- Gorka Urtaranek Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CEMR) Zuzendaritza Batzordearen urteroko bileran parte hartu du; Adierazpena sinatu da 170 tokiko eta eskualdeko ordezkari biltzen dituen organo horretan.
- CMRE Europako udalgintzaren erakunde ordezkari nagusia da, eta Europa osoko 41 herrialdetako tokiko gobernuen hirurogei elkarte biltzen ditu.
2022ko uztailak 5. Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuak, Zuzendaritza Batzordeko kidea den aldetik, telematikoki parte hartu du uztailaren 4 eta 5ean Bolonian (Italia) egiten ari den Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CEMR) bileran. Lehen jardunaldian, atzo arratsaldean, batzordeko kideek zazpi puntuko adierazpen bat berretsi zuten. Adierazpen horrek Georgiako, Moldaviako Errepublikako eta Ukrainako “Hirukote-ikuspuntu holistikoaren” alde egiten du, eta hiru herrialde horiei EBko kide izateko “hautagai-estatusa” eman behar zaiela dio.
Bileran parte-hartze esanguratsua izan dute bai Zhytomyrreko alkateak, Serhiy Sukhomlinek, bai eta Khmelnytskyiko alkateak, Oleksandr Symchyshyn-ek, ere. Biak egon dira gonbidatu gisa, Ukrainako udalerrien elkartearen izenean. Inaugurazioa hauek egin dute: Stefano Bonaccinik, Emilia-Romaña Eskualdeko presidente eta CEMRko presidenteak; eta Patrizio Bianchik, Italiako Hezkuntza ministroak.
Bileraren esparruan, Gorka Urtarenek “zentzu zabaleko Europa batean batzea”ren alde egin du; lankidetza deszentralizatuan eta balio komunen defentsan oinarritutako Europa, kultur eta hizkuntz dibertsitatearen errespetua abiapuntu duena. “Europa giza eskubideen eta oinarriko askatasunen gure etxe komuna da. EUDELek aktiboki parte hartzen du 41 herrialdetako udalgintza ordezkatzen duen CEMRn. Plataforma honek laguntza ematen digu elkarlanean jarduteko eta interes komuneko gaiei heltzeko, eta, hala, Europako udalerri eta eskualdeen egonkortasuna, jasangarritasuna eta oparotasuna sendotzeko”.
EUDELeko elkarteburuak nabarmendu du garrantzitsua dela euskal udalak EUDELen bidez ordezkatuta egotea batzorde politiko honetan, “euskal udalerrien ahotsa ere lagungarri izan dadin Europan pertsonak erdigunean jarriko dituzten politikak sustatzeko, ingurune baketsuak, sozialki kohesionatuak eta ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez oparoak lortzeko, gure kontinenteko eta mundu osoko herritarrentzat”.
Zuzendaritza Batzordea CMER-n gobernu-organo gorena da, eta 170 tokiko eta eskualdeko ordezkarik osatzen dute. Horien artean, EUDELeko elkarteburuak. Batzordea urtean bi aldiz biltzen da gutxienez, udal-autonomiari eta tokiko gobernuen interesei eragiten dieten Europako eta nazioarteko gaiak jorratzeko.
Ukrainari laguntzeko azken ekintzak eta herrialdearen egungo egoera aztertzeaz gain, Bolonian bildu diren udal ordezkariek parte hartu dute Big Data-ren estrategia lokalen elkartrukean, Klimara egokitze aldera. Halaber, Berdintasunerako Europako Gutuna eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurkako Europako Zuzentarau berria eguneratzeari buruzko posizionamendu-dokumentuak onartu dira. Topaketaren esparruan, CEMRk hautetsi gazteen batzorde berria aurkeztu du eta atxikimendu berriak gehitzera gonbidatu du.
Adierazpena
Zuzendaritza Batzordeko kideek atzo onetsi zuten CEMR-n Adierazpena Europako Kontseiluaren azken saioaren (ekainak 23-24) aurretik landu zen. Bertan, EBko kide izateko hautagai-estatusa onartu zitzaien Ukrainari eta Moldaviari. Georgiari dagokionez, berriz, Europako Batzordeak haren atxikimendu-eskariari buruz emandako irizpenean ezarritako lehentasunei ekin behar zaie lehenik. Atxikipenerako hurrengo negoziazioetan, CEMRk espero du “europar erakundeek eta eskudun agintariek kontuan izango dituztela alderdi hauek, Ukraina, Moldavia eta Georgia Europar Batasuneko kide izateko hautagai-estatusa babesteko”
Adierazpenaren 4. eta 5. puntuetan, CEMRk “Hiruko ikuspegi holistiko bat defendatzeko konpromisoa hartu du, eta prest dago Ukraina, Moldavia eta Georgia Europar Batasunera atxikitzeko prozesuari tokiko ikuspegitik laguntzeko”. Bereziki, CEMRk “tokiko gobernuak eta haien elkarteak babesten jarraituko du EB eta agenda globalak lokalizatzeko”, eta adibide gisa Garapen Iraunkorraren Helburuak, Green Deal eta Parisko Akordioak aipatu ditu.
- puntuan, CEMRk azpimarratzen du “lankidetza deszentralizatuaren zeregina garrantzitsua dela”, eta eredutzat aipatzen ditu parekoen arteko elkartrukeak, udal-elkarteak, tutoretza, azterketa egiteko bisitak, adiskidetzeak, mintegiak eta gaikuntzak, “erakundeetan egin beharreko aldaketei laguntzeko eta integrazio jasangarriko prozesua bermatzeko”. Bereziki, “zailtasun sozioekonomikoak gainditzeko, COVID-19aren pandemiaren larrialdi- eta suspertze-faseetan eta Ukrainako gerra ostekoan”.
Adierazpenak azken puntuan jasotzen duenez, “hiru herrialdeei hautagai-estatusa emateak eragin nabarmena izango du hiru herrialdeetan sendotzeko tokiko demokrazia, tokiko autonomia eta epe luzerako garapen iraunkorrerako funtsezko deszentralizazio-erreformak”. Eta, aldi berean, “aukera emango lieke tokiko gobernuei beren eskubide espezifikoak izateko eta erantzukizun garrantzitsu horretarako teknologiak, praktikak, tresna administratiboak eta finantzarioak hobeto hornitzeko”.
Informazio gehiago: https://www.ccre.org/
OMEk udalerri lagunkoiak pertsonen eta zahartze aktiboaren arteko bizikidetza sustatzen duten hiri-ingurune integratzaile eta irisgarri gisa definitzen ditu. Euskadi Lagunkoia, abian jarri zenetik, hazten joan da, eta, orain, EAE osoko 70 udalerrik osatzen dute sarea: Gipuzkoa 25ek, Bizkaiko 27k eta Arabako 18k.


Gorka Urtaran, EUDELeko elkarteburua, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailarekin batera antolatutako Iruzurraren aurkako Neurrien Planari buruzko webinar-ikastaroren irekieran mintzatu da gaur. Plan hori exijitzen zaie Next Generationetik datozen europar laguntzak kudeatuko dituzten erakunde eta organismo guztiei. Laurogei pertsonak baino gehiagok –gaiarekin zerikusia duten udal-arduradun eta langileek– hartu dute parte, telematikoki, EUDELen egoitzatik deitutako saioan.
euro, ehun euskal udalentzat baino gehiagorentzat. EUDELeko elkarteburuak adierazi duenez, aurreikusten da zenbateko hori hazi egingo dela hurrengo hilabeteetan, martxan dauden deialdiak ebatzi edo beste laguntza-programa batzuk sustatu ahala.
Eusko Jaurlaritzaren lankidetza hori EUDEL Next EU! (


Bilbo, 2022ko ekainaren 9a. SEM Suspertzeko eta Erresilientziarako Mekanismoaren esparruan, Eusko Jaurlaritzaren eta EUDELen arteko informazio-bidea Europako laguntzak kudeatzera eta kontrolatzera hedatu da orain toki-administrazioen baitan. Lankidetza-bide berri hori funtsezkoa da euskal udalek Next funtsetan parte har dezaten, eta gaur gauzatu da, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuaren eta Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuaren arteko lan-topaketan, Jose Antonio Santano EUDELeko elkarteburuordea eta Iñigo Gaztelu EUDELeko Batzorde Eragileko kidea ere bertan zirela.