Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDELen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza-esparruan, Tokiko Gobernantza onari buruzko gaietan, jarraian bidaltzen dira Udaletako politikari zein teknikariei zuzenduta dagoen jardunaldi baterako deialdia (abenduaren 3a, Bilboko Euskalduna Jauregian).

  • Jardunaldia: Gobernu Irekiaren buruz, OCDE/ELGAk bultzatua (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea).
  • Doako jardunaldia. Aurrez izena eman beharra dago deialdiaren bukaeran adierazitako estekan.

Data: abenduaren 3a, astelehena
Ordua: 9:00 – 13:00
Lekua: A2 aretoa – Euskalduna Jauregia.

Abandoibarra etorbidea, 4, 48011, Bilbo, Bizkaia

Jardunaldiaren EGITARAUA

9:00 – 9:30 Jardunaldiaren irekiera
9:30 – 11:00 Gobernu irekiaren garrantzia eta eragina
11:00 – 11:30 Kaferako atsedenaldia
11:30 – 13:00 Gobernu irekiaren instituzionalizazioa eta koordinazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA), EUDELen lankidetzaz, gonbidapena egiten dizute jardunaldi honetan parte hartzeko, «Gobernu irekiaren erreformak Bizkaia modernoa, hurbila eta arduratsua lortzeko» proiektuaren barruan.

Alessandro Bellantoni ELGAko Gobernu Irekiaren Programako buru eta Gobernantza Publikoari eta Partenariatuei buruzko Ikasketen Dibisioko buru adjuntuak emango du jardunaldiko hitzaldia, eta, horrez gainera, aukera izango dugu zuzenean ezagutzeko beste gobernu batzuetako ordezkarien esperientzia; izan ere, partekatu egingo dituzte gobernu irekiari buruzko politikak garatzen dituzten esperientziak.

Jardunaldia toki-erakundeetako ordezkarientzat izango da, bai eta Bizkaiko erakundeetan lan egin eta kudeaketa publikoan funtsezko eginkizunetan diharduten funtzionario publikoentzat ere.

Beraz, arduradun politikoei gonbidapena egiten dizuegu parte hartzeko eta gonbidapena zabaltzeko zuen taldeetan egoki deritzezuen pertsonei. Izena emateko azken eguna azaroaren 20a.

PARTE-HARTZEA BAIEZTATZEKO ESTEKA

  • Topaketa instituzionala gaur goizean EUDELen egoitzan, Euskadiko Udalen Elkartearen eta Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko Batzorde berriaren artean.

Bilbao, 2018ko urriaren 30a. Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko (EUBE-AJEPLE) ordezkaritza bati, elkarteko lehendakari Asier Erkoreka eta elkarteko idazkari Aitzol Abaroa buru dituela, harrera egin dio gaur goizean Euskadiko Udalen Elkartearen egoitzan, Bilbon, Imanol Landa EUDELen elkarteburu eta Getxoko alkateak, Ager Izagirre Mungiako alkate eta EUDELen Segurtasunaren eta Funtzio Publikoaren arloetako Batzorde Eragileko kidearekin batera.

EUBE-AJEPLEk eskatu du bilera, Batzordea berritu duela aintzat hartuta eta “Zabaltzen” plan estrategiko berriaren aurkezpen aldiaren barruan; plan horren helburua da elkarte beteranoaren jarduera irekitzea eta hedatzea hala erakundeei nola gizarte eragileei, alderdi politikoei eta herritarrei, oro har.

Topaketa hau EUDEL eta EUBE-AJEPLE segurtasunaren arloan egiten ari diren elkarlanaren bide-orriaren barruan kokatzen da. Horrela, lankidetza horren ondorioz, azken bi urteotan beharrezko ekarpenak egin dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak deitutako lan-mahaietan.

Aipatutako lan bateratu horren barruan, nabarmentzekoak dira hainbat euskal udal sinatzen ari diren hitzarmenak, Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arteko tokiko esparruko lankidetza indartzeko. Bi aldeko hitzarmen hauek udalerrietan, aldi berean, EUDELen eta Segurtasun Sailaren artean otsailean sinatutako esparru-hitzarmenetik eratorri dira, poliziaren alorrean lankidetza eta koordinazio egonkorreko esparrua ezartzeko.

Lankidetza esparrua Ertzaintzaren eta Euskadiko Udaltzaingoen arteko koordinazio protokoloetara ere zabalduko da; Udaltzaingoetako deialdi batuetara; eta hautaketa eta prestakuntzako, berdintasun eta ekipamenduko mahaietara.

Zehazki, gaurko bilerak balio izan du lankidetza ildoa berresteko hurrengo bi urteotan zehar; lankidetza horretan, EUDELek EUBE-AJEPLEren laguntza izango du udalerrietako segurtasunarekin lotura duten gai guztiak lantzeko eta aztertzeko. Lankidetza horrek, halaber, ahalbidetuko die Euskadiko alkateei gaiaren inguruan sortzen diren berritasunen inguruan iritzi kualifikatua edukitzea, eta euskal udalerrietako polizia-zerbitzuei buruzko iritzia hobetzen ere lagunduko du.

EUBE-AJEPLEk “Zabaltzen” plan estrategikoaren lehen topaketa iragan urriaren 25ean egin zuen, Arkautin, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritzarekin, zeinaren buru Malentxo Arruabarrena den. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziarekin bildu zen, eta, gaur, EUDELen elkarteburu Imanol Landarekin bildu ondoren, alderdi politikoen eta gizarte eragileekiko bileren txanda hasik

Udaletan ohikoenak diren administrazio baldintzen ereduzko 22 orri egin ditu EUDELek

Euskadiko Udalen Elkarteak Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren edizio eguneratua argitaratu du, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berrira egokituta. Eskuliburua administrazio baldintzen ereduzko 22 orriren bilduma bat da, kontratazio-prozesuen segurtasun juridikoa handitzeko eta udalen izapide administratiboak arintzeko helburua duena.

Eskuliburua urriaren 22an aurkeztu zizuen EUDELen elkarteburu Imanol Landak udalei, Bilbon egindako informazio-saio batean; bertan, 250 kargudun baino gehiago egon ziren: gehienbat, langile politiko eta teknikoak, kontratazio-zerbitzuetakoak nahiz zerbitzu juridikoetakoak, kontu-hartzaileak eta udal idazkariak.

EUDELek udalekin egiten du lan, udal kudeaketa berritzeko asmoz, hurbilagoa eta eraginkorragoa bilakatuta”. Orain, eskuragai jarri dugu administrazio-izapideak errazteko eta kontratazio-prozesuetan segurtasun juridiko handiagoa emateko tresna berria. Kontratazioa funtsezko gaia da udalen jardueran, eta ezinbestekoa da herritarrei kalitate goreneko zerbitzuak eman ahal izateko”.

Horrela aurkeztu zuen Imanol Landa elkarteburuak EUDELen Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren 2018ko edizio gaurkotua, erreferentzia-materiala izan dena Euskadiko udalentzat duela 20 urte baino gehiago.

Indarrean jarri berri den Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legeak sartutako aldaketa garrantzitsuek beharrezkoa egin dute udaletan ohikoa den eskuliburu hau arautegi berrira egokitzea. Izan ere, EUDELek material hau eguneratu du pixkanaka-pixkanaka, kontratazio publikoaren arloko arautegia aldatu ahala.

Eskuliburua administrazio baldintza berezien ereduzko 22 orriren bilduma bat da, tokiko administrazioaren kontratu ohikoenei eta horien prozesuei buruzkoak: lanak, hornidurak, zerbitzuak eta zerbitzuak ematea.

  • Eusko Jaurlaritza, aldundiak, EUDEL eta zenbait udalerri lanean ari dira 2018-2021rako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren garapenean
  • Urriaren 18tik 19ra bitarteko gauan eginiko kontaketan parte hartu zuten 26 udalerriak euskal herritar guztien % 66 dute
  • Azterlanean 919 boluntariok parte hartu dute

Urriaren 18tik 19ra bitarteko gaua kalean eman zuten pertsonen kontaketa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko 26 udalerritan aldi berean eginiko kontaketan, eta, horren arabera, 435 pertsona egoera horretan egon daitezke, Euskadin. Azterlanaren emaitzen aurrerapenaren arabera, 390 gizonezkoak dira, 26 emakumeak eta 19 kasutan ezin izan zen pertsonaren sexua identifikatu.

  • 2018an honako 26 udalerri hauetan egin da azterlana: Amurrio, Arrasate/Mondragon, Barakaldo, Bergara, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Eibar, Erandio, Errenteria, Galdakao, Getxo, Gueñes, Hernani, Irun, Llodio, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urduña, Vitoria-Gasteiz eta Zalla.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak, EUDEL eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalerri 2018-2021rako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren garapenean daude murgilduta, pertsona horiei laguntza emateko politika integralak ezartzeko.

Gau hura kalean eman zuten etxerik gabeko pertsonen % 78,4k euskal hiribururen batean eman zuen, 341 pertsonak, guztira. Zehazki, Bilbon 211 pertsona zenbatu ziren, Donostia-San Sebastiánen 106 eta Vitoria-Gasteizen 24. Barakaldon, biztanle gehien duen laugarren euskal udalerrian, beste 30 pertsona zenbatu ziren, eta, gainerakoak, 64 pertsona, gainerako 22 udalerrietan zenbatu ziren.

Datu horiek EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko IV. azterlanaren zati gisa baliatuko dira; azterlana beste datu batzuekin osatuko da, eta EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko isla zabalagoa eskainiko du. Azterlana 2019aren amaieran argitaratuko da.

 

2018

Araba

Amurrio

2

Laudio

0

Vitoria-Gasteiz

24

Guztira

26

Bizkaia Barakaldo

30

Bilbo

211

Durango

Erandio

3

Galdakao

1

Getxo

10

Gueñes

0

Iurreta

Leioa

6

Portugalete

0

Santurtzi

1

Sestao

2

Urduña

0

Zalla

0

Guztira

264

Gipuzkoa Arrasate/Mondragon

1

Bergara

5

Donostia/San Sebastián

106

Eibar

2

Errenteria

5

Hernani

1

Irun

14

Legazpi

1

Oiartzun

6

Pasaia

0

Tolosa

4

Zarautz

Guztira

145

Guztira

435

Prozedura

EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko IV. azterlan hori posible izan da 919 boluntariok parte hartu eta udalek, foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta azterlanean jasotako baliabideen gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakunde kudeatzaileek koordinatuta lan egin dutelako.

Kontaketa aldi berean egiteko, gau berean hiru lurraldeetan gizarte-bazterketa bizi duten pertsonei arreta emateko dauden zentro eta zerbitzuetan egin ziren kontaketak.

Kontaketa egiteko urriaren 18tik 19ra bitarteko gauan prozedura berari jarraitu zioten 26 udalerrietan. Talde sustatzaileek boluntario guztiak batu eta kontaketa egiteko betekizunari buruzko oinarrizko jarraibideak gogorarazi zizkieten, zalantzak argitu eta informazioa batzeko materialak banatu zizkieten, besteak beste, kalean zeuden pertsonei zuzendutako galde-sortaren kopiak.

Kontaketak

Euskadin horrelako kontaketak 2010etik egiten dira. 2012an, kaleko gaueko kontaketa hiru euskal hiriburuetan egin zen, 2014an 10 udalerrik parte hartu zuten, guztira, eta, 2016an, 24 udalerrik. 2018an honako 26 udalerri hauetan egin da azterlana: Amurrio, Arrasate/Mondragon, Barakaldo, Bergara, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Eibar, Erandio, Errenteria, Galdakao, Getxo, Gueñes, Hernani, Irun, Llodio, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urduña, Vitoria-Gasteiz eta Zalla.

Azken kontaketa EAEn egoitza-bazterketa larriko egoerak ikertu, horien segimendua egin eta analizatzeko erakunde-lankidetzako protokoloan sartzen da; protokoloa 2016an sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek (Bilbo, Donostia/San Sebastián eta Vitoria-Gasteiz), bai eta EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak ere. Helburu nagusia da gizarte-bazterketa larriaren fenomenoa ikertu, hausnartu eta aztertzeko jardueren inguruan lankidetza-esparru egonkorra ezartzea.

Protokoloak ezartzen du bi urterik behin, urte bikoitietan, interesa duten udalerrietan egoitza-bazterketa larriko egoeran dauden pertsonen kontaketak egitea. Urte bakoitietan, kontaketaren emaitzen txostena prestatzen da, gero Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako egoitza-bazterketari buruzko jardunaldi monografikoen esparruan aurkezteko; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, aldi berean, txostena prestatzea finantzatzen du.

 

 

  • Euskadiko Udalen Elkarteak Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren edizio eguneratua argitaratu du, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berrira egokituta. Eskuliburua administrazio baldintzen ereduzko 22 orriren bilduma bat da, kontratazio-prozesuen segurtasun juridikoa handitzeko eta udalen izapide administratiboak arintzeko helburua duena.

ARGAZKI GALERIA IKUSI

  • Eskuliburua gaur goizean aurkeztu die EUDELen elkarteburu Imanol Landak udalei, Bilbon egindako informazio-saio batean; bertan, 250 kargudun baino gehiago egon dira: gehienbat, langile politiko eta teknikoak, kontratazio-zerbitzuetakoak nahiz zerbitzu juridikoetakoak, kontu-hartzaileak eta udal idazkariak.

Imanol Landa Elkarteburuaren Aurkezpen Bideoa

  • Orrien eskuliburua gaur bertan bidali zaie Euskadiko udal guztiei posta elektronikoaren bidez, eta webgunetik ere deskarga daiteke:

www.eudel.eus/web/pliegostipo2018/

Bilbon, 2018ko urriaren 22an. “EUDELek udalekin egiten du lan, udal kudeaketa berritzeko asmoz, hurbilagoa eta eraginkorragoa bilakatuta”. Orain, eskuragai jarri dugu administrazio-izapideak errazteko eta kontratazio-prozesuetan segurtasun juridiko handiagoa emateko tresna berria. Kontratazioa funtsezko gaia da udalen jardueran, eta ezinbestekoa da herritarrei kalitate goreneko zerbitzuak eman ahal izateko”. Horrela aurkeztu du gaur Imanol Landa elkarteburuak EUDELen Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren 2018ko edizio gaurkotua, erreferentzia-materiala izan dena Euskadiko udalentzat duela 20 urte baino gehiago.

Indarrean jarri berri den Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legeak sartutako aldaketa garrantzitsuek beharrezkoa egin dute udaletan ohikoa den eskuliburu hau arautegi berrira egokitzea. Izan ere, EUDELek material hau eguneratu du pixkanaka-pixkanaka, kontratazio publikoaren arloko arautegia aldatu ahala.

Eskuliburua administrazio baldintza berezien ereduzko 22 orriren bilduma bat da, tokiko administrazioaren kontratu ohikoenei eta horien prozesuei buruzkoak: lanak, hornidurak, zerbitzuak eta zerbitzuak ematea.

Kontratu txikiei buruzko zalantzak argitzea

Kontratu txikiak behin eta berriro aplikatzeari buruzko 8/2017 Legearen arautegi murriztaileak eragiten dio gehien Herri Administrazioen funtzionamenduari. Udalentako langileen artean sortu diren zalantza horiei guztiei erantzuna emateko asmoz, EUDELek informazio-saio bat antolatu du gaur, 250 politikari eta teknikarirentzat baino gehiagorentzat. Saioa Miguel García Rescalvok bideratu du; Miguel García Rescalvo INAPeko irakaslea da, bai eta Herri Administrazioen aholkularia ere, Estatu mailan prestigio handikoa.

“Kontratu txikiak. Errepikatzen diren prestazioak kontratatzeko esparru-hitzarmenen alternatiba” hitzaldian, udalen galdera ohikoenei erantzuten saiatu da aditua. Gaur goizeko saioan, Rescalvoren hitzaldiak Kontratu Txikien konplexutasunari ekiteko irtenbide parktikoak proposatuko ditu. Legearekiko begirunez, eta, aldi berean, aplikazioarako eraginkortasunez jokatuta, betiere.

22 ereduzko orrien bilduma (kontratu eta prozesu ohikoenak)

  1. Lanak, Prozedura irekia
  2. Lanak, Prozedura ireki sinplifikatua
  3. Lanak, Prozedura ireki sinplifikatu laburtua
  4. Lanak, Prozedura murriztua
  5. Lanak, Lizitazioa negoziazioarekin
  6. Lanak, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua
  7. Hornidurak, Prozedura irekia
  8. Hornidurak, Prozedura ireki sinplifikatua
  9. Hornidurak, Prozedura ireki sinplifikatu laburtua
  10. Hornidurak, Prozedura murriztua
  11. Hornidurak, Lizitazioa negoziazioarekin
  12. Hornidurak, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua
  13. Zerbitzuak, Prozedura irekia
  14. Zerbitzuak, Prozedura ireki sinplifikatua
  15. Zerbitzuak, Prozedura ireki sinplifikatu laburtua
  16. Zerbitzuak, Prozedura murriztua
  17.  Zerbitzuak, Lizitazioa negoziazioarekin
  18. Zerbitzuak, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua
  19. Zerbitzuen kontzesioa, Prozedura irekia
  20. Zerbitzuen kontzesioa, Prozedura murriztua
  21.  Zerbitzuen kontzesioa, Lizitazioa negoziazioarekin
  22. Zerbitzuen kontzesioa, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua

Bizkaiko udalek 50 milioi euro gehiago izango dituzte 2019. Urtean

  • Bizkaiko udalek 869,1 milioi jasoko dituzte Udalkutxatik, hau da, % 6,1 gehiago aurtengo kopuruarekin alderatuta eta % 22 gehiago duela hamar urteko kopuruarekin alderatuz gero
  • Otsailean izango dugu 2018ko ekitaldiaren itxieraren berri, baina aurreikuspenen arabera, likidazioa positiboa izango da, iaz bezala

Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluaren urriaren 17ko (arratsaldeko 16.30tan)  bilera egin eta gero, bidaltzen dizkizu:

  1. 2019ko Udalkutxaren konturako emateak
  2. 2018ko Udalkutxaren aurrelikidazioa

Bilbon, 2018ko urriaren 17an. Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak 2018-10-17ko arratsaldean egindako bileran, 2019. urtean lurraldeko udalerriei emango zaizkien funtsen kalkulua egin da, eta, zenbaki orokorretan, 869,1 milioi euro izango dira. Horrela, bada, Bizkaiak udalei ematen dien zerga-itundunen bilketaren zatia % 6,1 hazi da aurten banatutako funtsekin alderatuta, eta Udalkutxaren aurrekontua 819,3 milioi eurokoa da. Duela hamar urtetik egon den bilakaerari begiratuz gero, argi dago Udalkutxaren bitartez banatzen den diru-kopuruak hazkunde nabaria izan duela, % 22; izan ere, 2010eko ekitaldian 712,5 milioi euro eman ziren.

Udalkutxa-Udal Finantzaketarako Foru Funtsa arduratuko da kopuru hori Bizkaiko udalerrien artean proportzionalki banatzeaz. Gainera, datu erabakigarria dugu udalek datorren urteko ekitaldirako aurrekontuak prestatu ahal izateko. Udalerrien artean banatzerako orduan, hainbat irizpide hartzen dira kontuan, besteak beste: biztanle-kopurua, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, ikastetxeen kopurua edo biztanleen sakabanatzea.

Bileran, halaber, aurtengo ekitaldia ixteko aurreikuspenak jorratu dituzte. Behin betiko datuak otsailean egingo den Finantzetako Lurralde Kontseiluan emango dituzte ezagutzera, baina, hala ere, badirudi likidazioa positiboa izango dela berriz ere, 31 milioi euroko. Kopurua udalen artean banatuko dute 2019ko otsaileko behin betiko likidazioa egin ostean.

Finantzetako Lurralde Kontseiluari buruz

Finantzetako Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalerrien eta Foru Aldundiaren arteko koordinaziorako eta parte-hartzerako organoa da. Hain zuzen ere, udal-finantzaketa modu egokian banatzen dela bermatzen du, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia- eta finantza-jarduera eta aurrekontu-jarduera zaindu ere.

Hamar kide ditu, eta horietatik bost Bizkaiko Foru Aldunditik datoz. Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Kontseiluko burua da. Bestalde, gainerako bost kideek EUDEL – Euskadiko Udalen Elkartearen izenean dihardute, eta Balmaseda, Bilbo, Portugalete, Larrabetzu eta Muskizeko udalak dira.

EUDELen ordezkariak Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluan:

Álvaro Parro, Balmasedako alkatea

Marta Ajuria, Bilboko zinegotzia

Borja Liaño, Muskizko alkatea

Mikel Torres, Portugaleteko alkatea

Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea

Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa erantsi da. Kontseilua gaur goizean (2018ko urriaren 16a, asteartea) bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua joan den ostegunean, 18/10/11, egindako bileraren ondoren.

Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, bertan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira, 2018ko ekitaldiko (UFFF) Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren likidazioaren aurreikuspenei dagokienez, bai halaber 2019ko ekitaldiko Funts horren konturako sarrerak.

*IKUSI TAULA: UDALERRI BAKOITZEKO DATUAK

500 milioitik gorako zuzkidura izango du lehen aldiz UFFFak, ekonomiaren momentu onak bultzatuta

Gaurko Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluan, Foru Aldundiak eta Udalak bizi duen momentu onean jarri dute azpimarra, aurtengo Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak izango duen zuzkidura gehigarria azaltzerako orduan. Zehazki, 500 milioi euroen langa gaindituko da lehen aldiz, 504 milioi euro izango baititu, aurrekontuetan jasotakoak baino 18 gehiago. Udal ordezkariak Donostian egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluan izan dira gaur, eta bertan jaso dute datuen xehetasunen eta azkeneko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakien berri.

Foru ordezkariekin batera, EUDELeko udal ordezkariek ere hartu dute parte bileran. Udalen ordezkaritza, bere aldetik, Elgoibarko alkate den Ane Beitiak; Azpeitiko alkateorde den Estitxu Elduaienek; Donostiako Ogasuneko zinegotzi den Jaime Dominguez-Macaya; eta Eudeleko zuzendari nagusi den Mar Zabalak osatu dute.

Datorren urteari begira, UFFFren zuzkidura hazi egingo da berriro ere, 14 milioi euro gehiago izango baititu. Horrela, guztira, 518 milioi eurora iritsiko da. Foru Alduendien eta Udalerrien ordezkariek nabarmendu dutenez, aurtengo eta datorren urteko aurreikuspenak “albiste onak” dira udalentzat, baina baliabideak zuhurtziaz kudeatzearen alde egin du. Lehenik eta behin, aipatutako zifrak oraindik ere aurreikuspenak bakarrik direlako. 2018ko ekitaldiaren itxierako behin betiko datuak datorren urteko Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren otsaileko bileran ezagutuko dira.