Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDELEK EUSKADIKO UDALEK GARDENTASUNAREN ALDE ERAKUTSITAKO KONPROMISOAREN BERRI EMAN DIE EUSKO LEGEBILTZARREKO TALDE POLITIKOEI

Imanol Landak, Getxoko Alkate eta EUDELeko ordezkariak, gaur goizean “Gardentasuna eta Gobernu Irekia Herri-erakunde eta Administrazioetan” izenburupean Eusko Legebiltzarrean egindako bilkura batean parte hartu du. Bertan, urte osoan egindako lana eta 2012an Euskadiko Udalen Elkartearen baitan sortutako Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udal Sareak etorkizunean egingo dituen jarduerak azaldu ditu.

Bere hitzaldi hasteko, Imanol Landa alkateak adierazi du “gaur egun, administrazio publikoon kudeaketaren funtsezko zutabeetako bat da gardentasuna. Premiazkoa da, hurbilago gaudenez askoz gehiago eskatzen digutelako auzokideek. Dena dela, gardentasuna bera udalentzako sendotzeko aukera handia da; eta irekiera, geure herritarren konfiantza zein konplizitatea berreskuratzeko giltza.”

EUDELeko ordezkariak Euskadiko udalek haien gobernu-taldeetako jardueran eta, batez ere, herritarrekin harremanetan jartzeko bideetan gardentasuna eta Gobernu Ona ezartzeko duten konpromisoa eta asmoa aurkeztu ditu, legebiltzarreko talde politikoen eta Euskal Erakunde publikoak bikaintasunerantz Q-Epea erakundearen kideen aurrean.

Imanol Landak azpimarratu du “EUDELek behar besteko konpromisoa hartu du, udalei modernizatzen, irekitzen eta herritarrekin hobeto komunikatzen laguntzen jarraitzeko. Horixe bera da udalen hurbiltasun-balioa.”

Jardunaldi honetan, Euskadiko hainbat herri-erakundetan izandako praktika onei buruzko esperientziak partekatu dituzte. Bertan, Eusko Jaurlaritza eta EUDELeko ordezkariez gain, Bilbo eta Vitoria-Gasteizko Udalek nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartu dute. Jarraian, mahai-ingurua egin dute legebiltzarreko talde guztietako ordezkariekin.

*Eudelek Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea jarri zuen abian, honako bi bide hauetatik jasotako eskariari erantzuteko: udal guztiei igorritako Udalen Berrikuntzaren Egoerari buruzko Diagnostikoa (ondorioen txostena: 2012ko abendua) eta 32 udaletan eta mankomunitate batean egindako sakoneko analisia eta ikerketa pertsonalizatua (Tokiko Berrikuntza Agendak, 2009az geroztik).

Sarea 2013ko urtarrilaren 30ean eratu zen. Hasieran, 23 udaleko eta mankomunitate bateko talde pilotu bat elkartu zen –hiru lurralde historikoetako udalak, biztanle kopuru desberdinetakoak–; hain zuzen ere, udal horietako bakoitzeko arduradun politiko bat (alkateak, oro har) eta arduradun tekniko bat.

Zertarako? Udalei ezagutzak, jardunbide egokiak eta estrategiak trukatzeko gune bat eskaintzeko; metodologiak, tresnak eta materialak haien esku jartzeko; beraien gobernu eta administrazioetan gardentasuna sustatzen laguntzeko.

Urrian zehar Eudelek Gardentasunaren aldeko Sareko Bigarren Fasea abian jarri du. Fase hori urriaren 22ko “Udaletan Gardentasuna eraikitzen” izenburuko jardunaldian aurkeztu zen.

EUDELeko Batzorde Eragileko kide diren Carlos Totorika Ermuko Alkateak eta Andoni Busquet Basauriko Alkateak, Sarearen emaitzak zein diren jakinarazi dute: Bide Orri bat eta Praktika onen katalogo bat.

Jarraian, mahaingurua egin da udal gardentasunari buruzko gaietan aurreratuen dabiltzan euskal udaletako batzuekin. Bilbo,  Vitoria-Gasteiz, Ermua eta Getxoko hainbat kargu politiko eta teknikok elkarri adierazi diote nolako estrategiari jarraitu zaion gardentasun  esparru jakinetan: informazio ekonomiko-finantzarioa, aurrekontuak, open data, komunikazioa eta herritarrentzako informazioa…

Saioaren amieran, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Fernando Vallespín Oña politologo eta katedratikoak hitzaldia eman du udal gobernuek gardentasun gaietan egun dituzten erronka eta zailtasunei buruz.

Sarearen helburu berrietako bat da oraindik gardentasuna lantzen hasi ez diren udalak honetan sartzea eta laguntzea.

Horretarako, urrian zehar honakoak burutuko dira:

  • Gardentasun arloko sentsibilizazio-ekintzak talde politikoentzat eta udal teknikarientzat,
  • Prestakuntza eta aholkularitza saioak, eta, batez ere,
  • Udal arteko esperientzia-trukaketa bultzatuko da.

Prestatutako GIDAK (2013ko urtarril-ekaina)

Sarean parte hartzen dute hiru lurraldeetako 23 udalek eta Txorierriko Mankomunitateak, zeinek aurten bi erreminta prestatu duten oraindik hasi ez diren udalei laguntzeko:

  • Gardentasunaren 11 esparru gakotan Euskadiko udalen 70 Praktika onei buruzko katalogoa.
  • Bide orria, non jarraitu beharrekoak agertzen diren Gardentasunaren gaia zerotik maila aurreratu bateraino lantzeko.

 

Sareko Udalak (24 kide)

Sareak udalen arteko elkarlana du oinarri, duten tamainari eta eskarmentuari erreparatu gabe.

Bizkaia: Bilbao, Barakaldo, Getxo, Ermua, Eibar, Basauri, Portugalete, Santurtzi, Galdakao, Elorrio, Arrigorriaga, Etxebarri, Derio, Mungia, Güeñes, Abanto-Zierbena y Ugao-Miraballes.
Txorierriko Mankomunitatea
Araba: Vitoria-Gasteiz, Amurrio, Laguardia.
Gipuzkoa: Irun, Elgoibar, Hondarribia.

EUDELek “Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Saretik” udalei laguntza ematen eta erramintak eskura jartzen jarraitu nahi du. Urrian berriro ekingo diogu sareko jarduerari eta “Udaletan Gardentasuna Eraikitzen” izenburuko jardunaldia izango da abiapuntua. Urriaren 22an, astartean, 10:30etan, Bilbon EUDELek duen egoitzan egingo da. (Ertzilla, 13, EUDELeko ekitaldi-aretoa).

Hartzaileak: arduradun politikoei bereziki zuzendutako jardunaldia, baina langile teknikari interesdunei ere irekita dago.

PROGRAMA

10:30-11:00      Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak orain arte egindako lanaren aurkezpena:
Carlos Totorika. Ermuko Alkatea.
Gardentasuna behar gisa eta aukera gisa.  Sarearen helburua

Andoni Busquet. Basauri Alkatea. Urtebeteko lanaldiaren balantzea.
Materialak: ‘Jarduera onen katalogoa’ eta ‘Bide-orria’.

EUSKADIN UDAL GARDENTASUNARI BURUZ IZANDAKO ESPERIENTZIAK
11:00-12:00       Mahai-ingurua udaletako ordezkari politikoekin:
Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Getxo, Ermua, Barakaldo

HITZALDIA: UDAL GARDENTASUNERAKO ERRONKAK ETA ZAILTASUNAK
12:00-12:30       Udal-gardentasunari buruzko hitzaldia
Fernando Vallespín Oña, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako Katedraduna

Asistentzia baieztatzeko: eskatzen da posta elektroniko bat hona bidaliz  udaltransparencia@eudel.net, pertsonaren izena eta kargua (kargu politikoa edota teknikoa) adieraziz.