Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Jarduera-programa maiatzaren 2tik 7ra bitartean izango da, astelehenetik larunbatera.

Une honetan, baieztatuta dago 11 udalerrik eta 500 lagun baino gehiagok parte hartuko dutela.

Maiatzaren 2tik 7ra bitartean Sestao berriz bihurtuko da adinekoen ongizate-sustapenaren eta zahartze aktiboaren euskal hiriburua. Adineko Aktiboentzako III. Astearen eskutik Udalak jarduera ugari antolatuko ditu, denak biztanleriaren sektore garrantzitsu horren bizi-kalitatea hobetzeari begirakoak. Sestaoren kasuan bakarrik, sektorek 28.000 biztanleen %25 ordezkatzen du.

III. edizio hau antolatzeko, Asteak erakundeen laguntza azpimarragarria lortu du. Izan  ere, nahiz eta Sestaoko Udalak antolatzen duen, Udaleko Kirol Zerbitzuaren eta Gizarte Ekintza eta Adinekoen Udal Zerbitzuaren bitartez, badu ere hauen guztien laguntza: Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza, EUDEL, Eusko Jaurlaritzako zenbait sail (Osasun Saila, Osakidetza, Kirolaren Euskal Eskola, Mugiment, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta Ertzaintza), bai halaber Gurutze Gorria, Kutxabank eta Kaiku Arraun Kirol Elkartea.

Euskadiko 32 udaletako ordezkariek, haietako alkate askok, aitortza edo esker oneko ziurtagiri bana jaso dute Energiaren Euskal Erakundearen eskutik, haien udalerrietan energia agenda egokiak garatzeko egindako lanagatik.

Esker ona erakusteko ekitaldi hori EEEk antolatu jardunaldi baten barruan burutu da Bilboko Euskalduna jauregian; hain zuzen ere, Alkateen Ituna proiektuan parte hartzen duten udalek beren esperientziak azaltzeko eratutako jardunaldian. Hala, udalerrien energia egoera aztertzeko emandako pausoak, energia eraginkortasuna (argiteria publikoa. LED argiak, floten aldaketa ibilgailu elektrikoak erabiltzeko) hobetzera zuzendutako ekintzak eta energia berriztagarriak (biomasa-galdarak kiroldegietan, eguzki energia) erabiltzeko jarduerak azaldu dituzte.

Iturria: Irekia-Eusko Jaurlaritza http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/32300-ayuntamientos-vascos-por-eficiencia-energetica

EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak elkartasuna agertu nahi die Ekuadorko lurrikararen biktimei. Eragindako pertsona guztiak laster osatu daitezen espero du, eta Ekuadorko herritarrei babesa helarazi nahi die une latz honetan.

EUDELek bat egin du Euskadin laguntasuna, kemena eta elkartasuna helarazteko antolatu diren askotariko ekintza eta elkarretaratzeekin.

Bilbon, 2016ko apirilak 22.

[nivo effect=”slideInLeft” slices=”6″ directionNav=”button” width=”600″ ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/Foto_grupo_nicosia1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia00.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia01.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia02.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia03.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia04.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia05.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia06.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia07.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia08.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/nicosia09.jpg[/image]
[/nivo]

  • Euskadiko alkateen ordezkaritza bat CMREren ‘Europa 2030’ Biltzarrean ari da parte hartzen; Biltzarra Txipreko hiriburuan izango da, apirilaren 21etik 22ra.
  • Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren goi-bileran 500 bat pertsonak hartuko dute parte; 41 herrialdetako tokiko eta eskualdeko gobernuetako 60 erakundetakoak dira, eta Europako 150.000 udalerri baino gehiago ordezkatzen dituzte.
  • Imanol Landa elkarteburuak modu ofizialean aurkeztu ditu Bilbok eta Getxok jaso dituzten izendapenak: “Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa” gaiei buruzko CMREren Biltzarraren egoitza eta aipatutako erakundearen Zuzendaritza Batzordearen bileraren egoitza izango dira 2018an, hurrenez hurren.

Bilbo, 2016ko apirilaren 21a. EUDELen elkarteburu Imanol Landak Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) gailurrean hartuko du parte, Batzorde Eragilearen ordezkaritza batekin batera; aipatutako gailurrean, errefuxiatuen krisiaren gaia jorratuko da, besteak beste. Atzo, asteartean, Landak erakunde horretako Zuzendaritza Batzordearen aurretiko bilera batean hartu zuen parte. Bertan, tokiko eta eskualdeko gobernuen ordezkariek adierazpen bateratu bat onartu zuten, babes errealerako europar politika arrunta ezartzearen alde.

Zuzendaritza Batzordea, besteak beste, honakoek osatzen dute: Parisko alkate Anne Hidalgok, Bruselako alkate Yvan Mayeurrek eta Lisboako alkate Fernando Medinak, baita Europako udalerri eta eskualdeetako elkarte eta federazio nagusien presidenteek ere.

Nikosian onartutako manifestuak errefuxiatuak EBko herrialde guztietan banatzeko baliabide “bidezko, orekatu eta iraunkorra” ezartzea babesten du, “gune gorietatik” Batasuneko herrialde mugakideetara modu seguruan igaro daitezen bermatzeko.

CMREn lortutako adostasuna “lorpen eta aurrerapauso oso positiboa” dela uste du Imanol Landak. Landa elkarteburuaren iritziz, ebazpen bateratu honek “konpromiso komunaren oinarriak eta lankidetza testuinguru iraunkorra ezartzen ditu herrialde kideetako tokiko gobernuen artean, premiazko irtenbideak topatzeko; era berean, neurri iraunkorrak ezartzen ditu, milaka pertsonak Europako sarbideetan bizi duten egoera dramatikoari aurre egiteko”.

Onartutako adierazpenak lekualdatzeak eragiten dituzten arrazoiak jatorrizko lekuetan jorratzeak duen garrantzia ere jasotzen du, baita tokiko gobernuak baliabide ekonomiko eta materialekin hornitzeko beharra ere; izan ere, horiek dira nagusiki errefuxiatuei premiaz zerbitzu publikoak hornitu behar dizkietenak. Halaber, udalerri eta eskualdeek tokiko autonomia errespetatzea eta lankidetza deszentralizatua indartzea eskatzen dute, errefuxiatuak hartzeko orduan tokiko gobernuen gaitasunak indartzeko funtsezko tresna gisa.

Euskadiko ordezkaritzaren parte-hartzea

Ostiralean amaituko den goi-bilerara EUDELen Batzorde Eragileko ordezkaritza bat joango da: Elkarteburu eta Getxoko alkate Imanol Landa, Amurrioko alkate Josune Irabien, Galadakaoko alkate Ibon Uribe, Portugaleteko alkate Mikel Torres, Burguko alkate Natividad de Munaiz, Iruña Okako alkate Javier Martínez, eta Abadiñoko alkate José Luis Navarro.

Saioen egitarauaren barruan, Europako integrazio ereduan eta EBren etorkizuneko arkitekturan tokiko gobernuek duten zereginari buruzko eztabaidan hartuko du parte Imanol Landak, gaur, apirilaren 21ean (osteguna). Getxoko alkateak panela partekatuko du, besteak beste, Erresuma Batuko, Norvegiako, Alemaniako eta Greziako alkateekin eta erakunde publikoen ordezkariekin.

Portugaleteko alkate Mikel Torresek ere “Herritarrekin gobernatzen: Smart teknologiek ustelkeriaren aurkako borrokan egin duten ekarpena” panelean hartu du parte gaur goizean. Alkateak herritarren partaidetzari eta teknologia berriei buruzko EUDELen gidaliburua eta Gardentasunaren aldeko Euskadiko udalen Sarea aurkeztu ditu.

Azkenik, Galdakaoko alkate Ibon Uribek CMREren Berdintasuneko Batzordeko presidente gisa hartuko du parte bihar, apirilak 22 (ostirala), “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Europako Gutuna” egitasmoaren emaitzen berri eman eta berau modu eraginkorrean aplikatzeko eman beharreko hurrengo pausoak azaltzeko; izan ere, 10 urte bete dira aipatutako gutuna indarrean sartu zenetik.

CMREren biltzar honek “Etorkizuna bihar hasiko da. 2030eko Europaren tokiko eta eskualdeko ikuspegia” izenburua izango du. Lansaioetan, tokiko ordezkariek honako gaiak izango dituzte hizpide, errefuxiatuen krisiaz gainera: Europaren eta bertako erakundeen etorkizuna, lurralde erreformak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, tokiko finantzen murrizketaren testuinguruan zerbitzu publiko iraunkorrak mantentzea eta Parisko Klimaren Goi-bilerako akordioaren ondorengoko pausoak.

CMREren biltzarrari buruzko informazioa: http://www.ccre.org

[nivo effect=”slideInLeft” slices=”6″ directionNav=”button” width=”600″ ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/foto-familia1.png[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea02.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea03.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea04.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea05.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea06.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea07.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea08.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea09.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea10.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea11.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea12.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea13.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea14.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea15.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea16.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea17.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea18.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea19.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea20.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea21.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea22.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea23.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea24.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea25.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea26.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea27.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea28.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2016/04/asamblea29.jpg[/image]
[/nivo]
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 15a. Gaur goizean Vitoria-Gasteizko Jauregian bildu diren EUDELeko udalerri bazkideek oniritzia eman diote beste batzar orokor bat deitzeari. Maiatzaren 16an (astelehena) izango da, Elgoibarren, eta Elkartearen organo berriak osatuko dituzten tokiko ordezkariak aukeratuko dira bertan. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Herriko Antzokian.

EUDELen Batzorde Eragilea hiru lurraldeetako 15 alkatek osatzen dute, eta 2015eko irailean berriztu zen, udal hauteskundeen ostean. Elkarteak hiru Lurralde Batzorde ditu (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta bakoitzak 9 ordezkari ditu.

Organoak berritu aurreko pauso gisa, EUDELek Estatutu berriak eta Antolaketa eta Funtzionamendu Araudi berria onartu ditu gaur goizean, Batzarrera bertaratutako udalerri bazkideen erabakiaren bidez.

Batzarrean egindako hitzaldian, EUDELen elkarteburu Imanol Landak nabarmendu du, Estatutu berriei esker, Euskadiko udaletan dauden sentsibilitate politiko guztiak egongo direla ordezkatuta EUDELen organo erabakitzaileetan zein zuzendaritza organoetan. “Aurrerapauso horrek berretsi egiten du gure Elkarteak dagoeneko duen aniztasuna, baita areagotu ere.”

Era berean, elkarteburuak interes komunen alde lankidetzan aritzeko dei egin die udal guztiei, baita EUDELen bitartez Euskadiko udalen alde  “denok batera” lan egiteko ere; betiere, udalen errealitate anitza errespetatuta. “Kontakizun partekatu bat idatzi nahi dugu Euskadiko udal guztien artean, kontuan hartuta 251 errealitate desberdin garela, ezaugarri eta profil anitzeko udalerriak garela.”

Lege berri bat, EUDEL berri batentzat

EUDELen estatutuak berritzeko asmoz apirilaren 15erako deitutako batzarrak bat egiten du Euskadiko udalentzat oso berezia den une batekin: Euskadiko Tokiko Erakundeen Lege berria indarrean sartzearekin. Herri Administrazio eta Justizia sailburua, Josu Erkoreka, ekitaldiaren itxieran izan da, Euskadiko alkateei Legea aurkezteko.

Imanol Landa elkarteburuak araudi berria aplikatzeko orduan Euskadiko udalek gaur egun eta etorkizunean izango dituzten erronkak izan ditu mintzagai amaierako hitzaldian. “Legea nahi genuen, eta Legea daukagu. Orain, Legearen indar guztia erabili behar dugu, modu arduratsuan eta gure interesen alde, baina izaera eraikitzailearekin.”
EUDELen ordezkariak Elkarteari berari esleitutako erantzukizun berriak nabarmendu ditu: “Legeak EUDEL indartzen duten funtzio berriak esleitu dizkigu, Euskadiko udalen bideratzaile eta bitartekari goren gisa”.

Auditorio Berehalako zeregin gisa, Euskadiko Udalen Elkartean hiru ordezkari proposatuko dizkio Lehendakariari, Herri Dirubideen Euskal Kontseilurako. EUDELek hiru lan-mahaitan hartuko du parte, honako alorretan: Gizarte Larrialdiko Laguntzen finantzaketa, udal-euskaltegiak eta musika-eskolak; urte honetan bertan martxan jartzea aurreikusi da.

Era berean, EUDELek udal ordezkariak proposatuko ditu, sortuko diren bi organo berrietarako: Tokiko Gobernuen Batzordea eta Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua.

2016ko aurrekontua

Gaurko Batzarrean, Elkartearen 2016ko ekitaldirako aurrekontua ere onartu da; guztira, 2.787.278,64 €-koa da, eta, horren arabera, %2,75 gutxitu da aurreko ekitaldiko aurrekontuaren aldean.

EUDELen 2016ko ekitaldirako aurrekontuaren oinarrian daude gastuei eusten jarraitzea, baina Elkartearen jarduera mantenduta, eta estrategia-ildoetan udalei laguntza ematea, hala nola, administrazio orokorrean, prestakuntzan, euskaran, berdintasunean, berrikuntzan, eta laguntzei buruzko informazioan.

Gastuen kapituluko partida garrantzitsuenetako baten gisa, azterketa eta lan tekniko-juridikoak jasotzen dira, 156.449 €-ko aurrekontuarekin.  Partida Elkartearen egungo eta etorkizuneko zereginetara bideratuko da, adibidez, Tokiko Erakundeen Lege berria indarrean sartzeak edo Gizarte Zerbitzuen Legea ezartzeak eragindako zereginetara.

Vitoria-Gasteizen 16/04/15ean izandako EUDELen Batzarrari buruzko informazioa:
http://www.eudel.eus/web/asamblea/index.php

Bukatu da Udaltopen zortzigarren edizioa

‘Udaltop’ Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak aurtengo edizioa Lasarte-Orian apirilaren 21 eta 22an egin du. Bi egunez, gaztetxoen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko gakoak eman dituzte zenbait adituk, eta Euskal Herrian barrena martxan diren hainbat esperientzia kontatu dizkigute Arabatik, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik etorritako hizlariek. Udaltop Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen dute, EUDELen, Euskarabidearen eta Uemaren laguntzarekin.

Jarrerak, jokaerak, antolamendua, araubidea –eta bi horietan egin daitezkeen moldaketak–, eskola kirola, kirol eskolak, ikerketak, praktika onak, mahai inguruak… denetarik izan dugu. Eta aurreko edizioan hartutako bideari segika, ondorioak eta proposamenak izan dira.

Ondorioak

Besteak beste, ondorioen tartean honakoa nabarmendu dute: “8-16 urte bitarteko gaztetxoari eskolan euskara ikasi bitartean euskaraz bizi dadin, esparruak euskaraz eskaintzea zor diogu, bestela ez da elebidun oso bihurtuko. Kirola esparru horietako bat da”. Lankidetzaren beharra dagoela ere ondorioztatu dute: “Administrazioa, klubak, federazioak eta bestelako sinergiak beharrezkoak dira, sarea osatu beharra daukagu. Zentzu horretan, Udaltop inflexio puntua izan daiteke, abiapuntua”.

Proposamenak

Udaltopen zortzigarren edizioa etorkizunerako proposamen edo erronkekin amaitu da. Bost gako aipatu dira:

  1. Erakunde guztiek eskola-kirola euskararentzat eremu normalizatua izateko adostasuna bilatzea, bere eskumenen esparruan eta harremana duten eragileekin bereziki.
  2. Lege orokorrak osatzea euskarari segurtasun juridikoa emateko –une honetan EAEn Kirol arloko lanbideetan sartzeari buruzko Lege Proiektua osatzen ari da–.
  3. Foru Aldundi eta Udalek ematen dituzten diru-laguntzetan, sinatzen dituzten hitzarmenetan eta programetan eskola-kirola euskaraz izateko hizkuntza baldintzak ezarri eta betearaztea,
  4. Kirol eskolak sortzeko baimenetan eragin ahal izateko azterketa juridikoarekin jarraitzea.
  5. Neurriak hartzearekin batera, adostasun zabal horretan parte hartuko duten erakundeek eskola-kirola euskaraz egiteak dituen onurak gizarteratzeko sustapen lana osatu eta indartzeko konpromisoa hartzea.

Informazio gehiago: www.udaltop.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, euskal autonomia-erkidegoko udalerrien jarduteko araubidea arautzen duen lehen araua dena.

Legea bihar, ostirala, hilak 15, jarriko da indarrean eta, Gernikako Estatutuarekin, Kontzertu Ekonomikoarekin eta Lurralde Historikoen Legearekin batera, Euskadiko barne-arkitektura instituzionala osotuko du.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak EUDELen batzar orokorrean hartuko du parte bihar, ostirala, Gasteizko Europa Jauregian. EUDELen presidente Imanol Landa alboan duela, Josu Erkorekak Euskadiko Toki Erakundeen Legearen aurkezpen publikoa egingo du.

EUDELek udalen esku jartzen du Udala aldizkariaren edizio berria: “Udal finantzaketa. Udalen partaidetza zerga itunduetan, 2015eko likidazioa”.

Zenbaki honetan, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileraren eta Finantzen Lurralde Kontseiluen bileren ondoren lortutako Udal Finantzaketarako Foru Funtsei buruzko lurraldekako banantze-datuak daude bilduta.

Argitalpen honekin, EUDELek Euskal Toki erakundei aldizkako informazioa eskaintzeko konpromisoari erantzuten dio, betiere, kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren eta aurrekontu-kudeaketaren arloko lana errazteko.