Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

  • 2017an, Euskadiko Udalen Elkartea aitzindaria izan zen udaletan gobernu onaren etengabeko hobekuntzarako tresna hori sustatzen.
  • Lau edizioren ondoren, eta 12 zigilu eta parte hartzen duten 22 udalekin, EUDEL lanean ari da ELoGE udal gehiagotara zabaltzeko, baita txikietara ere.

Astelehen honetan, maiatzaren 30ean, Europako Kontseiluak Estrasburgon duen egoitzan, EUDELen zuzendari nagusi Mar Zabalak, Frantziako tokiko eta eskualdeko ordezkari garrantzitsu batzuekin batera, Tokiko Gobernantzako Bikaintasuneko ELoGE Zigilua Frantzian zehar hedatzeko Biltzarrean hartu du parte.

Biltzarra 14:00etan hasi da, eta Europako Kontseiluko goi-mailako zenbait ordezkarik hitz egin dute, zehazki, Demokrazia eta Gobernantza Sailekoek eta Frantziako Lurralde Funtzio Publikoaren Zentro Nazionalekoek. Jarraian, bi mahai-inguru egin dira; lehenengoa, Euskadiko ELoGE esperientzia aurkezteko, eta, bigarrena, Frantziako elkargoen gobernantza-ereduaren ezaugarriei buruz hitz egiteko.

Euskadiko Udalen Elkartea izan zen Europako Kontseiluaren eskualde mailako ziurtapena jaso zuen lehen erakundea, 2017an; halaber, aitzindaria izan zen ELoGE metodologia Euskadiko tokiko errealitate espezifikora egokitzen. Izandako esperientzia partekatzeko, Biltzarrera gonbidatu dute EUDEL. Europako Kontseiluak antolatu du Biltzarra, Zigiluaren sustatzaile den aldetik, Frantziako Erkidegoen AdCF Batzarrarekin batera (Intercommunalités de France); hain zuzen ere, erakunde horrek kategoria juridiko guztietako (udalerri-komunitateak, aglomerazioak, metropoliak) udalerri arteko mila agintaritza inguru ordezkatzen ditu.

Zigilua Europako Kontseiluaren tresna bat da, eta tokiko erakundeak hobetzen eta indartzen laguntzen du, etengabeko ebaluazio-sistema baten bidez, etikako, kalitateko, jasangarritasuneko, berrikuntzako, eraginkortasuneko eta efizientziako printzipioetan oinarrituta, besteak beste.

Frantzian, ELoGEren lehen edizioa 2019an egin zen, eta lau hiriri eman zitzaien zigilua: Estrasburgori, Metzi, Sceauxi eta Suresnesi. Geroz eta interes handiagoa dago gaiari buruz, eta 2022an Frantziako udalerri gehiagotara zabaltzeko asmoa dago, tokiko elkargoen bitartez. Horixe izan da egindako mahai-inguruaren helburua; horretan, EUDELen zuzendari nagusiak parte hartu du, baita François Charlottinek –Frantziako lurralde kohesiorako eta elkargoekiko harremanetarako Ministerioaren ordezkaria– eta Chistophe Chaillouk ere –Frantziako udalerri eta eskualdeen elkartearen (AFCCR) zuzendari nagusia–. Mahai-inguru berean, lurralde-elkargoekin lotutako funtzio publikoko beste erakunde batzuek ere parte hartu dute.

ELoGEko euskal udal aitzindariak

Euskadiko Udalen Elkarteak Zigiluaren lau edizio bultzatu ditu EAEn, 2017tik 2022ra. Hasieratik, EUDELek Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien erakundearteko lankidetza lortu nahi izan zuen. Euskal erakunde guztiak daude zigilua merezi duten udalei ziurtapen hori emateaz arduratzen den Euskadiko ELoGE batzordean.

Estrasburgoko gaurko saioan, Mar Zabala zuzendari nagusiak agerian jarri du lau edizioetan parte hartu duten 22 udalerriek gobernantza bikainaren alde hartutako konpromisoa oso garrantzitsua izan dela. Orain arte, Euskadiko hamabi udalek dute zigiluaren aitorpen gorena, eta horietako lauk birritan lortu dute.

EUDELek metodologia eta aholkularitza ematen dizkie udal-politikari eta teknikariei, laguntza tekniko baten bidez. Euskadiren esperientzia berezia da, ELoGE tresna Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta dagoelako; hori dela eta, Euskadiko 2030 Agendan jasotako tokiko proiektu nabarmenetako bat da.

Aldi berean, aurten, 5.000 biztanletik beherako zortzi udalekin egiteko proiektu pilotu bat abiarazi da, ELoGE prozesua haien tamaina zehatzera egokitzeko.

Tokiko gobernantza etengabe hobetzeko tresna bat

ELoGE Europako ziurtagiririk garrantzitsuena da, Europako Kontseiluaren estandarrak ondo betetzen dituztela egiaztatzen duten tokiko gobernuentzat; estandarrok Gobernu Onaren 12 printzipioetan gauzatzen dira. «Zigilua» da autoebaluazioko tresna zorrotz bat bete ondoren lortzen den ziurtapena. Autoebaluazioaren bidez, alderdi hauek neurtzen dira, besteak beste: bidezko ordezkaritza eta parte-hartzea, gardentasuna eta kontu-ematea, hautetsien portaera etikoa, erreakzionatzeko gaitasuna, efizientzia eta eraginkortasuna, konpetentziak eta gaitasunak, berrikuntza eta aldaketarako irekitasuna, finantza-kudeaketa egokia.

Erakunde ziurtatzailea den aldetik, EUDELek ELoGE zigilua lortzeko hautagai diren udalak gidatu, aholkatu eta ziurtatzen ditu. Horretarako, tokiko gobernuek 97 adierazletan oinarritutako autoebaluazio zorrotz bat egiten dute, beren borondatez.

Europako ELoGE bereizgarria lortzeko, puntuazio-maila jakin bat lortu behar da, eta adierazle bakoitza ebidentziak eta froga dokumentalak erabiliz justifikatu.

Ziurtapeneko tresna horren bidez, udalek aurrera egiten dute zerbitzu publikoetan kalitate handiagoa lortzeko, herritarren partaidetza handiagoa izateko eta dituzten itxaropen eta beharretara hobeto egokitzen diren politika publikoak egiteko bidean. ELoGE zigilua tresna malgu eta ebolutiboa da, eta aukera ematen du beste udalerri batzuekin jardunbide egokien inguruko informazioa trukatzeko eta udalerri haiekin alderatzeko.

  • Euskadik 279 gorroto-gertakari erregistratu zituen 2021ean, eta gehien-gehienak biktimaren sexu-orientazioagatik edo etniagatik egindako lesioak izan ziren

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek gizartea sentsibilizatzeko kanpaina bateratu bat jarri dute abian herritarrak Euskadin gertatzen diren gorroto-delituak salatzera bultzatzeko, delitu-mota horri aurre egiteko tresna nagusi gisa. Helburua delitu horiek azaleratzen jarraitzea, gizartean kontzientzia areagotzea eta delitu horiekiko eta delituak egiten dituztenekiko tolerantzia gutxitzea da.

Kanpainaren mezua argia eta zuzena da: “Gertatzen bazaizu…, etorri eta salatu!”, bai Ertzaintzan bai Euskadiko udaltzaingoetan, horien lana gorroto-delituen xede diren kolektiboak, kolektibo zaurgarriak, babestea eta horien segurtasuna bermatzea baita.

Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk egin duten Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021eko Txostenaren arabera, Euskadik 279 delitu erregistratu zituen, gehien-gehienak lesio arrazistak edo xenofoboak (162 pertsonari egin zieten eraso, eta horietako 47 arabiarrak ziren). Biktima gehien izan dituen bigarren kolektiboa erasoa orientazio edo identitate sexualagatik jasan dutenena da (73 kasu), eta, gainera, kolektibo hau da aurreko urtearekin alderatuta igoerarik handiena izan duena: % 46ko hazkunde esponentziala. Kolektibo biktimizatuena, besteen gainetik, gizonezko homosexualena da, salaketa guztien ia % 70 pilatzen baititu (guztira, 51).

Arrazoi horrengatik, Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen kanpaina bateratuak bi kolektibo horiek aukeratu ditu sentsibilizazio-ekintza berri honen ardatz izateko.

JAITSI KANPAINA HEMEN: xenofobia eta LGTBIQfobia

Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021eko Txostenaren

Arrazakeria, xenofobia eta LGTBIQfobia

Kanpaina grafiko bat izango da, eta marraztutako 18 pertsonaiaren bidez herritarren aniztasuna irudikatuko da eta dei bat egingo da etnia, jatorria edo sexu-nortasuna edo orientazioa dela eta jazarpen-egoeran dauden edo egon diren pertsonek Ertzaintzara eta Euskadiko udaltzaingoetara jo dezaten eta sala dezaten.

Kanpaina grafikoa kartel, banner eta giff animatuen bidez egingo da, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren eta webguneetan eta sare sozialetan egongo da eskuragarri. Gainera, erakunde, entitate, elkarte eta interesdun guztien esku jarriko da jaitsi eta hedatzeko.

 

  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak banatuko du gida hau, Emakundek, foru-aldundiek eta EUDELek bultzatutako Beldur Barik programaren esparruan egina.
  • Udalei, jai-batzordeei, ostalaritzari, txosnei eta jai-ekitaldiak programatzen dituzten kolektiboei zuzenduta dago.

Gasteiz, 2022/05/23

PRENTSAURREKOAREN BIDEOA (GORKA URTARANEN ADIERAZPENAK)

EUDELen elkarteburua den Gorka Urtaranek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua den Beatriz Artolazabalek  “Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida” aurkeztu dute gaur. Gida hau Emakundek egina da, EUDELekin eta Arabako, Gizpuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiekin lankidetzan, gazteen artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programaren esparruan. Haiekin batera ekitaldian izan dira Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Ainhoa Campo, Miren Elgarresta eta Patricia Campelo, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundietako Berdintasun zuzendariak, hurrenez hurren.

Gidara esteka

Bi urteko pandemiaren ondoren eta uda honetan jaiak bueltatzearekin batera, udalen artean banatuko du gida hau, jaietan emakumeen aurkako eraso matxistak prebenitzeko herrietan egiten ari diren lana indartzeko.

Berdintasunerako sailburuak adierazi duenez, “normaltasunera itzultzeaz hitz egiten den honetan, gogorarazi nahi dugu ezin dugula normaltasunaz hitz egin eraso sexistak gertatzen diren bitartean”. “Berdintasunezko jaiak nahi ditugu”, esan du, eta helburu hori lortzen laguntzeko, gida hau prestatu da udalentzat, jai-batzordeentzat, ostalaritzarentzat, txosnentzat eta jai-ekitaldiak antolatzen dituzten pertsona edo kolektibo guztientzat, eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzen lagunduko duten prozesuak bultzatzeko eta/edo indartzeko jarraibideak eskaintzen baitzaizkie bertan.

Artolazabalek adierazi duen bezala, “jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela beti gogoan izatea nahi dugu; ez jaiak, ez alkoholak, ez jaiek, ez dute pertsonekiko errespetuan oinarritzen ez den jarrerarik justifikatzen; ezerk ez du eraso matxista bat justifikatzen” eta gogorarazi duenez, “gero eta herritar arretatsuagoak eta toleranteagoak ditugu desberdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarekin”.

Bestalde, Gorka Urtaran EUDELen elkarteburuak nabarmendu du udalek funtsezko zeregina dutela berdintasunaren aldeko talde-lanean sentsibilizatze aldera, eta gidaren “udalak inspiratzeko” duen balioa nabarmendu du, “batez ere udal txikientzat, prozesu horiek diseinatzeko baliabide mugatuak dituztenentzat.”

“Jaiak pertsonak elkartzeko eta haien arteko harreman sendotzen laguntzeko topaguneak dira eta guztiok dugu eskubidea nahi ditugun moduan bizitzeko”, esan du, eta gaineratu du pandemiaren ondoren jaiak ospatu ahal izateak sortzen duen ilusioa ezin dela lausotu “emakumeak jaiez gozatzeko askatasunik gabe uzten dituzten eraso eta jokabide matxistekin. Tokiko komunitate osoak lagundu behar du jai-gune seguruak eraikitzen, berdintasunean oinarrituta elkarrekin bizitzeko, eta, batez ere, beldurrik gabe”. Bere hitzetan, eraso sexistek “normaltasun zaharra” irudikatzen dute, “itzuli behar ez dena, gure herri eta hirietan lekurik ez duena”.

Emakundek hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean koordinatzen duen Beldur Barik programaren baitan urtero udalerrien eskura jartzen da jaiei begira prebentzio materiala, eta aurten gidaliburu hau prestatu da, eraso matxistak identifikatzeko eta prebenitzeko, eraso baten biktimei arreta emateko eta eraso bati erantzun publikoa antolatzeko jarraibideak ematen dituena, eta, gainera, eranskin bat du, bereziki ostalaritza-sektoreari eta txosnei zuzendua.

1990eko maiatzaren 17tik, OME-k homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuela  ospatzen da. Horregatik, LGTBI kolektiboetako pertsonentzat balio esanguratsua du, eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa, gaur egun oraindik ere aurre egin behar baitio araudiarekin bat ez datorren pertsona orok.

Pandemiaren eraginez azken bi urteak benetan latzak izan dira herritar guztientzat, are gehiago LGTBI kolektiboarentzat, gehien kolpatu dutenetako bat izan baita. Izan ere, desberdintasunaren arrakala areagotu egin da eta kalteberatasun-egoerak  eremu askotan indartu dira, sare sozialetan esate baterako. Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Berdinduren bitartez, sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak salatzeko ahotsa altxatzen du, LGTBI kolektiboaren aurkako aurreiritzi ugari munduko eskualde askotan indarrean jarraitzen du eta.

Beharrezkoa da gure gizartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzen jarraitzea, askotan ikusezin bihurtzen diren genero-identitate, -orientazio eta -adierazpen guztiak errespetatuak izan daitezen. Gizarte osoaren erantzukizuna da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea.

Herritar guztion zeregina da ahaleginak batzea gizarte inklusibo eta anitza lortzeko, aniztasuna aztertzen ari garen esparrutik ulertuta, baina baita zentsu zabal batean ere. Berdinduk ahaleginak batuko ditu gizarte-eragile guztiekin, gizarte bidezkoagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin.

Berdindu Zerbitzuan, gaur zein urteko beste 364 egunetan, LGTBI pertsonen eta haien ingurukoen ondoan jarraituko dugu, LGTBIfobiaren aurka borrokatzen.

EUDELek dokumentu bat prestatu du, udaletan egin ohi diren galderei erantzutekoa, apiril eta maiatz artean telematikoki egin zen udal-politikari eta udal-teknikarientzako webinarreko informazio-saioen ostean.

JAITSI FAQ

EUDELek Europako funtsei buruzko zenbait laguntza-material (laguntzetarako fitxak, kontratu-ereduak, iruzurraren aurkako planak…) egin ditu Euskadiko udalentzat. EUDEL Next EU! webgunean eskura daitezke dokumentu guztiak:

Iruzurraren aurkako politika-eredua, konpromiso instituzionala eta interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena

Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (“SEEP”) kudeatzeko sistema ezartzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduak Next Generation Europako funtsak kudeatuko dituzten erakunde guztiak behartzen ditu iruzurraren aurkako plan bat egitera, funts horiek eskuratu nahi badituzte.

Beraz, Kontrataziorako Eskuliburua eta baldintza-agirien ereduak osatzeko, iazko abenduan EUDELek Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Politika-eredu bat eta haren eranskinak igorri zizkien Euskadiko udalei, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren neurriak betearaziko dituzten erakundeek Iruzurraren aurkako Neurrien Plan bat izan dezaten. Izan ere, hala ezarri du irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduak, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, hauteman eta zuzentzeko.

·         Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako politika-eredua.

·         I. eranskina: Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala.

·         II. eranskina: Interes-gatazkei, iruzurraren prebentzioari eta ustelkeriari buruzko testa.

·         III. eranskina: Gatazka-interesik ezari buruzko adierazpen-eredua.


FAQaren aurkibidea

  1. Udal guztiak behartuta al daude Iruzurraren eta Ustelkeriaren Aurkako Plan bat edukitzera (hemendik aurrera “Plana”)?
  2. Zein da udalek Plana onartzeko duten epea?
  3. Zeintzuk dira Plana gaur egun onartu ez izanaren ondorioak?
  4. Eta Udalak dagoeneko erakunde erabakitzaile edo betearazle gisa jokatzen badu?
  5. Zer baldintza bete behar ditu Plan honek?
  6. Zeintzuk dira Udalek gutxienez gauzatu behar dituzten jarduerak?
  7. Zer tresna eskaintzen ditu HFP/1030/2021 Aginduak baldintzak betetzeko?
  8. Zer egin dezake udal batek iruzurra edo ustelkeria egin duela antzematen denean?
  9. Plan hau funtsei buruzkoa baino ez da ala Udalaren jarduera guztiari buruzkoa da?
  10. Kontu-hartzaileak bere gain har al ditzake Iruzurraren Kontrolerako Organoaren eginkizunak?
  11. Nork onartu behar du plana? Zuzena al da Plana Alkatetzaren dekretu bidez onartzea?
  12. Udal bakoitzak bere baliabideekin egin behar al du?
  13. Beharrezkoa al da Kode Etikoa egitea planetik haratago?
  14. Nola jakin dezakegu Udala funtsen erakunde onuraduna, kudeatzailea edo betearazlea izango den?
  15. Planaren aplikazioa funtsetara bakarrik mugatu daiteke?
  16. Beharrezkoa al da Planari buruzko prestakuntza-saioak ematea udal langileei?
  17. Nahitaezkoa al da jendearentzat irekita egongo den salaketa-kanal bat sortzea?
  18. Nork sinatu behar du IGEA-Interes Gatazkarik Ezari buruzko Aitorpena?
  19. Zer dira “opariak” Onura eta Oparien Politikaren ondorioetarako?
  20. Zeintzuk dira Iruzurraren Kontrolerako Organoaren ezaugarriak?
  21. Nola jokatu behar du Udalak, enpresen arteko lehia-zuzenbidearen aurkako jardunbideak ezagutzen baditu?

Sexu-lehentasuna edo generoa alde batera utzita, gizarte-berdintasuneko kuota handiagoak lortzeko hamarkadetako borrokaren ondoren, erronka asko daude oraindik lortzeke; besteak beste, lesbianismoaren gizarte-ordezkaritza handiagoa lortzea, eta, horrela, gure gizartean oraindik dagoen lesbianen ikusgarritasun publiko faltari amaiera ematea.  Homosexualitatearen gizarte-irudikapenak funtsean maskulinoa izaten jarraitzen du.

Lesbianak ikusezinak dira oraindik gure gizarteko esparru askotan: eskolan, familian, lanean, kaleetan… Ezin ditugu ahaztu lesbiana nagusiak, migratuak, asilo-eskatzaileak eta askotariko beste emakume lesbiana asko.

Ikusezintasuna beste indarkeria-modu bat da gizarte patriarkal honetan, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen diena. Hainbeste emakume lesbianen existentzia edo ikusezintasuna gaitzestea sistemak erabiltzen duen mekanismo bat da, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko. Argi dago pertsona batzuek beldurra, lotsa edo sexualitateak eragiten dien errua dela-eta ezkutatzea beharrezkoa ikusten duten bitartean, ezinezkoa izango dela gizarte anitza eta plurala izatea.

Euskal erakundeok eta gizarte-eragileok, oro har, gizarte errespetuzkoagoa, bidezkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko aukera eta betebeharra dugu, gure lan-agendetan lesbianekiko konpromiso esplizitua hartuz eta lesbianen ikusgarritasuna erraztuko duen testuingurua sustatuz. Horregatik guztiagatik, gizartea oro har, eta inplikatutako eragile guztiak, animatu nahi ditugu maila horretan konpromiso bat hartzera, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko gaiak landuz eta gure gizarteko esparru guztietan baldintza egokiak sortuz lesbianak ikusarazteko.

Apirilak 27-28. FICOBA (Irun)

2022ko apirilaren 27an eta 28an, Irungo Ficoban, “Go Mobility by Mubil” azokaren edizio berria izango da.

Azoka MUBILek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta sustatzen dute. Go MOBILITY by MUBIL azokan, tokiko erakundeetako arduradunek irtenbide zehatzak aurkituko dituzte euren udalerrietan mugikortasun iraunkorra arrakastaz ezartzeko.

Interes handieneko edukiak dituen programa laburpena.

>Azokari buruzko informazio guztia hemen: https://gomobility.eus/es/

CITY MARKET PLACE “HIRIEN FOROA” (3. pabilioia) Osteguna 2022/04/28 – ordutegia: 11:00-14:00

Europako hainbat hirik beren erronkak eta estrategiak aurkeztuko dituzte hiriko mugikortasun jasangarrian.

Aurkezpenen ondoren, udal arduradunen arteko harreman eta elkarrizketa informaletarako foroa irekiko da.

Baieztatutako hirietako batzuk: Irun, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Bartzelona eta Malaga, besteak beste.

  • EUDEL ha conmemorado su 40º aniversario con un acto municipalista e institucional presidido por el Lehendakari en el Palacio Europa de Vitoria-Gasteiz.
  • Alcaldes y alcaldesas actuales han homenajeado a sus predecesores, los más de 28.000 cargos electos de los ayuntamientos vascos. Este reconocimiento se ha personificado en los elkarteburuak” que han presidido la Asociación desde 1982, con un recuerdo especial para Iñaki Oregi, alcalde de Zuia y fundador de EUDEL.
  • La Comisión Ejecutiva ha leído una DECLARACIÓN titulada “40 años de acción local y gobernanza multinivel”. El documento recoge el pluralismo y el acuerdo en el seno de EUDEL; y expone los tres pilares del municipalismo vasco: las personas, la voz y las alianzas.
  • Los hitos clave en la trayectoria de EUDEL se han recogido en un vídeo y en un libro conmemorativo “40 mugarriak, 40 urtetan” y la nueva web del 40 aniversario.

A 6 de abril de 2022. Hoy ha sido un día para el recuerdo y el reconocimiento del municipalismo vasco, desde su valor, vigencia y contribución a la sociedad y a los retos de País. El Lehendakari Iñigo Urkullu ha presidido el acto institucional celebrado esta mañana en el Palacio Europa de Vitoria-Gasteiz, junto al presidente de EUDEL, Gorka Urtaran, los vicepresidentes Nagore Alkorta y Jose Antonio Santano, así como representantes de los ayuntamientos, de todas las instituciones de Euskadi y de los municipios y regiones de Europa (CMRE).

Video del Acto del 40 aniversario (streaming)

EUDEL ha conmemorado desde su origen, el 8 de mayo de 1982 en Gernika, su trayectoria de cuarenta años acompañando el fortalecimiento de los Ayuntamientos Vascos: su consolidación dentro del sistema institucional y financiero, el impulso a la gobernanza abierta y colaborativa, la modernización de las administraciones  y la mejora continua de los servicios públicos. Todo ello para responder a las necesidades y expectativas de la ciudadanía vasca.

Video 40 aniversario: mensajes expresidentes de EUDEL

Video Hitos de EUDEL en 40 años.

Video resumen del acto.

Discurso de Gorka Urtaran, Presidente de EUDEL.

Ver fotos del acto del 40 aniversario.

El lehendakari Iñigo Urkullu ha intervenido en la clausura del acto, como broche final del aniversario. El discurso de apertura ha corrido a cargo de Gorka Urtaran, como presidente de EUDEL y alcalde de Vitoria-Gasteiz. Urtaran ha trasladado el “profundo reconocimiento y orgullo” por la “herencia” recibida. El actual presidente ha puesto en valor el “legado” transmitido de mano en mano por los más de 28.000 cargos electos que han “levantado los pilares de la democracia” y han conducido el progreso económico y social de los pueblos y ciudades de Euskadi. “Hoy somos la tercera generación de EUDEL, continuamos la senda de nuestros predecesores con la misma ilusión y más exigencia si cabe” ha declarado Gorka Urtaran.

El presidente de EUDEL ha reconocido especialmente el papel de las mujeres pioneras, alcaldesas y concejalas, que han abierto el camino de la igualdad en los ayuntamientos y en los municipios.

Gorka Urtaran ha puesto en valor tres cualidades en la misión de EUDEL: el compromiso de electos y electas; el acuerdo por encima de las diferencias; y la colaboración entre las instituciones, para la alianza con la sociedad. “Representamos al municipalismo vasco que mira al futuro, que trabaja por el bienestar de la ciudadanía y por la transformación social”, “desde la unión en Europa, y la defensa de nuestros principios y valores comunes, los pueblos y las ciudades podemos contribuir a extender la solidaridad y la cultura de comunidad“.

El presidente de EUDEL ha destacado que el municipio es el espacio idóneo “para tejer la convivencia y la cohesión entre las personas” y ha apelado a “la cohesión y la solidaridad emocional del pueblo vasco para que los Ayuntamientos sean colaboradores de los retos de Euskadi y del planeta”. En este sentido, Urtaran ha abogado por la “participación activa” de los ayuntamientos, junto al resto de instituciones, en los “proyectos transformadores” que van a impulsar el modelo de desarrollo humano sostenible e inclusivo de la sociedad vasca. “Para que nadie, en ningún lugar, se quede atrás“, ha concluido.

Colaboración en Europa y más allá. Agenda 2030

En este aniversario se ha proyectado la colaboración de los gobiernos locales en Europa y en todo el mundo. Los representantes de la FEMP, Carlos Daniel Casares, del CMRE, Marlène Siméone, y de CGLU (Gobiernos Locales Unidos del Mundo), Emilia Sáiz, han trasladado su visión internacional sobre el papel relevante que deben jugar los municipios ante las grandes transiciones demográficas, económicas, digitales y climáticas.

La Agenda 2030 global y su gobernanza multinivel ha sido referente destacado en todas las intervenciones. Un marco compartido y eje de la transformación de las políticas públicas para avanzar hacia un modelo de desarrollo humano sostenible y una sociedad más justa, igualitaria e inclusiva.

Homenaje a los expresidentes/a, una makila y un bertso como reconocimiento

Uno de los momentos más emotivos ha sido el homenaje a las personas que han presidido hasta 2019 la Asociación, con un recuerdo especial en memoria de Iñaki Oregi Goenaga ya fallecido. Como alcalde de Zuia fue el fundador de EUDEL y su primer presidente en la etapa de 1982 a 1987. Hoy ha estado representado por la familia tanto en el saludo inicial al Lehendakari como en el momento central del reconocimiento a los expresidentes.

El actual presidente Gorka Urtaran, junto a los dos vicepresidentes y la directora general de EUDEL, han recibido en el escenario, en medio de un prolongado y cálido aplauso de todo el auditorio, a los grandes protagonistas de este aniversario: Jose María Gorordo, Jose María González, Karmelo Sáinz de la Maza, Jokin Bildarratz, Ibone Bengoetxea e Imanol Landa. Los  seis, junto al hijo de Oregi, han recibido como reconocimiento a su labor la pintura de una makila, una obra artística de Iñaki García Ergüín elaborada para la ocasión.

Tras la entrega de reconocimientos, el Lehendakari Iñigo Urkullu se ha unido a los homenajeados/a y a los representantes de EUDEL para obtener una foto de familia que permanecerá en el tiempo como la imagen gráfica de este 40º aniversario. La banda sonora la ha puesto la delicada voz de la vocalista de Iparralde Anne Etchegoyen, que ha cantado a capella un bertso utilizado por EUDEL en anteriores homenajes y compuesto en 2009 por Iker Belaustegi, entonces alcalde de Munitibar. La letra del bertso habla del camino compartido por los ayuntamientos desde el final de la dictadura franquista, y la transferencia de los valores democráticos entre generaciones de alcaldes y alcaldesas.

Previamente a este homenaje, se ha proyectado un vídeo donde los expresidentes y la expresidenta han podido trasladar sus mensajes* (extracto en la pág. 4) a los actuales representantes de los municipios.

Declaración de EUDEL: “Personas, Voz y Alianzas”.

Tras el reconocimiento a aquellos hombres y mujeres que lideraron y colaboraron para construir la EUDEL de hoy, ha llegado el turno de trasladar el mensaje de los actuales representantes de los municipios vascos. El presidente Gorka Urtaran, junto a Nagore Alkorta, vicepresidenta y alcaldesa de Azpeitia, y Jose Antonio Santano, vicepresidente y alcalde de Irun, han leído una Declaración institucional elaborada con motivo del aniversario. Les han acompañado en esta lectura el resto de miembros de la Comisión Ejecutiva, en representación de los municipios de los tres Territorios Históricos y de las diferentes sensibilidades políticas.

Bajo el título EUDEL, 40 años de municipalismo vasco. Acción local y colaboración multinivel”, el documento ha hecho hincapié en tres elementos clave para la colaboración plural y participativa en el seno de la Asociación: las personas, la voz y las alianzas.

40 años, 40 hitos

Para esta importante efeméride, EUDEL ha editado un libro conmemorativo que repasa los hitos más destacados de la actividad de la Asociación, desde su fundación en Gernika y a lo largo de estos 40 años. Los logros más importantes son la Ley de Instituciones Locales de Euskadi, que afianza a los municipios dentro del sistema institucional y financiero de Euskadi, el despliegue de servicios sociales, el impulso a la Buena Gobernanza y las políticas del bienestar y los derechos humanos como la igualdad, la cultura de la diversidad. Sin olvidar los avances en materia de sostenibilidad medioambiental,  empleo y desarrollo local, Gobernanza abierta, y modernización e innovación administrativa. Este libro ha sido el obsequio entregado a las personas asistentes y se enviará a todos los ayuntamientos vascos. Además, todos los contenidos de la publicación se han volcado en una nueva web de EUDEL dedicada al 40 aniversario.

Elkarteburuak. Mensajes de las personas homenajeadas

Jose María Gorordo Bilbao (1987-1989), quien sucedió al difunto Oregi en el cargo, ha rememorado que “en 1988, los ayuntamientos vascos sólo gestionaban un 10% de los recursos públicos. En aquella época ya defendíamos la participación de los municipios en el Consejo Vasco de Finanzas. Marcamos el camino para conseguir algo elemental: que la voz de los ayuntamientos se escuchara donde se reparten los recursos del país”.

El tercer presidente fue el alcalde de Muskiz, José María González Zorrilla, quién ha subrayado que “el municipio es una escuela de democracia”.  “En los años 80, había que construir las instituciones y ahí nació EUDEL. Los hombres y mujeres de aquella época, por encima de las diferentes visiones e ideologías, buscaron el pacto y el consenso para dar soluciones a las demandas de la ciudadanía”.

El cuarto presidente de EUDEL (1999-2007), entonces alcalde de Leioa, Karmelo Sáinz de la Maza,  ha querido remarcar que “es en los pueblos y ciudades, en un país con una fuerte identidad como el nuestro, donde las personas podemos convivir y cuidarnos las unas a las otras, a través de los servicios en el ámbito social y de seguridad personal. Servicio a las personas y sentido de comunidad, son los dos ejes del municipalismo vasco, desde siempre y en el futuro”.

El actual Consejero de Educación, Jokin Bildarratz, fue el quinto presidente de EUDEL como alcalde de Tolosa, y ha querido lanzar un mensaje de futuro a los actuales alcaldes y alcaldesas: “El Gobierno Vasco y los Ayuntamientos seguiremos trabajando juntos porque tenemos un espacio común. En este sentido, los colegios pueden ser un elemento esencial a la hora de desarrollar la cohesión social en nuestros municipios, de la mano de los ayuntamientos vascos”.

Por su parte, Ibone Bengoetxea fue la primera mujer en presidir EUDEL (2011-2015), en calidad de Teniente de alcalde del Ayuntamiento de Bilbao. Su mensaje se enmarca en el contexto actual: “En este futuro incierto más inmediato, quiero trasladaros un deseo: que EUDEL siga trabajando valores europeos de fortalecimiento de la democracia, más necesario que nunca, valores de igualdad y, por supuesto, de solidaridad con las crisis humanitarias que estamos viviendo”.

Imanol Landa, ha sido el séptimo presidente antes del actual, Gorka Urtaran. Landa es ahora miembro del Senado y anteriormente alcalde de Getxo, desde su amplia trayectoria institucional ha destacado que “a los retos de siempre del municipalismo se suman ahora las crisis a las que nos enfrentamos; la pandemia; el cambio climático; o la guerra de Ucrania. Para hacer frente a todos estos retos considero necesario poner en valor la colaboración en el seno de EUDEL, así como con el resto de las instituciones vascas, a las que se suman ciudadanía y agentes sociales.