Pasa den ostiralean, martxoaren 7an, Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarearen barne-bilera bat egin zen. Bertan erantsitako dokumentua aurkeztu zen: ‘Udal Gardentasuna abian jarri eta kudeatzeko eskuliburua’.
Gardentasunari buruzko estrategia zehaztu ondoren, udalak burutu beharreko ekintza zehatzen arabera egituratzen da eskuliburua.
Ereduaren oinarria zera da: udalek herritarrei eskaini beharreko informazioa plazaratu eta etengabe eguneratzea, gardentasun-maila altua erdietsi ahal izateko. Zeregin horretan laguntzeko, Gidak AGINTE KOADRO bat ere badakar, ekintza zehatzen egutegiarekin eta parte har lezaketen udal sailekin.
EUDELek, lanean erraz erabiltzeko, Aginte Koadroa Excel formatuan dauka, eta udalek eskatuz gero helarazi egingo zaie. Eskaerak egiteko: udaltransparencia@eudel.net
Eskuliburu bera eta Gardentasunaren aldeko EUDELeko Euskadiko Udalen Sarearen esparruan egindako gainerako argitalpenak hurrengo estekan daude: www.eudel.net/gardentasuna
Sarearen onurak: ezagutza partekatzea – parte izatea
Sarean landutako ezagutza, materialak eta baliabideak Euskadiko tokiko erakundeei banatzen jarraituko du Eudelek, udal gardentasuna ezartzen lagundu eta prozesua hedatzeko asmoz. Izan ere, antolamendua, herritarrekiko harremana eta Gobernu Ona hobetzeko premiatzat ez ezik, horretarako aukeratzat ere ulertu behar da gardentasuna.
Gardentasun Sareari atxikitzeko:
KONTAKTUA: udaltransparencia@eudel.net
INFORMAZIO GEHIAGO: www.eudel.net/gardentasuna





