Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Gaur astelehenean, Zumarragan euskal herri-erakunde guztien arteko prentsa-ohar bateratua egin da, azaroaren 25a -Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna- dela eta. Emakunde, Eudel eta hiru lurraldeetako Foru Aldundien ordezkariak egon dira, Urola-Garaia Mankomunitatearen izenean joandako Zumarraga eta Urretxuko Alkateekin batera.

Udalerri hauek Beldur Barik 2014 Topaketa antolatu dute hurrengo larunbaterako -azaroak 29-. Euskal gaztediaren urteroko topaketa honetan indarkeria matxistaren kontra sentsibilizatzeko jarduera-programa bat burutzeaz gain, neska eta mutilen arteko harremanetan berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jarrerak sustatzen dira.

Ibon Uribe EUDELeko ordezkari eta Galdakaoko Alkateak Berdintasuneko tokiko politiken sustapenean tamaina txikiagoko udalerriek egindako ahalegina eta lana eta, zehatz-mehatz, gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa nabarmendu ditu.

Ibon Uribek azpimarratu duenez, herri-erakunde guztiak Beldur Barik kanpainan inplikatuta daude. Herri-erakundeen arteko lankidetzak “maila askotako programa integral eta zeharkakoa” sustatzen du, horretan hezkuntza-alorreko lankidetza garatzen da, ikastetxeen eta Unibertsitatearen (EHU) bitartez, eta gizarte-sarearekin herrietan”.

Aurten Beldur Barik dinamikan 59 udalek eta 6 mankomunitatek parte hartu dute, hau da, guztira, 90 udalerri ibili dira programa honetan, herritarrentzat, baina batez ere, gazteentzat, prestatutako herri-mailako ekimenak garatzen. Ibon Uribek euskal herri-erakunde guztiei dei egin die Berdintasunaren alde partekatutako estrategian aurrera egiten jarraitzeko

Hortxe eragin behar da: desberdintasuna anplifikatzen duten faktore txikien identifikazioan, prebentzioaren arloan lan egin ahal izateko. Horretarako, gizartea sentsibilizatu behar da, batez ere pertsona gazteak; mutil eta neskarik gazteenak, alegia. Berdintasunak beharrezko lan-esparrua izaten jarraituko du, gizarte bidezko eta iraunkorraren funtsezko oinarria delako. Hala ulertzen dugu EUDEL osatzen dugun udalerriok.”-Ibon Uribe, Eudeleko Berdintasuneko ordezkaria

 

Informazio gehiago www.beldurbarik.org

Irekia 14/11/11. Jaurlaritzak nahi du Euskadiko Udal Legearen proiektua 2015eko udal- eta foru-hauteskundeen aurretik onartuta egotea; horregatik, gaurtik aurrera igorriko da Euskadiko Ganberara, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu eta onar dezaten.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Udal Legearen Proiektua; Euskadi barneko erakunde-sistema itxi ahal izango da horri esker, Gernikako Estatutua onartu eta 35 urtera. Testu horrek Tokiko Gobernuaren berezko eredua diseinatzen du, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren ildotik.

Udal Legearen Proiektua testu integrala da, udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen baititu: eskumenak eta horien finantzaketa. Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta.


Gaur, EUDELek Bilbon duen egoitzan saio tekniko bat egingo da. Bertan, ehun bat udal arduradun politiko eta tekniko bilduko dira, hainbat adituren hitzaldien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko, udal gardentasunean aurrera egiten jarraitzeko eta horrek denboran iraun dezan eman beharreko pausoak zein diren identifikatzen saiatzeko.

Topaketa hau Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarearen testuinguruan antolatu da, eta, bertan, Nazioarteko Gardentasuna erakundeak eta “Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubidea” gaiaren inguruko adituek hartuko dute parte, udalentzat ekarriko duen inplikazioa aztertzeko, hala legeen ikuspegitik, nola operazioaren eta barruko kudeaketaren ikuspegitik.

  • ITA 2014 adierazle berriak eta “Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubidea” dira Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarearen barruan galdera gehien sortzen dituzten gaietako bi.
  •  Euskadiko udalerriek hainbat gidaliburu eta tresna dituzte lanerako: bide-orri bat, Jardunbide Egokien gidaliburua eta Aginte Koadroa, akzioak gardentasunez planifikatu, antolatu eta kudeatzeko. 

Saio honekin, EUDELek jarraitutasuna eman nahi dio Gardentasunaren esparruan gaurkotasunekoak eta tokiko gobernuentzat interesekoak diren gaien dibulgazio lanari. Saio honez gain, beste hainbat jardunaldi monografiko eskaini zaizkio gaiari sarearen barruan. Adibidez, honakoak zerrendatu daitezke: Gardentasunaren eta Datu Pertsonalen Babesaren arteko bateragarritasuna (2014ko otsaila), Gardentasuna abian jartzeko udal esperientziak (2013ko urria), Gardentasunaren eta Gobernu onaren arteko harremana, eta Gardentasunaren Legearen proiektuaren lehenengo analisia (2013ko ekaina).

*Materialak eskuragarri daude hebide honetan:
(http://www.eudel.net/destacados/transparencia/eu/)

EUDELek Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarearen sorrera bultzatzen du, tokiko gobernu gardenak, irekiagoak eta hurbilak eskaintzeko estrategia bateratua garatzea ahalbidetuko duten ekintzen diagnostikoa, babesa eta jardunbide egokiak sustatzeko espazio gisa.

Aurten, berriro ere, Beldur Barik ekimenaren eta Berdinsarea berdintasunaren aldeko euskal udalen sarearen barruan, Azaroaren 25a dela eta, ‘Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna’, Adierazpen Instituzionala osatzeko eredua prestatu dugu.

Adierazpen hau erreferentziazko eredu gisa erabil daiteke udal bakoitzaren errealitatera egokitzeko, hala badagokio.

EUDELek elkarreragingarritasunari buruzko hitzarmena ezagutarazi nahi du. Udal ordezkari teknikoez osatutako Teknologia Berrien Batzordearen barruan Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailak herri erakundeen arteko lankidetzarako egindako lanaren ondorioz heldu da hitzarmen hori sinatzera.

Hitzarmen horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskal Udalen arteko datuak elkar trukatzeko nahiz informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoaren zerbitzuak elkarri eskaintzeko esparrua arautu eta ezartzen du. Gainera, Estatuko administraziotik eta estatuaren gainerako administrazioetatik datuak eskuratzeko bitartekaritza eskaintzen du.

Interesatuta baldin bazaude, udal bakoitzak Eusko Jaurlaritzarekin banan-banan eta zuzenean izenpetuko du honako hitzarmena.

Hitzarmena sinatzeko kontaktua:

Iñaki Osaba, Eusko Jaurlaritzaren proiektuaren arduraduna

i-osaba@ej-gv.es

T. 945 01 85 68

*Hitzarmena sinatzeko prozedura dakarren FITXA TEKNIKOA

Informazio gehiago:

Teknologia Berriei buruzko Batzordea

http://www.eudel.net/destacados/nntt/eu/

Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak aztertzeko lehen Jardunaldiak

“”Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna”
Urriak 13 eta 14, BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIA

Doako matrikula irailaren 19ra arte -ostirala- HAEE/IVAPen bitartez

Herri Administrazio eta Justizia Sailak Eusko Legebiltzarrarekin batera antolatu ditu, HAEE/IVAPekin lankidetzan. Programa honen helburua hurrengo bi eskubideen arteko talka salbuestea: alde batetik, legebiltzarkideek Jaurlaritzatik informazioa eta dokumentazioa jasotzeko aukera izatea; eta bestetik, pertsona fisiko nahiz juridikoen datuak inplikatuta eduki ditzaketen kasuetan, eragile horien pribatutasuna gordetzea. Edukien artean, Legebiltzarrean, Osoko Bilkuretan, eta abarrean egin daitezkeen galderak eta eman beharreko informazioa hizpide egongo da, maila gorenean.

Informazioa eta HAEE/IVAPen izena ematea

Doako izen-ematea. Izena emateko azken eguna: irailak 19 ostirala

www.ivap.euskadi.net/evento/primeras-jornadas-de-estudio-sobre-las-relaciones-entre-gobierno-y-parlamento/r61-vedorok/es

Izena emateko helbide elektronikoa:
prestakuntza@ivap.es