza-zentroen kasu jakinerako Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDEL batera aritu dira komunikazio, kontraste eta partaidetza-laneko metodologia bat koordinatzen. Horrela, egoitza-zentroetako titularrak diren 15 udalek eta mankomunitateak beraien ekarpenak egin ahal dituzte, eta azkenean esparru-akordio hau gauzatzea posible egiten duten beharrezko adostasunak lortu dituzte.


[1]  Adinekoentzako 15 udal egoitzen titularrak: Arratiako Udalen Mankomunitatea eta Basauri, Bermeo, Dima, Erandio, Forua, Getxo, Ondarroa, Orozko, Otxandio, Santurtzi, Sestao, Urduña, Zalla eta Zeberioko udalak.

EUDELek gaitzespen irmoa eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu, gaurko Suediako hiriburuaren erdigunean izan den kamioi batekin erasoaren aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Stockholmeko hiriari eta Suediako biztanle guztiei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko apirilak 7.

Bizkaiko Lurralde Batzordean, 2017ko apirilaren 7an, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak jakinarazi zuen Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen foru-araua aldatzeko prozesuari ekin zaiola.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundia une honetan garatzen ari den parte-hartzeen arloko aurreikerketa bati ekin zaio. Prozesu hori zertan den ikusteko, www.bizkaia.eus web-orrira jo daiteke.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi da beraien asmoa dela arau berria lantzeko prozesua EUDELekiko lankidetza eta elkarlan testuinguru batean garatzea.

Azkenik, araubide berria onartu bitartean, indarrean jarraitzen du  ekainaren 30eko 8/1989 Foru Arauak, Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoak.

Bilbon, 2017ko apirilaren 7an. Gaur goizean informazio-saio bat eskaini da udaletako politikari eta teknikarientzat, EUDELek Bilbon duen egoitzan. Bertan, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako arduradunek aurkezpena egin dute, udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko hautaketa-prozesu bateratura gehitzeko –euren borondatez– aukerari buruz.

Proiektuan sartutako udal alorretako (segurtasuna/udaltzaingoa, giza baliabideak, idazkaritza, zerbitzu juridikoak, etab.) 70 bat pertsona izan dira saioan, eta EUDELek, Akademiak eta Segurtasun Sailak berak antolatu dute elkarrekin. Deialdi honen xedea izan da udalei informazio zehatza eta zuzena ematea, borodatezko hautaketa-prozesuaren inguruan (abantailak, atxikitzeko moduak eta prozedura, egitura, etab.).

EUDELen Batzorde Eragilearen ordezkari gisa, Mungiako alkate Ager Izagirrek hartu du parte saioan. Segurtasun Sailarekin izandako erakunde arteko lankidetza nabarmendu du, eta zera esan du hautaketa-prozesu bateratuari buruz: “Interesa duten udalen eskura dagoen tresna berria da, kudeaketa aginduaren Hitzarmenaren ereduaren bidez, eta horri atxikitzea borondatezkoa da erabat, udal autonomia errespetatuz, betiere”.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Segurtasun zuzendari Rodrigo Gartziak, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Segurtasun Saileko abokatu Josu Gonzálezek hartu dute parte.

Ordezkaritza moduko hau osatzeko landutako formula juridikoa “Kudeaketa Agindua” izan da. Modu horretan, udalek, bertako langileak hautatzeko eta deialdia onartu eta argitaratzeko eskumena duten titular bakarrak diren aldetik, agindua emango diote Akademiari, hautaketa-prozesu bateratua egin dezan, aldez aurretik adostutako oinarriekin bat etorriz.

Zentzu horretan, Lan Publikoaren Oinarrizko Estatutuak negoziaziorako eskumena esleitzen diela langileen ordezkariei, lan publikoaren eskaintzen irizpide orokorrak zehazteari dagokionez. Hori dela eta, gai horiek erakunde bakoitzean dagokion ordezkaritza sindikalarekin jorratzea gomendatzen da.

  • Dokumentazioa. Interesa duten udalek prozesua hasteko beharrezko dokumentazioa bidali zaie udalei, saioaren aurretik hori aztertu, eta saioan bertan alderatu dezaten.
    • Deialdirako Oinarri Zehatzen eredua
    • Kudeaketa Aginduaren Hitzarmenaren eredua

EUDELek gaitzespen irmoa eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu, atzo San Petersburgoko metroan izan zen bonba bidezko erasoaren aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu San Petersburgoko hiriari eta Errusiako biztanle guztiei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko apirilaren 4an.