Urrian zehar Eudelek Gardentasunaren aldeko Sareko Bigarren Fasea abian jarri du. Fase hori urriaren 22ko “Udaletan Gardentasuna eraikitzen” izenburuko jardunaldian aurkeztu zen.
EUDELeko Batzorde Eragileko kide diren Carlos Totorika Ermuko Alkateak eta Andoni Busquet Basauriko Alkateak, Sarearen emaitzak zein diren jakinarazi dute: Bide Orri bat eta Praktika onen katalogo bat.
Jarraian, mahaingurua egin da udal gardentasunari buruzko gaietan aurreratuen dabiltzan euskal udaletako batzuekin. Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Ermua eta Getxoko hainbat kargu politiko eta teknikok elkarri adierazi diote nolako estrategiari jarraitu zaion gardentasun esparru jakinetan: informazio ekonomiko-finantzarioa, aurrekontuak, open data, komunikazioa eta herritarrentzako informazioa…
Saioaren amieran, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Fernando Vallespín Oña politologo eta katedratikoak hitzaldia eman du udal gobernuek gardentasun gaietan egun dituzten erronka eta zailtasunei buruz.
Sarearen helburu berrietako bat da oraindik gardentasuna lantzen hasi ez diren udalak honetan sartzea eta laguntzea.
Horretarako, urrian zehar honakoak burutuko dira:
- Gardentasun arloko sentsibilizazio-ekintzak talde politikoentzat eta udal teknikarientzat,
- Prestakuntza eta aholkularitza saioak, eta, batez ere,
- Udal arteko esperientzia-trukaketa bultzatuko da.
Prestatutako GIDAK (2013ko urtarril-ekaina)
Sarean parte hartzen dute hiru lurraldeetako 23 udalek eta Txorierriko Mankomunitateak, zeinek aurten bi erreminta prestatu duten oraindik hasi ez diren udalei laguntzeko:
- Gardentasunaren 11 esparru gakotan Euskadiko udalen 70 Praktika onei buruzko katalogoa.
- Bide orria, non jarraitu beharrekoak agertzen diren Gardentasunaren gaia zerotik maila aurreratu bateraino lantzeko.
Sareak udalen arteko elkarlana du oinarri, duten tamainari eta eskarmentuari erreparatu gabe.
Bizkaia: Bilbao, Barakaldo, Getxo, Ermua, Eibar, Basauri, Portugalete, Santurtzi, Galdakao, Elorrio, Arrigorriaga, Etxebarri, Derio, Mungia, Güeñes, Abanto-Zierbena y Ugao-Miraballes.
Txorierriko Mankomunitatea
Araba: Vitoria-Gasteiz, Amurrio, Laguardia.
Gipuzkoa: Irun, Elgoibar, Hondarribia.




