Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Eusko Jaurlaritzak eguneratu egin du Covid-19ko prebentzio-neurriei buruzko galdera ohikoenak biltzen dituen dokumentua.

Dokumentu honen lehen edizioa 2020ko urriaren 26koa da. Azaroaren 2ko hau herritarrek planteatutako zalantza berriekin eguneratu da. Galdera eta erantzun berriak sartu dira, eta erantzun batzuk zehaztu edo zuzendu dira, hobeto uler daitezen.

DOKUMENTUA DESKARGATU

Dokumentu hau interpretatzailea baino ez da, eta ez du inola ere ordezten dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako dekretuaren edukia.

Herritarren zalantzak, orain arte egin den bezala, Zuzenean herritarrentzako zerbitzuaren bidez bideratuko dira:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/

Memoriaren Egunaren 2020rako aukeratu den leloak memoriaren transmisioak duen garrantzia eta gure gazteek iragan hurbila ezagutzeko duten eskubidea azpimarratu nahi ditu.

COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketak direla eta, konzentrazio eta bestelako ekitaldirik ezingo dugu burutu. Hori dela eta, euskal udalerrien eskura jarri nahi ditu aurtengo gaiarekin lotuta sortu ditugun materialeak: posterrak, spot-ak eta bideoak. Guztia eskuragarri izango duzue Gogora webgunean, hurrengo helbideetan:

https://www.gogora.euskadi.eus/memoriaren-eguna-2020/aa82-biogogor/eu/

Bertan eskuragarri duzue kartela PDF eran. Gogora institutoak horiek inprimatzeko eta udal bulegoetan jartzeko deia egin du. Baita ere, eduki hauek Udaleko webguneetan eta sareetan zabaldu daitezke.

Memoriaren Eguneko ekitaldi Nagusia Gogoran egingo da, azaroaren 10ean, arratsaldeko 5:30etan eta streaming bidez ikusi ahal izango da Irekian.

Egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak prebentzio-neurri berriak bilduko dituen dekretua argitaratuko du. Neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: pertsonek udalerrira zirkulatzeko duten askatasuna mugatzea, gaueko ordutegian mugikortasuna mugatzea (23: 00etatik 06: 00etara) eta pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egotea gehienez ere seiren mende egongo da. Neurri horien helburua da koronabirus bidezko infekzioen hedapenari eustea.

Arau horiek eztabaidatu eta adostu dira Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Kontseiluan (LABI).

NEURRI AIPAGARRIENAK

BAT – Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatzea (23: 00etatik 06: 00etara).

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak egiteko bakarrik zirkulatu ahal izango dute pertsonek erabilera publikoko bideetatik edo espazioetatik. Beharrezko jarduera horien artean, honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: osasun-jarduerak, lanekoak, profesionalak, hezkuntzakoak, adinekoak edo adingabeak zaintzea.

BI- Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak.

Horrez gain, mugatu egiten da pertsonek bizilekua finkatuta duten udalerriko mugarte bakoitzean pertsonak sartzeko eta irteteko modua. Jarduera sozioekonomikoak egiteko, ohiko igarobideko udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko da.

Puntu honetarako jasotako salbuespenak dira, halaber, osasun-arlokoak, lan-arlokoak, profesionalak, hezkuntzakoak, menpekoen, adinekoen edo adingabeen zaintzakoak, besteak beste.

HIRU – Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egoteko muga: gehienez 6 pertsona.

Salbuespenak izango dira bizikideak izatea.

Indargabetuta geratuko dira dekretu honetan eta haren eranskinean ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko eta beheragoko arau eta egintza guztiak, eta, bereziki, indargabetuta geratzen dira Osasun sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Aginduak, osasun publikoaren arloan prebentzio-neurri espezifikoak hartu zituztenak.

Dekretu honetan aurreikusitako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, gehienez ere 15 eguneko epean, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Ondorio horietarako, neurriak luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira.

Iturria: IREKIA-EUSKO JAURLARITZA

Osasuneko sailburuaren bi aginduak, 2020ko urriaren 22koak, EHAAn gaur argitaratuak. Lehenengo aginduak EAE osoari eragiten dio. Bigarren Aginduak hainbat udalerrirentzako neurri bereziak jasotzen ditu.

– AGINDUA, 2020ko urriaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaera dela eta.

AGINDUA, 2020ko urriaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoaren arloko neurri bereziak hartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko.

Vitoria-Gasteizen, urriaren 20an. Gaur goizean, Lakuan, lehen bilera egin dute Gorka Urtaran EUDELen elkarteburuak eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, berriki karguan sartu ondoren. Euskal udalen ordezkaria sailburuak deitutako bileran izan da, Sailaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen artean iritziak eta asmoak trukatzeko.

Bileran, Erakunde Harremanetarako sailburuorde Jone Berriozabalek eta EUDELen zuzendari nagusi Mar Zabalak ere parte hartu dute, eta bi erakundeetako arduradunek beren eskumeneko esparru eta jardueretan elkarrekiko koordinazioaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa berritu dute.