Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

2012ko abenduaren 5ean EUDELeko Berrikuntzako ordezkari politikoak, Ermuko eta Elgoibarko Alkateek, Euskal Udaletako Berrikuntzari buruzko Diagnostikoaren emaitzei buruzko txostena aurketu zuten. Analisia auto-ebaluazioko galdera-sorta batean oinarritzen da; hain zuzen ere, galdera-sorta horiek udal bakoitzarekin egin dira, 2012ko maiatzetik irailera bitartean.

Lortutako emaitzen arabera, eta Euskal Udalen aniztasuna ahaztu gabe, esan daiteke Tokiko gure administrazioak aurrera egin duela alderdi askotan, hala nola, hobekuntzarako bokazioan eta kudeaketaren dinamismoan, bai eta herritarrak ardatz harturik jarduteko borondatean ere.

Euskal Udalak 2. mailan sailkatuta daude, batez beste, 1etik 5erako eskala batean.

Hala ere, alde handiak daude udal batzuetatik beste batzuetara, udalerrien biztanle kopuruari loturik, nagusiki. Izan ere, Euskal Udalerri handienak garapenaren hasierako faseetan daude, berrikuntzaren esparruan. Kudeaketarako teknika modernoak ezartzeari eta pertsonen kudeaketa aurreratuaren garapenari dagokienez, batik bat.

Diagnostiko honetan oinarriturik, datozen urteetarako lan-ildoak eta arloak finkatu eta sendotu ahal izango ditugu, eta TBAk sustatutako laguntza ekintzetan txertatuko dira arlo horiek. Berrikuntza sustatzeko ildoari helduta, eta gainerako erakunde eta eragile sustatzaileekin lankidetzan, zuen beharrizan eta interes espezifikoei ahalik eta hobekien egokituriko erantzuna emateko lanean jarraituko dira.

Tokiko Berrikuntza Agendaren esparruan egindako lana da. Tokiko Berrikuntza Agenda (TBA) EUDELek bultzatu du 2009az geroztik, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Euskadiko hiru Foru Aldundiek, Innobasque, Euskalit Fundazioa eta KZGunea ere parte hartu dute.

[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button” ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/estabilidad1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/estabilidad2.jpg[/image]
[/nivo]

Astelehenean, abenduaren 3an, Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko Lege berria indarrean sartzeak Bizkaiko Toki-erakundeetan izango dituen eraginei buruzko informazio-jardunaldia izan zen Bilbon. Saioa EUDELen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta HAEEren arteko lankidetzaren bitartez antolatu zen, eta Bizkaiko udaletako 150 bat arduradun politiko eta tekniko bertaratu ziren.

Udalok 2013rako aurrekontuak Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehaztutako arau-esparru berriaren barruan egingo diren lehenengoak izango dira.

Betebehar berri eta handiak izango ditugu, eta kontzeptu berriak ikasi beharko ditugu; esate baterako, aurrekontuen oreka edo superabita, zor publikoak BPGren ratioan daukan muga edo gastuaren araua.

LO 2/2012 (Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa) betebehar berriak:

  • Zor-helburua zehaztean, Barne Produktu Gordina hartu beharko da kontuan.
  • Gastuaren arauak aurrekontuaren urte arteko aldaketa mugatuko du, eta Ministerioak ezarritako hazkuntza-tasaren azpitik egon beharko da
  • Neurri zuzentzaileak ezarri beharko dira, egonkortasunaren edo gastuaren arauaren helburuak betetzen ez badira; esate baterako, desorekak zuzentzeko plan ekonomiko eta finantzarioak egin beharko dira.
  • Zorra amortizatzeko baino ezingo da erabili diruzaintzako geldikina.
  • Era berean, informazio gehiago ere eman beharko da. Esate baterako, aurrekontuaren lerro nagusiak bidali beharko dira urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen, baita diru-sarreren eta gastuen aurrekontuen hiruhileko likidazioak ere.

 

[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”2″ directionNav=”button” ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/euskera1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/euskera2.jpg[/image]
[/nivo]Bizkaiko Udalek, aurten ere, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunei ekin diete. Datozen asteotan kultur eta aisia jarduera ugari eskainiko dira, eta horren guztiaren helburu nagusia da euskara “kalera ateratzea” eta daukan “aberastasuna” ikusaraztea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ahaldun Josune Ariztondok, eta Getxoko alkate eta EUDELeko ordezkari Imanol Landak, azaroan 21ean, Bilbon, ekintzen egitaraua aurkeztu zuten. Ekintza horiek Aldundiaren atarian daude kontsultagai, www.bizkaia.net webgunean, baita  udal partehartzaileen web orrietan ere. Egitaraua egunik egun gaurkotzen joango da, herrietatik etengabe jasotzen baitira proposamen berriak.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da urtero-urtero, San Frantzisko Xabierkoaren egunarekin bat eginez. Nahiz eta Euskararen Eguna lehendabiziko aldiz 1949an ospatu zen, 1995ean ospakizunari bultzada berria ematea proposatu zen; hala, orduantxe ofizializatu zen oroipen-egun hau.

“Kalean bertan”
Imanol Landak, EUDELen ordezkariak, adierazi zuen eskaintzaren zatirik handiena “kalean bertan” egiten dela eta garrantzi berezia hartzen direla ekimen partehartzaileek eta koordinatuek: hala nola, “berbodromoek” eta guraso eta seme-alebentzako jarduerek.

Landak azpimarratu zuen Bizkaiko udalek euskararekin duten konpromisoa “handia” dela, eta “urterik urte handiagoa”. “Ahalegina egiten dugu bai euskararen erabilera ohikoa izan dadin bai herritarrek euskarazko zerbitzua bermatuta izan dezaten. Euskararen Eguna une egokia da gure hizkuntzaren alde egiten dugun lana ikusarazteko” adierazi du Alkateak, eta herritar guztiak animatu zituen jardueretan parte har dezaten.

[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”3″ directionNav=”button”]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/11/bbarik_1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/11/bbarik_2.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/11/bbarik_3.jpg[/image]
[/nivo]
‘Beldur Barik’ urtean zehar garatutako programa integrala da, eta era guztietako jarduerak zein baliabideak eskaintzen ditu, euskal gazteei euren harremanetan indarkeria sexista prebenitzen eta gainditzen laguntzeko.

2012ko ‘Beldur Barik’ Topaketa Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egingo da azaroaren 24ko arratsaldean (larunbata). Horrela, bada, euskal udalerrietan gazteekin garatutako lan-plan biziari emango zaio amaiera. Lan-plan hori, hain zuzen ere, udalek eurek, ikastetxeek eta tokian tokiko gaztelekuek bultzatu dute, eta, horrez gain, zuzen-zuzenean ere parte hartu dute bertan.

Azaroaren 25ean (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna), ‘Beldur Barik’ Topaketak berriro ere bat egingo du euskal erakunde guztiek berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren aurka egindako aldarrikapenarekin. Ekimen horretan, “puntu lila” (kanpainako sinboloa) jarriko da udalerrietan, eta Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala irakurriko da udaletan, foru aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan.

Beldur Barik programako lan-plana Berdinsarearen beraren esparruan adostu da, eta, bertan, berdintasunaren alde atxikitako eta koordinatutako 57 euskal udaletako teknikariek parte hartzen dute. EUDELetik, Berdinsarearen egoitzatik, ekintzen plangintza eta diseinua egiten da, honako hauexen koordinazio zuzenaren pean: Emakunde – Emakumeen Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriako Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza eta Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako foru aldundiak. Programa horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta EITB komunikazio-taldeak ere parte hartzen dute.

[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button” ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/Eisco_2012.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/Eisco_2012_2.jpg[/image]
[/nivo]Azaroaren 12, 13 eta 14an, EISCO 2012 Europako Biltzarra egin zen Guimarãesen (Portugal), eta, aurten, gai hau jorratzen zen: “Gobernu irekia Europan: erronka bat Tokiko Agenda Digitalarentzat”.

Elgoibarko alkateak ordezkaturik, EUDELek azaroaren 14ko 11:00etan izaten den mahai-inguruan hartu zuen parte. Gaia hurrengoa izan zen: “Hazkunde adimentsua eta Gobernu irekia”. Nazioarteko foro honetan, EUDELek “Euskadiko Tokiko Berrikuntza Agenda (TBA)” aurkeztu zuen, Euskadi berritzailea eraikitzeko prozesuan udalerriak eta udalak biltzeko euskal estrategia gisa. Abian jarri zenetik egindako aurrerapenak eta eskuratutako emaitzak aurkeztu ziren.

Udalak dira nazioarteko topaketa honen protagonistak; hain zuzen ere, bi urterik behin, Biltzar hau nazioarteko topaketa-foro gisa eratzen zen, tokiko eta eskualdeetako gobernuetako administrazioen artean.

EISCO 2010 edizioa, Bilbon egindakoa, EUDELek antolatu zuen ofizialki, eta, bertan, Europako tokiko gobernuetako 400 aditu eta politikari baino gehiago bildu ziren, e-Gobernuari eta Informazioaren Gizarteari buruz eztabaidatzeko.

13 udal berri berrikuntzaren alde
2012. urtean, ‘TBA’ ekimenera 13 udalerri berri gehitu dira; izan ere, Andoain, Artziniega, Basauri, Bergara, Bermeo, Elorrio, Gernika-Lumo, Getaria, Gordexola, Hondarribia, Leioa, Zalla eta Zerain euren 2012ko berrikuntza agenda propioa diseinatzen hasi dira.

2012an 13 udalerri berri horiek sartuta, urte amaieran 33 udal izango dira euren administrazioetan gardentasuna, hurbiltasuna eta herritarrekiko lankidetza sustatuko duten proiektuen agenda estrategikoa gehitzearen alde egingo dutenak.

Más información:
– TBAri buruz (Tokiko Berrikuntza Agendak Euskadiko udalerrietan):
www.eudel-ail.net
– EISCO 2012 Biltzarrari buruz: www.eisco2012.eu

Eudelek Ordenantza Fiskala eredu berri bi jarri ditu udalen esku aurretiko jakinarazpeneko edo erantzukizunpeko aitorpeneko ekintzetarako.

Eudelek, zenbait udaletako teknikarien lankidetzarekin, aurretiko jakinarazpeneko edo erantzukizunpeko aitorpeneko ekintzetarako udal ordenantzen eredu bi prestatu ditu. Bat hirigintza arloko ekintza eta lanengatiko zerbitzuen prestazioagatiko tasari buruzkoa da, eta bestea, berriz, establezimenduak irekitzeko tasari buruzkoa da. Horien helburua da udalei administrazio-prozedurak sinplifikatzeko lanetan laguntzea.

Txikiko lanak
“Aurretiko jakinarazpena edo erantzukizunpeko aitorpena eskatzen duten obrak edo hirigintzako jarduerak direla-eta zerbitzuak eman ondoren udalak kontrol-jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Ordenantza fiskala” izenburua duen ereduak maila tekniko txikiko lanak egiteko orduan lizentzia eskatu beharra ordezkatzen du, izan ere, horren ordez, pertsona edo erakunde interesdunak jakinarazpen idatzia aurkeztu behar dio Udalari (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea). Era berean, merkataritza-lokalak atontzeko lanen kasuan, 38/1999 Legearekin bat etorriz obra-proiektua idazteko beharrik ez dutenean, aurretiko lizentzia edo baimenaren ordez erantzukizunpeko aitorpena edo aurretiko jakinarazpena aurkeztu ahal izango da. (19/2012 ELD).

Jarduera lizentziak
“Aurretiko jakinarazpena edo erantzukizunpeko aitorpena eskatzen duten establezimenduak ireki ondoren Udalak kontrol-jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Ordenantza fiskala” izenburua duen bigarren ordenantza ereduak txikizkako merkataritzaren irekiera eta jarduera lizentziak desagertzea agintzen du; horren ordez, aurretiko jakinarazpena edo erantzukizunpeko aitorpena arduratsua aurkeztu behar da Udalean (19/2012 ELD).

Ordenantza eredu biak Eudelen webgunean daude eskuragarri:
Deskargatu Ordenantza Ereduak

Bere udalerriaren esperientziatik, alkateak Udaletik (gainerako administrazioekin lankidetzan) eskain daitezkeen zenbait neurriren berri eman du. Hain zuzen ere, neurri horiek etxebizitza galtzeagatik gizarte-bazterketa arriskuan egon daitezkeen familiei babesa eta laguntza emateko eskain daitezke.

Urriaren 16an, asteartean, “Zordun hipotekarioak babesteko esparruan jarduteko proposamenak” izenburuko jardunaldia egin zen Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Elkargoak (ICASV) antolatuta. Inplikatutako herri administrazioak, alderdi politikoak, kolektiboak eta agenteak bildu ziren bertan, betearazpen hipotekarioen arazoa ahalik eta ikuspegi gehienetatik jorratu ahal izateko.

12:00etan, herri administrazioen zereginari eskainitako saioa egin zen. Bertan, Sestaoko alkateak Udalean izan duen esperientzia azaldu zuen: “zoritxarrez, familiak beranduegi etortzen dira bertara, etxebizitza galtzeko zorian daudenean, eta beti nahi izaten dute alkatearekin hitz egin”. Alkateak azaldu zuenez, “babesik eta duintasunik gabeko” egoera zail honetan, familiek “sentsibilitate soziala” eta “lidergoa” eskatzen diete Udalari eta alkateari.