Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

2022ko martxoaren 5a. EUDEL bat egin du tokiko eremuari zuzendutako ekimenarekin, Ukrainako herriari udal-gobernuen babesa eta elkartasuna helarazteko. Euskadiko Udalen Elkarteak dei egiten die udalei datorren asteazkenean, martxoak 9, 12: 00etan bost minutuko elkarretaratze isila egin dezaten udaletxearen aurrean edo udalerri bakoitzeko ohiko lekuan ekitaldi horiek egiteko. 

Proposamenaren helburua da toki entitateek Errusiak Ukraina inbaditzeari eta horrek eragiten duen sufrimendu eta suntsipenari, eta milioika pertsonen behartutako exodoari uko egitea. 

Euskal Udalherriak harrerarako prest 

Atzo, ostirala, Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuak euskal udalen banatutako konpromezua adierazi zuen “Ukrainarekin gaude”. Urtaranek nabarmendu duenez, “euskal herritarrak eredu ari dira izaten ukrainar komunitatearekiko elkartasunaren eta babesaren arloan, eta udalok, ahal den neurrian, euskal gizartearen mailan egon nahi dugu. Gure babes osoa emango diegu Ukrainari eta basakeria horretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuei”. 

EUDEL, EAEko Udal eta Mankomunitateekin lankidetzan, eskuragarri dauden harrera-baliabideak eta -lekuak identifikatzen hasi da (etxebizitzak, aterpetxeak eta mota guztietako zentroak), Errusiatik Ukrainara egindako inbasioaren ondorioz etxea uztera behartuta dauden pertsonei eta haien familiei ahalik eta arreta onena eskaintzeko. 

Euskal erakunde guztiak koordinatuta ari dira lanean, Euskadira irits daitekeen ukrainar komunitateari laguntza eraginkorra, ordenatua, segurua eta baldintza duinetan emateko. 

Udalen baliabideei buruz jasotzeko informazioa: 

  • Baliabide-motak: pisuak, aterpetxeak, zentroak (seminarioak, egoitzak, bizitegi-guneak/aisialdiko bizitegi-guneak…), abegi-familiak. 
  • Baliabidearen plaza-kopurua. 
  • Egokitzapena: hornidurak, altzariak, sukaldea, komuna, Internet, irisgarritasuna. 
  • Baliabide materialak (elikadura, arropa, higiene-kitak) eta giza baliabideak (langile espezializatuak, edo zentroa kudeatzekoak). 
  • Kokapena: urbanoa, landa-ingurunekoa, garraio publikoa, udalerrian dauden ukrainar biztanleen eta komunitateen kopurua. 

Plaza-eskaintza hori handitu egin daiteke datozen egunetan, harrera-gaitasunari buruzko informazioa biltzen ari diren udalerrien datuak jaso arte.

Bilbo, 2022ko martxoaren 8a. 48 orduko epe laburrean, EAEko udalek, EUDELen bitartez koordinaturik, 600 harrera-toki baino gehiago jarri dituzte Ukrainako errefuxiatuen lehen etorreraren eskura, hasierako dispositibo gisa. Izan ere, asmoa da Ukrainako herritarrei laguntza duina, ordenatua eta eraginkorra ematea Euskadiko udalerrietan. Lurralde historiko bakoitzeko harrera-tokien banaketa honako hau da: 154 harrera-toki Araban, 336 Bizkaian eta 147 Gipuzkoan. Gehienak etxebizitzak, pisuak, aterpetxeak eta mota guztietako egoitzak dira.

Gorka Urtaranen audioa

Gorka Urtaran elkarteburuak toki-entitateen eta Ukrainako herriaren arteko lankidetza jarri du abian. “Eudeletik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskal Udalei emandako erantzun azkarragatik, ia 48 ordutan seiehun plaza baino gehiago eskaintzeko ukrainarrei. Elkartasun-jarduera bat, euskal gizartea ematen ari den erantzunaren mailakoa.”

EUDELek Eusko Jaurlaritzari bidali berri dio udalen baliabideen lehen zerrenda. Eta gainerako erakundeekin elkarlanean jarraituko du, baita gizarte-entitateekin ere, sortzen diren balizko premiei erantzuna emateko.

2022ko martxoaren 8an. Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburua eta Mª del Mar Zabala zuzendari nagusia gaur arratsaldean bildu dira Txomin García LABORAL Kutxako presidentearekin, Xabier Egibar zuzendari nagusiarekin eta Marije Etxaniz Komunikazioko zuzendariarekin. Bilera horretarako, EUDELeko ordezkariak Arrasatera joan dira, banketxearen egoitza nagusia dagoen udalerrira.

 

Gorka Urtaran pozik agertu da LABORAL Kutxako presidentziak emandako lehen mailako informazioarekin: “Oso positibotzat jotzen dugu LABORAL Kutxak Euskadiko udalerrietan finantza-inklusioaren alde egindako apustua eta adineko pertsonei ematen dien lehentasunezko arreta”.

Zehazki, erakundeak EUDELi jakinarazi dizkio abian jarritako neurri hauek:

1.- Martxoaren 1etik aurrera, LABORAL Kutxak pandemiaren aurreko ordutegia berreskuratu du, kutxan aurrez aurre artatzeko, 08: 30etik 14: 00etara, astelehenetik ostiralera  bere bulego-sare osoan eta bezero guztientzat.

Aurrez aurreko zerbitzu hori osatzeko, telefono bidezko arreta-zerbitzu esklusiboa eskaintzen da adinekoentzat egun osoan, 08: 00etatik 22: 00etara astelehenetik ostiralera, eta 08: 00etatik 15: 00etara larunbatetan.

2.- Euskadiko udalerrietan banku-azpiegiturak, sukurtsalak eta kutxazainak mantentzeko konpromisoa ere hartzen du LABORAL Kutxak. Horrela, banku-zerbitzu guztietarako sarbidea bermatzen zaie bizilagunei.

3.- Gaitasun digitalei buruzko prestakuntza espezifikoa eskaintzea, baita EUDELekin lankidetzan ere, bai eta pertsona guztientzako finantza-hezkuntza ere, euskal herritar guztien eskari zabalari erantzuteko.

Kutxabanken ondoren, martxoaren 1ean, eta gaur LABORAL Kutxa, EUDEL bihar, martxoak 9, bilduko da BBVA eta Caixabankekin, Euskadin ezarpen handiena duten banketxeekin bileren erronda amaitzeko.

Martxoaren 8a dela eta, Emakumeen Nazioarteko Eguna, EUDELek landutako adierazpen instituzionalaren eredua bidaltzen da Euskadiko udaletara. Aurten honakoa proposatzen du: “Berdintasunaren Legea berritzea, berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea”.

Aipatutako adierazpena udaletara igortzearen xedea da erreferentzia-eredu bat izan dezaten, baita berau udal errealitate bakoitzera egokitu ahal izatea ere.

EUDELeko Batzorde Eragileak onartu du Adierazpenaren testua gaur, otsailak 10, osteguna, egindako bilkuran.

Adierazpen eredua jaitsi

  • Udalak Eusko Jaurlaritzarekin ari dira lanean aterpea eta ahal den laguntza guztia emateko Euskadira iristen diren Ukrainako pertsona eta familiei.

Bilbon, 2022ko martxoaren 4an. Ostiral honetan bertan hasi da EUDEL euskal udalerriek Ukrainatik berentzat eta beren familientzat etorkizun hobe baten bila irten behar izan duten pertsonei aterpea emateko zer gaitasun duten identifikatzen.

Euskadiko Udalen Elkartea Eusko Jaurlaritzarekin ari da elkarlanean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako Sailaren bitartez. Euskal erakunde guztiak koordinatuta dabiltza lanean, Euskadira irits litezkeenei laguntza eraginkorra emateko, modu ordenatuan, seguruan eta baldintza duinetan.

Egoeraren urgentzia dela-eta, ahalik eta azkarren egin behar da euskal udalek dituzten aterpe-plazen aurreikuspena, etor litezkeen premiei aurre egin ahal izateko. Informazioa biltzeko, EUDELek EAEko udalei eta mankomunitateei galdetegiak bidali dizkie. Bertan, adierazi ahalko dute dituzten baliabideen (zentroak) zerrenda, horien ezaugarriak, eta zenbat plaza dituen bakoitzak erabilgarri. Galdetegi horiek Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioak autonomia erkidegoentzat egindako eredu komunak dira.

EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek balioan jarri du toki-erakundeen lankidetza: “Harrerarako eta etor litezkeen beharrizanetarako udalek erabilgarri dituzten baliabideei buruzko datuak jasoko ditugu, bai eta gure herri eta hirietan ditugun baliabide materialei eta giza baliabideei buruzkoak ere”. Urtaranek nabarmendu duenez, “euskal herritarrak eredu ari dira izaten ukrainar komunitatearekiko elkartasunaren eta babesaren arloan, eta udalok ahal den neurrian euskal gizartearen mailan egon nahi dugu. Gure babes osoa emango diegu Ukrainari eta basakeria horretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuei”.

Gorka Urtaran, EUDELen Elkarteburuaren audioa

Udalen baliabideei buruz jasotzeko informazioa:

-Baliabide-motak: pisuak, aterpetxeak, zentroak (seminarioak, egoitzak, bizitegi-guneak/aisialdiko bizitegi-guneak…), abegi-familiak.

-Baliabidearen plaza-kopurua.

-Egokitzapena: hornidurak, altzariak, sukaldea, komuna, Internet, irisgarritasuna.

-Baliabide materialak (elikadura, arropa, higiene-kitak) eta giza baliabideak (langile espezializatuak, edo zentroa kudeatzekoak).

-Kokapena: urbanoa, landa-ingurunekoa, garraio publikoa, udalerrian dauden ukrainar biztanleen eta komunitateen kopurua.

Aldi berean, herritarren elkartasunezko eskaintza indibidual eta partikularrak bideratzeko eta kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzak jarritako posta erabil daiteke: errefuxiatuak@euskadi.eus

  • Gaur goizean Bilbon izandako bileran, udalen ordezkariek lehen eskuko informazioa jaso dute finantza-inklusioaren arloan banketxeak aurreikusitako ekintzei buruz.

2022ko martxoaren 2an. Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburua, eta Jose Antonio Santano elkarteburuordea, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentearekin eta zuzendaritzako beste kide batzuekin bildu dira gaur goizean, bankuak Bilbon duen egoitza nagusian. Euskal udalen ordezkariak pozik agertu dira erakundeko arduradunengandik lehen eskutik jasotako informazioagatik. Kutxabankek Euskadiko udalerrietan modu homogeneoan aplikatzen hasi den ekintza-plan zehatzaren berri eman dio EUDELi.

Gorka Urtaran, EUDELeko elkarteburuaren, adierazpenak

Banketxea eta udalen ordezkariek beren konpromiso partekatua egiaztatu ahal izan dute bileran, euskal gizartearen kezkei eta eskaerei arin eta eraginkortasunez erantzuteko eta adineko pertsonei eta beste kolektibo ahul batzuei lehentasunezko arreta emateko. Zehazki, konpromiso hauek jakinarazi dizkio Kutxabankek EUDELi:

1.-Aurrez aurreko arreta bermatzea. Martxoaren 15etik aurrera, Kutxabankek bulegoetako arreta berreskuratuko du, goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Gainera, erakundeak EUDELi jakinarazi dio telefono bidezko arreta-zerbitzua duela, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara. Adineko pertsonei ematen zaie lehentasuna, arreta pertsonalizatua eta itxaronaldirik gabekoa eskaintzeko.

2.-Banku-azpiegiturak mantentzea lehendik ere bazituzten Euskadiko udalerrietan. Horrela, bulego eta kutxazainetarako sarbidea ematen zaie  bizilagunei, eta dirua eskudirutan, ohiko eran, jaso ahal izango dute.

3.-Gaitasun digitalei buruzko prestakuntza eskaintzea Kutxabanken bidez, baita EUDELen bidez ere, Euskadiko udalekin elkarlanean. Helburua da prestakuntza-ikastaroak Euskadiko udalerri guztietara zabaltzea, eta euskal herritar guztiek prestakuntza-aukera berberak izan ditzaten lortzea.

Gaurko bilera lehenengo urratsa da EUDELek datozen egunetan EAEn ezarpenik handiena duten gainerako finantza-erakundeekin jarraituko duen bilera-txandetan. Hurrengo hitzordua martxoaren 8an izango da, Laboral Kutxarekin; eta martxoaren 9an, BBVA eta Caixabankekin.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespenik irmoena azaldu du Tolosan eta Barakaldon gertatutako emakumeen aurkako sexu-erasoen aurrean, bigarrena taldean eginda. EUDELek elkartasuna adierazten die biktimei, senideei eta  hurbilekoei.

Emakumeenganako indarkeria emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, era guztietan  (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala, bikarioa…) eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Eraso  horiek berriro dakarzkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egin du Barakaldoko eta Tolosako Udalen gaitzespen-adierazpenarekin,  bai eta euskal udalerrietan antolatzen diren gaitzespen-ekimen guztiekin ere.

2022ko otsailaren 28an.

Honekin batera bidaltzen da Gorka Urtaranek,  EUDELeko elkarteburuak, sinatutako ADIERAZPENA (dokumentua ingelesez), Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko (CEMR) Zuzendaritza Batzordeko kide den aldetik.

Adierazpen hori #StandWithUkraine kanpainan dago kokatuta. Ekintza hori Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) bultzatu du, Ukrainaren aurkako azken erasoak gaitzesteko eta Europa osoko tokiko eta eskualdeko gobernuetatik elkartasuna helarazteko bere udalerriei.

CEMR-ren ekimenak:

  • Hautetsiek Adierazpenari atxikitzea, esteka honen bidez: Adierazpenaren sinadura
  • Eraikin publikoak argiztatzea Ukrainako banderaren koloreekin (urdina eta horia) edo eraikin horietan bandera altxatzea.