Ostiral honetan (urriak 15), EUDELek eta Emakundek sustatutako berdintasunaren aldeko udalerrien Berdinsarearen beste topaketa bat hartuko du Elgoibarko udalerriak
Beasain, Amurrio eta Elgoibarko udalek arlo horretan izan dituzten esperientziak eta praktikak kontatuko dituzte
Silvia Piris Lekuona soziologoak hitzaldi hau emango du: “Zaintzaren eskubide kolektiborantz: toki-mailatik ekiteko giltzarriak”
2021eko urriaren 14an. Zein dira udal praktikarik onenak ikuspegi feminista duen herritarren zainketen kudeaketako eredu bat lortzeko? Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalerrien sareak, Berdinsareak –EUDELek eta Emakundek sustatua–, truke-tailer bat antolatu du urriaren 15erako (ostirala). Esparru horretan dauden estrategia onak trukatzeko tailerra izango da, EAEko udaletako Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuen arloei zuzendua.
Hiru lurraldeetako udal ordezkarien arteko topaketa hori Elgoibarko Emakumeen Etxean egingo da, 10: 00etatik 13: 00etara. Tailer honen bitartez, euskal udalek, ikuspegi feminista batetik, zainketen kudeaketa-ereduak abiatu dituzten prozesuen eta estrategien inguruan aurrera egiten jarraitu nahi da, horiek lehentasun izan daitezen tokiko agendan.
Saioari ekiteko, Silvia Piris Lekuonaren, Berdintasunean eta Lankidetzan espezializatutako soziologoaren, hitzaldia izango dugu: “Zaintzaren eskubide kolektiborantz: toki-mailatik ekiteko giltzarriak”. Piris Lekuona soziologoa da, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragilea izeneko master ikasketak eta Nazioarteko Lankidetzako master ikasketak ditu. Colectiva XXK plataforma feministako kide da, eta bertatik prestakuntza eta ikerketa arloetan egiten du lan, tresna analitikoak, metodologikoak eta eragiteko, jarduteko eta esku-hartze politikorako tresnak sortzeko.
Ondoren, Beasain, Amurrio eta Elgoibarko udalek beren esperientzien berri emango dute, herritarren zainketen kudeaketan ikuspegi feministarekin aurrera egiteko hainbat ekimen abian jartzeko.
- Beasain: Herrilab- Kontziliazio Erantzunkiderako Tokiko Laborategia
Ekintza-plan aitzindari bat garatzen ari da, udalerria kontziliazio erantzukiderako laborategi bihurtu nahi duena; erakundeek, tokiko elkarteek eta enpresek parte hartzen dute, Beasaingo Udalaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gainera.
-Amurrio: Zaintzaren zeharkakotasunerako lantaldea.
Alkatetzak koordinatutako sailen arteko lantaldea jarri du martxan, udal politika eta zerbitzuetan zainketen ikuspegia zeharka txertatzeko.
Kideek aztertu eta baloratu egiten dituzte Udalak zainketei beste ikuspegi bat emateko abiatzen dituen proiektuak, “bizitza erdigunean jartzearen” perspektibatik.
- Elgoibar: udalerrian zaintzaren ardatz bat egituratzea
Azken urteetan, Elgoibarko Gizarte Zerbitzuek eta Berdintasun Arloak lankidetzan dihardute ikuspegi komunitarioa duen zaintzara bideratutako ardatz bat sortzeko. Udal zainketen kudeaketaren azterketan oinarritzen da, bai eta herritarren eta zaintzaileen premien azterketan, eta komunitatearen erantzunetan ere, xede izanik erantzun komunitarioak egituratzea.
Amaitzeko, galderen txanda egongo da, eta bertaratutako udalerrien artean eztabaida sustatuko da, alor horretako ideiak truka ditzaten eta beren tokiko prozesuetan txerta ditzaten.
Berdinsarea: laborategia eta behatokia
Berdinsarea “laborategi” edo behatoki gisa dago eratuta, euskal udalerri guztietan errepikatu daitezkeen edo haientzat inspiratzaile izan daitezkeen toki-mailako esperientziak partekatzeko. Sareak hainbat tamainatako udalen arteko elkarlana eta koordinazioa errazten du, gainerako euskal erakundeekin lankidetzan.
Berdinsareak 15 urteko ibilbidea egin du 2021ean, berdintasun arloko tokiko politiken buruan, eta euskal biztanleen % 80 baino gehiago ordezkatzen ditu. Sare aitzindaria da, Berdintasunaren Europako Gutunarekin batera jaio zena, eta abangoardiako europar politikekin lerrokatuta jarraitzen du. Udalerri berdinzale, inklusibo eta libreak eta, era berean, osasungarriago eta iraunkorragoak lortzeko bidean praktika berritzaileenak dituzten eta berdintasunaren arloan eta emakumeenganako indarkeriaren aurka aurrerapausoak emateko estrategia eta ekintza komunak lantzen dituzten udalak dira sarearen buru.
Informazio gehiago: https://berdinsarea.eus/eu/sarea

Gorka Urtarani “emisio baxuko eremuez”‘galdetu diote eta berak “etorkizunerako leiho bat” direla esan du, “planetak jasaten dituen mehatxuei erantzuna emango dien” hiri-garapen baterantz ahalik eta modu ordenatuenean joateko. Gainera, ibilgailu pribatuak “hirietan protagonismoa galtzen jarraitu behar du”, garraio publiko jasangarriaren alde egingo duen trantsizioaren barruan. “Espazio publikoa pertsonentzat izan behar da, bizitzeko eta gozatzeko gunea, ez bakarrik leku batetik bestera mugitzeko”, esan du Urtaranek.
2021eko irailaren 30ean. EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CEMR) ikasturteko lehen bileran hartu zuen parte atzo arratsaldean. Telematikoki egin zen saioan, CEMR-eko 14 elkarte nagusien presidenteek hartu zuten parte. Erakundeak 100.000 tokiko gobernu inguru ordezkatzen ditu.
Saioan emakumezko alkate eta zinegotziek bakarrik hartu dute parte, eta abiapuntua izango da Basqueskolak euskal tokiko politikan diharduten emakumeen lidergo eta aliantza berrien bide-orria diseina dezan. Topaketa munizipalista hau urtea bukatu bitartean egingo den hausnarketa- eta partaidetza-prozesu handinahi baten barruan dago, NBE Emakumeak-en
Gorka Urtaranek “adinekoen zentroen erronka eta behar berriei” eskainitako mahai-inguruan hitz egin du, hain zuzen ere, 12: 15ean. Euskadiko zahartzeari buruzko datuak eman ditu presidenteak, eta “lau adinekoetatik bat bakarrik” bizi dela eta hori “gure udalerrietako kezka nagusietako bat” dela azpimarratu du. “Pertsonak eta haien ongizatea dira Udalen helburu nagusia”, adierazi du Gorka Urtaranek.