Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Bilbon, 2023ko ekainaren 19an. Gaur goizean, Kremenchuk, Nikopol y Novomoskovsk hirietako tokiko agintariak batu egin dira EUDELeko elkarteburuarekin eta zuzendari nagusiarekin, Ukrainako ordezkaritzak aste honetan EAEko hiru hiriburuetan egingo duen azterlan-bisitaren aurretik. Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteiz Europako Bridges of Trust (Konfiantzazko zubiak) proiektuan parte hartzen ari dira. Europako Batzordeak bultzatu du proiektu hori, U-LEAD programaren bidez, Errusiaren inbasioak suntsitutako hiriak berreraikitzen laguntzeko.

Ukrainako ordezkaritza osatzen dute Kremenchukeko alkateak eta alkateordeak, Nikopoleko alkateordeak, Novomoskovskeko alkateak eta Nikopol Vodokanaleko Ur Partzuergoko gerenteak. Udal ordezkariak Ukrainako Hirien Elkarteko (AUC) eta Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko (CEMR) koordinatzaileekin batera etorri dira, erakunde horiek ekimenean laguntzen baitute.

Ongietorrian, Gorka Urtaran elkarteburuak Euskadiko Udalen elkartasuna eta konpromiso irmoa helarazi die Ukrainako herri osoari eta bertako herritarrak zaintzen ari diren tokiko gobernuei. Gure herrien arteko “konfiantzazko zubietan” sinesten dugu eta haiek babesten ditugu, Ukrainako hirien garaipena Europako demokraziaren eta balioen garaipena ere izango delakoan. Udalerrien arteko lankidetza-proiektu hori estatuen arteko borrokaren guztiz kontrakoa da; gure printzipio eta balio humanisten defentsa sinbolizatzen du: giza eskubideak, askatasuna, justizia, berdintasuna, aniztasuna, gizarte-kohesioa, lankidetza…”. Gorka Urtaranek nabarmendu du udalerriek protagonismoa dutela iraunkortasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren erronken aurrean: “Planetaren etorkizuna herrietan eta hirietan dago”, azpimarratu du EUDELeko elkarteburuak.

EUDELen egindako topaketak aukera eman du gerra egoeran lan egiten duten Ukrainako agintarien esperientzia bertatik bertara ezagutzeko, tokiko komunitateak babesteko eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak berreskuratzeko, hala nola, edateko uraren hornidura, energia-hornidura, eraikin eta ekipamenduen berreraikuntza, osasuna, hezkuntza eta abar.

Euskadiko Udalen Elkarteak EAEko jardunbide egokiak trukatu ditu Ukrainako agintariekin, Euskadiren autogobernuaren berezko esparrua azalduz, maila instituzionalean eta ekonomiko-finantzarioan, tokiko garapenaren eta gizarte-kohesioaren eredu aurreratua ahalbidetzen duena.

Gaur, arratsaldetik aurrera, ordezkaritza hiru taldetan banatuko da, euskal hiriburu bakoitzarekin “parekatzeko”: Novomoskovsk Bilborekin, Nikopol Vitoria-Gasteizekin eta Kremenchuk Donostiarekin. Azterlan-bisita ostiralean, ekainaren 23an, amaituko da.

EUDEL euskal hirietan proiektua koordinatzeko hautatutako Europako hamar elkarteetako bat da. Bilbok, Donostiak eta Gasteizek konpromisoa hartu dute ekimen aitzindari eta lankidetzan oinarritutako honekin, “City to City”rekin, bat egin dute. Udal-erakunde bideratzaileen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, AMVISAk eta Donostiako Sustapenak laguntza teknikoa eta adituen aholkularitza emango dute azpiegiturak birgaitzeko eta hobetzeko proiektuak elkarrekin diseinatzeko, bai eta garapen ekonomikorako eta hiri-eraldaketarako proiektuak ere, Errusiaren inbasioak suntsitutako hiru hirietan.

Erlazionatutako albistea: https://noticias.eudel.eus/eu/noticia/eudelek-eta-hiru-hiriburuek-europako-bridges-of-trust-proiektuan-parte-hartuko-dute-ukraina-berreraikitzen-laguntzeko/

Hiriak “parekatzea” eta gerra egoera

  • Bilbo – Novomoskovsk (69.855 biztanle2022/1/1)

Proiektua: Ur-hornidurako, estolderiako eta hondakin-uren tratamenduko sareak berreraikitzea eta hobetzea. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren aholkularitzapean.

Novomoskovskeko garapen ekonomikoa errazten da, hiru eskualde industrial eta hainbat komunikazio-ibilbide bertan gurutzatzen direlako: ubideak, trenbideak eta errepideak.

Inbasioan zehar, petrolio-instalazioei eta erregai-biltegiei egindako bonbardaketa bortitzek kalte material larriak eragin dituzte, baita hildako eta zauritu ugari ere.

  • Donostia – Kremenchuk (215.271 biztanle, 2022/1/1)

Proiektua: Garapen ekonomikoaren, hiri-eraldaketaren eta Europako proiektuen kudeaketaren sustapena eta estrategia. Donostia Sustapenaren aholkularitzapean.

Kremenchukeko sektore ekonomiko garrantzitsuak ibilgailuen fabrikazioa eta petrolioaren prozesamendua dira, eta oliobide eta gasbideen kokapen ona dute. Gainera, bi unibertsitate handi daude, bata publikoa eta bestea pribatua.

Ekainaren 27an, hirian hildako gehien eragin zituen merkataritza-gunerik garrantzitsuenari misilez egindako bonbardaketaren lehen urteurrena izango da.

  • Vitoria-Gasteiz – Nikopol (105.200 biztanle, 2022/1/1)

Proiektua: Ur-hornidurako, estolderiako eta hondakin-uren tratamenduko sareak berreraikitzea eta hobetzea. AMVISAren aholkularitzapean.

Gerra aurretik, Nikopol Ukrainako industria-gune handienetako bat zen. Dnieper ibaiaren ondoan dago, Zaporiyiako zentral nuklearretik oso hurbil, gerran gune estrategikoa dena. Azken eraso larriena ekainean jazo da, Kajovka presaren eta zentral hidroelektrikoaren leherketak, hain zuzen. Natura- eta gizarte-larrialdia da, edateko urik eta energiarik gabe utzi baititu eskualdeko biziguneak.

Aztertzeko bisita, ekainaren 19-23.

Topaketa telematiko batzuk egin ondoren, ekainaren 19tik 23ra, Novomoskovsk, Kremenchuk eta Nikopoleko tokiko agintarien ordezkaritza Euskadira etorriko da EAEko hiru hiriburuekin eraikitzeke dauden zubien lehen harria jartzeko. Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteizeko udalak Ukrainako Udalerrien Elkartearekin batera etorriko diren Ukrainako homologoen anfitrioi izango dira.

EUDELek hasteko eta amaitzeko bilerak egingo ditu, ekainaren 19an (astelehena) eta 23an (ostirala). Ekainaren 20an, 21ean eta 22an, Ukrainako ordezkaritza hiru taldetan banatuko da, tokiko agintari bakoitza euskal hiriburu parekatura joango da, alde biko bilerak egiteko eta dagokion lankidetza-proiektua lantzeko.

Hiru hiriburuek eta erakunde bideratzaileek (CABB, AMVISA eta Donostia Sustapena) jarduera-programa propioa diseinatu dute. Horretan, erakunde-topaketak, lankidetza-proiektuaren azpiegituretara egingo diren bisitak eta beste ekipamendu eta gune enblematiko batzuetarako bisitak daude aurreikusita.

 

  • Europako Batzordeak ekimen aitzindari eta solidario hau bultzatzen du, EBko eta Ukrainako udalerrien arteko 30 lankidetza-aliantza sortzeko.
  • Bilbok eta Novomoskovskek, Donostiak eta Kremenchukek, eta Vitoria-Gasteizek eta Nikopolek lankidetza-proiektuak landuko dituzte Ukrainako herritarrei oinarrizko zerbitzuekin laguntzeko –hala nola ur-hornidura eta saneamendua– edo/eta gerraren ondoren ekonomiaren eta hirien garapena bultzatzeko.
  • Datorren astean, Ukrainako tokiko agintariak Euskadin izango dira, aztertzeko bisita baten esparruan. Euskal hiriburu bakoitza anfitrioia izango da bere bikotekidearen Ukrainan, lankidetza sustatzeko.

2023ko ekainaren 14a. EUDEL Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) Bridges of Trust (Konfiantzazko Zubiak) ekimenean parte hartzeko hautatutako tokiko gobernuen hamar elkarteetako bat da. Ekimen horrek Errusiaren erasoek gehien kaltetutako Ukrainako herriak berreraikitzen lagunduko du. Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek Europako 30 hiriren zerrenda osatzen dute, Ukrainari laguntzeko aurrerapausoa eman dutenak.

Euskadin, aliantza hirukoitz bat sustatu da. Bilbok Novomoskovskekin lan egingo du eta Gasteizek Nikopolekin, hurrenez hurren. Bi hiri horiek Dnipro eskualdean daude, Zaporiyiatik gertuen dagoen eskualdean. Bestalde, Donostia Poltavan dagoen Kremenchuk hiriarekin arituko da, herrialdearen ekialdeko erdialdean.

Europako Batzordearen eta U-Lead with Europe programaren babespean, esperientzia aitzindari eta berritzailea da nazioarteko lankidetzaren ikuspegitik begiratuta. Ukrainako Hirien Elkartearen (AUC) eta Europako elkarteen arteko koordinazioa funtsezkoa da herrialde bakoitzean tokiko aliantzak saretzeko.

Aurtengo otsailean, EUDELek beste bederatzi elkarterekin batera ekin zion proiektu honi: Espainia, Frantzia, Alemania, Suedia, Hungaria, Polonia, Eslovenia, Letonia eta Txekiako Errepublika. “Bridges” proiektuaren balioa elkartasun-loturak saretzetik haratago doa; izan ere, helburu orokorra indarrak batzea da, baita EBko ahalik eta udalerri gehien berreraikuntzan inplikatzea ere. Aldi berean, tokiko gobernuek Ukraina Europan integratzeko duten ahalmena ere indartu nahi da.

Epe ertain eta luzerako “ibilbide-orri” horiekin, U-Leadek lankidetza-proiektuak bultzatzeko eta jarraipena emateko finantzaketa bilatzen du.

Kooperazio proiektuak

Euskadi-Ukraina lankidetza hiri bakoitzerako berariazko hiru berreraikitze-proiektutan gauzatuko da: uren hornidura- eta saneamendu-sarea berreskuratzea, Bilboren eta Gasteizen kasuan, eta garapen ekonomikoa eta hiri-eraldaketa, Donostiaren kasuan.

Proiektua gauzatzeko, hiriburuek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren, AMVISAren (Gasteizko Udal Urak) eta Donostia Sustapenaren laguntza izango dute. Erakunde bakoitzeko talde teknikoak bere esperientzia eta jardunbide egokiak azalduko ditu, Ukrainako udalerriei aholkuak emateko eta proiektua elkarrekin diseinatzeko. Halaber, erakunde lankideak exekuzio-fasean inplikatzea aurreikusten da.

Hiriak “parekatzea” eta gerra egoera

  • Bilbo – Novomoskovsk (69.855 biztanle, 2022/1/1)

Proiektua: Ur-hornidurako, estolderiako eta hondakin-uren tratamenduko sareak berreraikitzea eta hobetzea. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren aholkularitzapean.

Novomoskovskeko garapen ekonomikoa errazten da, hiru eskualde industrial eta hainbat komunikazio-ibilbide bertan gurutzatzen direlako: ubideak, trenbideak eta errepideak.

Inbasioan zehar, petrolio-instalazioei eta erregai-biltegiei egindako bonbardaketa bortitzek kalte material larriak eragin dituzte, baita hildako eta zauritu ugari ere.

  • Donostia – Kremenchuk (215.271 biztanle, 2022/1/1)

Proiektua: Garapen ekonomikoaren, hiri-eraldaketaren eta Europako proiektuen kudeaketaren sustapena eta estrategia. Donostia Sustapenaren aholkularitzapean.

Kremenchukeko sektore ekonomiko garrantzitsuak ibilgailuen fabrikazioa eta petrolioaren prozesamendua dira, eta oliobide eta gasbideen kokapen ona dute. Gainera, bi unibertsitate handi daude, bata publikoa eta bestea pribatua.

Ekainaren 27an, hirian hildako gehien eragin zituen merkataritza-gunerik garrantzitsuenari misilez egindako bonbardaketaren lehen urteurrena izango da.

  • Vitoria-Gasteiz – Nikopol (105.200 biztanle, 2022/1/1)

Proiektua: Ur-hornidurako, estolderiako eta hondakin-uren tratamenduko sareak berreraikitzea eta hobetzea. AMVISAren aholkularitzapean.

Gerra aurretik, Nikopol Ukrainako industria-gune handienetako bat zen. Dnieper ibaiaren ondoan dago, Zaporiyiako zentral nuklearretik oso hurbil, gerran gune estrategikoa dena. Azken eraso larriena ekainean jazo da, Kajovka presaren eta zentral hidroelektrikoaren leherketak, hain zuzen. Natura- eta gizarte-larrialdia da, edateko urik eta energiarik gabe utzi baititu eskualdeko biziguneak.

Aztertzeko bisita, ekainaren 19-23.

Topaketa telematiko batzuk egin ondoren, ekainaren 19tik 23ra, Novomoskovsk, Kremenchuk eta Nikopoleko tokiko agintarien ordezkaritza Euskadira etorriko da EAEko hiru hiriburuekin eraikitzeke dauden zubien lehen harria jartzeko. Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteizeko udalak Ukrainako Udalerrien Elkartearekin batera etorriko diren Ukrainako homologoen anfitrioi izango dira.

EUDELek hasteko eta amaitzeko bilerak egingo ditu, ekainaren 19an (astelehena) eta 23an (ostirala). Ekainaren 20an, 21ean eta 22an, Ukrainako ordezkaritza hiru taldetan banatuko da, tokiko agintari bakoitza euskal hiriburu parekatura joango da, alde biko bilerak egiteko eta dagokion lankidetza-proiektua lantzeko.

Hiru hiriburuek eta erakunde bideratzaileek (CABB, AMVISA eta Donostia Sustapena) jarduera-programa propioa diseinatu dute. Horretan, erakunde-topaketak, lankidetza-proiektuaren azpiegituretara egingo diren bisitak eta beste ekipamendu eta gune enblematiko batzuetarako bisitak daude aurreikusita.

 

Honekin batera bidaltzen dizuegu Osasun Sailak eta Osakidetzak aktibatutako 2023 Beroaren Aurkako Planari buruzko informazio interesgarria. Plan horren helburua da gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea urteko hilabeterik beroenetan, eta arreta berezia jartzea egoera ahulenean dauden kolektiboei.

Aurreko urteetan bezala, Euskalmetek eta Osalanek ere parte hartzen dute planean, eta beroak osasunean dituen ondorioei eta horiek prebenitzeko moduari buruzko informazioa eta prebentzio-neurrien gomendioak jasotzen ditu, bai herritarrentzat, bai hainbat esparru eta erakunderentzat, besteak beste:

  • Toki-erakundeak
  • Adinekoentzako egoitza-zentroak
  • Osasun-zerbitzuak
  • Lan-eremua
  • Kirol-proben antolamendua

Planaren I. eranskinak tokiko erakundeentzako gomendio espezifikoak jasotzen ditu:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak edo Euskalmetek tenperatura altuengatik egindako jakinarazpen baten aurrean, tokiko administrazioek Beroaren Aurkako Plana aktibatzea gomendatzen da, I. eranskineko jarraibideei jarraituz.

Gogorarazpen orokorra:

Larrialdiren bat gertatuz gero, deitu 112 telefonora

nformazioa gehiago:

Beroaren ondorioak saihesteko gomendioak (euskadi.eus)

EUDELen gaitzespena Vitoria-Gasteizen gertatutako emakumearen erailketaren aurrean

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Vitoria-Gasteizen izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta   hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Vitoria-Gasteizko Udalak deitu duen elkarretaratzearekin, gaur, maiatzak 29,  12:00etan, udaletxearen aurrean. Era berean, Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

2023ko maiatzak 29an.

EUDELek informazio-saioak antolatu ditu hiru lurraldeetan: ekainaren 20an, Gipuzkoan; ekainaren 21ean, Araban; eta, ekainaren 22an, Bizkaian.

Orain arte bezala, lau urterik behin, tokiko agintaldi berria hastearekin batera, EUDELek hiru informazio-jardunaldi antolatu ditu, udal hauteskundeen ondoren osatuko diren euskal udal berrietako hautetsientzat.

Jardunaldi horien bidez, udaletako hautetsi berriei jakintza batzuk emango zaizkie, 2023-2027 agintaldirako, udalak eratu ondoren egingo diren osoko bilkuretan, antolaketari buruzko lehen erabakiak hartzen lagun diezaieten.

LIBURUXKA JAITSI

Euskadiko udaletan antolaketaren arloko erabakiak hartzeko gida praktikoa (errata-fedearekin eguneratua)

Alkate eta zinegotzientzako “lehen harrera” hau ekainaren 17an eratuko diren osoko bilkuren ondoren egingo da. Lurralde historiko bakoitzeko, aurrez aurreko saio batera deituko zaie, 9:30etik 13:00etara bitartekora, honako data, leku eta hizlari hauekin:

  • Ekainak 20, Gipuzkoako udalak:

Donostia. Kursaal. 10. gela

Hizlaria:

Begoña Garmedia Vázquez, Tolosako Udaleko idazkaria

  • Ekainak 21, Arabako udalak:

Vitoria-Gasteiz. Europa Biltzar Jauregia. Green gela

Hizlaria:

Mª Aranzazu Lili Salazar, Laudioko Udaleko idazkaria

  • Ekainak 22, Bizkaiko udalak:

Bilbao. Bizkaiko Foru Agiritegia. Areto nagusia.

Hizlaria:

Ignacio Javier Etxebarria Etxeita, Getxoko Udaleko idazkaria

Hiru saioetako bakoitzean, honako gai hauek landuko dira:

  • Ohiko bilkuren aldizkakotasuna
  • Informazio-batzordeak
  • Arduraldien araubideak eta ordainsariak
  • Bertaratzeak eta kalte-ordainak
  • Udal taldeentzako diru-kopuruak
  • Behin behineko langileak
  • Udalaren ordezkariak izendatzea beste erakunde batzuetan

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK (Tokiko hautetsientzat bakarrik / Leku-kopuru mugatua)

https://www.eudel.eus/udalak/eu

Epemuga: 2023ko ekainaren 15a

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Orio udalerrian izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Orioko Udalak deitu duen elkarretaratzearekin, gaur, maiatzak 17, arratsaldeko 19:00etan, udaletxearen aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

2023ko maiatzak 17an.

Maiatzak 17 LGTBIfobiaren AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 17an, ahotsa goratzen dugu (are gehiago) LGTBI pertsonen aurkako erasoak salatzeko eta pertsona bakoitzaren errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizarte justua, berdintasunezkoa eta askotarikoa eskatzeko.

Argi dago indarkeria erabiltzeko modu asko daudela; LGTBI pertsonek badakite hori, eta egunero pairatzen dute. Eusko Jaurlaritzak diskriminazioaren aurka borrokatzeko bultzatzen duen ERABEREAN sarearen azken txostenaren arabera, sexuorientazioagatiko eta/edo generoagatiko erasoak gure gizartean ohikoena den bigarren diskriminazio-modua dira. Toki-mailan, IKUSGUNEk – Vitoria-Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako Behatokiak – zehazten du jasotzen diren eraso gehienak transfobiarekin lotuta daudela, eta horien salaketak esponentzialki areagotu direla.

Agerikoa da salaketak ugaritu izana LGTBI komunitateak urteetan jasan duen isiltasunaren isla baino ez dela. Horregatik, beharrezkoa da gure gizartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzen jarraitzea, askotan ikusezinak diren genero-identitate, -orientazio eta -adierazpen guztiak errespetatuz; gizarte osoaren erantzukizuna diskriminazio- eta indarkeria-mota guztien aurka borrokatzeko.

Berdindun hainbat gizarte-eragilerekin lan egiten dugu gizartea ikusarazten eta eraldatzen, eraso horiek guztiak saihesteko. 23 urte igaro dira OMEk homosexualitatea gaixotasuntzat hartzeari utzi zionetik, eta bost urte DSM-5ek (Ameriketako Estatu Batuetako Psikiatria Elkartearen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburua) transexualitatea buruko nahasmendu gisa ezabatu zuenetik. Elkarteok, erakundeek eta gizartearen alderdi konprometituenak gogor eta aktiboki lan egiten dugu LGTBI pertsonek aurre egin behar dieten oztopo erantsiak ezabatzeko. Hamarkadak dira Eusko Jaurlaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, edozein diskriminazio ezabatzen saiatzen ari dela;

Berdindu zerbitzua horren erakusle da. Gaur maiatzaren 17a da. Eta gaur, urteko gainerako 364 egunetan egiten dugun bezala, gizarte hobea bultzatzeko eta sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak salatzeko konpromisoa berresten dugu. LGTBIfobiarik gabekogizarte baten alde!

  • Guztira 3.985 izangai dira, horietatik % 36,2 Ertzaintzan edo Euskadiko udaltzaingoetan sartu nahi duten emakumeak
  • Enplegu-eskaintza publikoa Euskal Poliziako oinarrizko eskalako 212 agente-plazak osatzen dute: 85 Euskadiko 31 udaletarako eta 127 Ertzaintzarako

Datorren ekainaren 3an hasiko dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centeren Euskal Poliziako oinarrizko eskalako 212 agente-plazetako bat lortzeko hautaprobak. Zehazki, Euskadiko 31 udaletako 85 udaltzain-plaza eta 127 plaza Ertzaintzaren hogeita hamabigarren promozioko agenteentzat dira.

Berrikuntza moduan, eta 40 urtean lehenengo aldiz, Ertzaintzak espezialitatea duten txanda libreko 100 plaza eskaintzen ditu trafiko-unitateetan eta ikerketa kriminaleko taldeetan sartzeko, eta izangai horiek, formakuntza-fasean, espezialitate bakoitzeko eginkizunak eta funtzioak betetzeko gaikuntza gehigarri espezifikoa egingo dute.

Kopurua handitu ahal izango da hautaketa-prozesuak irauten duen denboran, datozen hilabeteotan, plaza hutsak sortzen badira deialdia egin duen administrazio publikoetako batean.

EUSKAL POLIZIARAKO IZANGAIAK   

Behin behineko datuen arabera, 3.985 pertsonak eman dute izena legealdi honetan egingo den hirugarren deialdi bateratuan. Datuen genero-ikuspegia kontuan hartuta, nabarmendu behar da hautaketa-prozesu honetan izena eman duten pertsonen % 36,2 (1.442) emakumeak direla, eta era horretara, beraz, zuzendu egiten da emakumeek erroldetan duten presentzia eskasa. Gainerako % 63,8 (2.543) gizonak dira.

Lurraldez lurralde, Euskadin bizi diren eta izena eman duten hautagai gehienak bizkaitarrak dira, % 61,6 (2.454), alegia; Gipuzkoakoak % 19,1 dira (762) eta, azkenik, Arabakoak % 12,7 (507). Gainerakoak, % 6,6 (262) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora bizi dira.

Izangai gehienak, % 63,9 18 urtetik 30 urtera bitartekoak dira, baina asko dira, % 33,9, alegia, 31 urtetik 38 urtera bitartekoak ere. Gainera, izena eman dutenen % 67k egiaztatu dute hizkuntza-eskakizunen bat, eta oraindik kopuru horiei batu behar zaizkie euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzen dituzten ziurtagiriak (probak BECen egin ondoren jasoko dira). Hori guztia lagungarria izango da Euskal Poliziako kidegoen % 100 euskaldunak izateko helburua lortzeko bidean aurrera egiteko, euskara harremanetarako ohiko hizkuntza izan dadin bai barneko lanean bai herritarrei arreta ematean.

POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA

Oraingoan ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia ari da prestatzen Ertzaintzako eta Euskadiko udaltzaingoetako agente berrientzako deialdi, hautaketa eta prestakuntza prozesu berri hau, eta gauzatu ere akademiak egingo du. Prozesu konplexua, zorrotza eta integrala da, eta pare bat urte irauten ditu, eta hiru une garrantzitsu izaten ditu:

  • Hautaketa-prozesua: izen-ematea, kanporaketa-proba guztiak egitea eta agiriak eta merezimenduak egiaztatzea.
  • Prestakuntza-prozesua: hautaketa-prozesua gainditzen duten izangaiek 9 hilabeteko ikasketa-prozesua, ordaindua, hasten dute, eta Arkauteko instalazioetan egiten da, eta trafiko-unitateetan eta ikerketa kriminaleko taldeetan espezialitatedun plazak lortu nahi dituztenek espezialitate bakoitzeko egitekoak eta funtzioak betetzeko formakuntza gehigarri espezifikoa egin beharko dute.

Praktikaldia lanean: aurreko bi faseak gainditu ondoren, agenteek praktikaldia hasten dute Euskal Poliziaren kidegoetan lortzen duten plazan. Hartzen dituen polizia-kidegoko oinarrizko eskalaren arabera ordaindutako praktikak izaten dira. Beste 12 hilabeteko iraupena izaten du praktikaldi horrek, eta gaindituz gero, agenteak karrerako funtzionario izatera pasatzen dira.