Eudel

Author

eudel

Azken berriak

  • #HERRISMARTIK ekimenak “Lurralde Adimenduneko Euskal Estrategia” garatzeko xedea du, udaletan udal zerbitzu adimendunak (Smart Cities) bultzatzeko, teknologia-modernizazioa, kudeaketa aurreratua, sinplifikzio administratiboa eta interoperabilitatea baliatuta.

2018ko Azaroak 15. EUDELen Berrikuntza Batzordeak Smart City Expo World Congress 2018 ekimenenean hartu du parte Bartzelonan, azaroaren 13tik 15era, hiri adimendunen munduko topaketa batean; bertan, 700 hiritako ehun alkatek baino gehiagok eta ia 850 enpresak hartu dute parte.

Bartzelonan izan den euskal ordezkaritza honako hauek osatu dute: Elgoibar (Gipuzkoa), Larrabetzu eta Ermua (Bizkaia) eta Zambranako (Araba) udaletako ordezkariek, baita Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietako ordezkariek ere.

Eraldaketa digital eta soziala ardatz, biltzarrak zenbait gai izan ditu hizpide, besteak beste, gobernantza, mugikortasuna, ingurumena eta ekonomia zirkularra, eta hiri inklusibo eta seguruak nola lortu izan da erronketako bat.

Ekitaldiaren hiru jardunaldietan, EUDELen ordezkaritzak berrikuntzako proiektuak eta ‘Smart City’ esperientziak partekatu ahal izan ditu beste hiri batzuekin, eta, era berean, ezagutzera eman du Gobernantza eta Udal Garapen Adimenduneko 2018-2019 Estrategia, “HERRISMARTIK” izenekoa.

EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin sustatuta, proiektuaren xedea da Euskadiko udalerriak erreferente izatea lehiakortasunean, ongizatean, gizarte-inklusioan, enpleguaren kalitatean eta toki garapenean, 2020. urteko Europan. Etorkizunerako proiektua da, eta, horregatik, Euskadiko hainbat erakunde eta eragile daude horretan lanean, aurrerapenak eta esperientzia berritzaileak partekatu ahal izateko.

*Euskal ordezkaritza SCEWC 2018 : Ane Beitia, Elgoibarko alkatea, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea, Aitor Abecia, Zambranako alkatea, Josu Ansola, Ermuko teknikaria (EUDELen Berrikuntza Batzordea), Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien ordeazkariekin.

Sare-sistema eta tokiko esperientzien bankua

HERRISMARTIK proiektuarekin, EUDELek zeregin aktiboa hartu du bere gain, udal adimendunen sare-sistema bat eta tokiko proiektuen/esperientzien banku bat sortzeko lanean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban eratutako hiru lurralde batzordeen bitartez, EUDELek EAEko udal guztietara zabaldu nahi du udalarteko ikaskuntza ingurunea, lurralde adimenduneko proiektuak abiarazteko.

Tamaina eta egoera ugaritako udalen arteko lankidetza-proiektua da, eta epe ertain eta luzera gauzatu daitezkeen beharrizan eta konpromisoen inguruko aurretiko diagnostikoa du abiapuntu. “HERRISMARTIK” ekimenaren erronka nagusia da teknologia digitalek tokiko esparruan eskaintzen dituzten aukerak errealitate bihurtzea.

Azken finean, “HERRISMARTIK” ekimenak hiri eraldaketa sustatu nahi du, ingurumenaren, demografiaren eta teknologiaren esparruan sortu diren erronka berriei erantzuteko, eta enpresei, ekintzaileei eta erakundeei, oro har, eragile aktibo izateko aukera emateko, negoziorako aukera berriak identifikatu eta abiarazteko orduan.

+ Informazio gehiago: www.herrismartik.eus          #Herrismartik

+Albisteak: EUDELek diagnostiko bat bultzatu du udalekin batera, berrikuntzaren eta Smart City zerbitzuen arloan

Bilbon, 2018ko azaroaren 14an. EUDELen Batzorde Eragilearen bilera egin da gaur goizean, eta EUSKARALDIA hasteko egun gutxi falta direnez, Euskadiko udalerrien ordezkari diren alkateek EUSKARALDIArekiko babesa agertu nahi izan dute berriz ere, eta, era berean, dinamika hori bultzatzeko, udalerrietan tokiko errealitateak aintzat hartuta lanean ari diren eragile guztien konpromisoa eta lana eskertu nahi izan dituzte.

EUDELen iritziz, EUSKARALDIAren gauzarik baliotsuena, hain zuzen, hauxe da: ekimenaren izaera parte-hartzaile eta laguntzailea, herritar guztiak, hau da, gizartea osoa protagonistak izan daitezen lortzea. Egindako lana eskertu, eta, orobat, goraipatu nahi du EUDELen Batzorde Eragileak, udalek eta herrietan sortu diren euskara-batzordeek  elkarlanean egindako lana dela-eta; era berean, inplikatu diren eragile guztiei ere eman nahi dizkie eskerrak: herritar anonimoei, euskalgintzako eragileei (euskara elkarteak, euskaltegiak, etab.), mota guztietako talde eta elkarteei (kultur arlokoak, kirol arlokoak, aisialdikoak, etab.) eta erakunde publiko zein pribatuei.

Imanol Landa elkarteburuak azpimarratu duenez, “udalerrietan arnasten da euskara, gure herriaren identitatea, eta pertsonak dira horren iturri nagusiak. Horrenbestez, EUDELek eta Udalak, EUSKARALDIAren sustatzaile garen aldetik, funtsezko zeregina dugu, batasunaren eta adostasunaren eredu den dinamika honi jarraitutasuna emateko urteko 365 egunetan, udalerrietan euskararen erabilera modu eraginkorrean haz dadin. EUSKARALDIAren xede nagusietako bat da euskara jakin edo ulertu bai baina hitz egiten ez duten pertsonak hitz egitera animatzea, alegia, aktibatzea. Horren aldeko urrats bat gehiago eman dugulakoan gaude”.

Bestalde, Aitor Aldasoro Beasaingo alkate eta Batzorde Eragileko Euskara ordezkariak adierazi duenez, Euskal Herriko udalerrietan bide luzea egin dugu, baina oraindik asko dugu egiteko. Kalean euskara zein gaztelania entzuten dira, herriaren ezaugarri soziolinguistikoen arabera, baina euskaraz ez dira aritzen hizkuntza horretan mintza daitezkeen guztiak; horrenbestez, zaindu eta indartu egin behar dugu euskararen erabilera. Hobetzeko dauden arlo askotan, aurrera egiten jarraitzeko beharra dago: lana, merkataritza, euskarazko sorkuntza, euskarazko kultur produktuen kontsumoa, etab. Modu asko daude gure hizkuntza indartzeko, adibidez Ahobiziak sendotuz eta Belarriprestak aktibatuz; horixe da, hain zuzen ere, EUSKARALDIAren helburua”.

Gaur goizean izandako bileran, EUDELen Batzorde Eragileak “Abenduak 3 – Euskararen Nazioarteko Eguna” adierazpenari atxikitzea adostu du, baita berori Euskadiko udalei igortzea ere. Adierazpen hori HAKOBAk idatzi du, eta jendaurrean aurkeztuko da gutxi barru.

www.euskaraldia.eus

 

  • Euskadiko udalerrien izenean, Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresuaren (ETEBK) 35. saioan hartu du parte Imanol Landak azaroaren 5ean eta 6an, bi urterik behingo hauteskundeak direla-eta, hau da, Kongresuaren presidentetzakoak eta bi ganberetakoak (udalerriena eta eskualdeena).
  • Anders Knape suediarra ETEBKren buru hautatu dute, 2020ra arte. Xavier Cadoret frantziarra eta Gunn Marit Helgesen alemaniarra izango dira, hurrenez hurren, tokiko ganberaren eta eskualdeko ganberaren buruak.

Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresuaren (ETEBK) 35. saioa Estrasburgon egin da azaroaren 5ean eta 6an. Bertan, Europako Kontseiluko 47 estatuetako udalerri eta eskualdeetako hirurehun hautetsi baino gehiago bildu dira. Topaketaren xede garrantzitsuena Kongresuko kargu gorena, presidentea, berritzea izan da, bai eta ganbera bietako presidenteak aldatzea ere: Tokiko Ordezkarien Ganbera (EUDEL kide da) eta Eskualdeen Ganbera. Halaber, 14 presidenteorde hautatu dira: zazpi, ganbera bakoitzeko.

Bruselan, EUDELen elkarteburuak, Imanol Landak, hiru hautetsiak zoriondu ditu lortutako karguagatik, eta honakoa azpimarratu du: ETEBK-k garrantzizko lan aparta egiten du tokiko demokraziaren alde, eta Europako Kontseiluaren funtsezko organoa da udalerrien eta eskualdeen arteko topaketarako. Tokiko gobernuen arteko lankidetzak bultzatzen gaitu erantzun bateratuak topatzera, Europak dituen erronka handien aurrean. Zeregin horrek maila askotako gobernantza eta deszentralizazioa indartzea eskatzen du, erakundeen eta erabakitzeko esparruen arteko lankidetza bultzatuz”.

Hauteskundeez gain, 35. saioaren oinarrizko gaia hauxe izan da: “Hautetsien osotasuna eta jokabide etikoa”. Etika publikoaren, gardentasunaren eta gobernu irekiaren esparruan, programaren jardunaldi biek eztabaidak ekarri dituzte, Europa osoko hiriek zein eskualdeek dituzten erronka komunen inguruan. Mintzagai izan dira, besteak beste, immigrazioa eta errefuxiatuen harrera, kulturarteko bizikidetasuna eta aniztasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta gizarte-inklusioa. Saioaren irekiera-ekitaldian, kargua utzi duen presidenteak, Gudrun Mosler-Törnströmek, bi urteko agintaldian bere zuzendaritzapean Kongresuak garatutako jardueren eta erdietsitako lorpenen balantzea egin du.

Europako Toki eta Eskualde Botereen Kongresua Europako Kontseiluko erakundea da, eta bere ardura da tokiko eta eskualdeko demokrazia sendotzea 47 estatu kideetan. Bi gobernu-organok eratuta dago: Toki Botereen Ganbera (EUDEL horren kide da) eta Eskualdeen Ganbera.

Bi ganberen artean 324 hautetsi daude, tokiko zein eskualdeko 200.000 gobernukoak baino gehiagokoak. Kongresuaren lana hiru batzordetan egituratzen da: Toki Autonomiaren Europako gutunaren jarraipen-batzordea, Gobernantza batzordea eta Egungo nazioarteko gaien batzordea.

Hauek dira, besteak beste, ETEBKren funtzioak: eragin osoko txostenak bidaltzen ditu europar araudiari buruzko lehentasunezko arloetan, esaterako: finantzaketa, enplegua, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna, gizarte-aniztasuna eta inklusioa, eta hizkuntza gutxituen babesa. Era berean, erreferentea da giza eskubideen arloan egindako jardunagatik eta behatzaile gisa, Europako Kontseiluko herrialdeetako lurralde-demokraziaren egoeraren aztertzeagatik.

ETEBKren hauteskundeen emaitzak, 2018ko azaroan

Kongresuaren presidentea: Anders Knape Suediako Toki eta Eskualde Agintarien Elkartearen (SALAR) presidenteordea da, baita bere jaioterria den Karlstad (Suedia) udalerriko zinegotzia ere. ETEBKren barruan, kargu bikoitza izan du orain arte: Kongresuko presidenteordea eta Toki botereen ganberaren presidentea.

CVa ikusi. Knape presidentearen hitzaldia

Toki Botereen Ganbera. Presidentea: Xavier Cadoret.

Saint Gerand le Puyko alkatea, eta Frantziako Alkateen Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea da. ETEBKn, Kongresuko presidenteordea izan da, baita Toki Botereen ganberakoa ere, 2016tik 2018ra . CVa ikusi.

Eskualdeen Ganbera. Presidentea: Gunn Marit Helgesen.

Telemark (Norvegia) Konderriaren Kontseiluko kidea eta Norvegiako Toki eta Eskualde Agintarien Elkartearen (KS) presidentea. ETEBKren eskualde ganberaren presidente hautatua izan da berriro, 2012tik. Era berean, Norvegia ordezkatzen du Munduko Kontseiluan eta CGLUren Buro Exekutiboan. CVa ikusi

Presidenteordeen zerrenda   Botoak eta emaitzak ikusi

Toki Ordezkarien Ganbera  Eskualdeen Ganbera
1 Karl-Heinz Lambertz, Belgika (SOC)
2 Harald Sonderegger, Austria (EPP)
3 Johan Van Den Hout, Herbehereak (SOC)
4 Tamar Taliashvili, Georgia (SOC)
5 Yuliya Svitlychna, Ukraina (ILDG)
6 Anna Magyar, Hungaria (EPP)
7 Alexander Drozdenko, Errusiako Federazioa (EPP)
1 Barbara Toce, Italia (SOC)
2 Liisa Ansala, Finlandia (ILDG)
3 John Warmishan, Erresuma Batua (SOC)
4 Michail Angelopoulus, Grezia (EPP/CCE)
5 Clemens Lammerskitten, Alemania (EPP/CCE)
6 Cristina Moreno, Espainia (SOC)
7 Gaye Doganoglu, Turkia (EPP/CCE)

EUDELen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza-esparruan, Tokiko Gobernantza onari buruzko gaietan, jarraian bidaltzen dira Udaletako politikari zein teknikariei zuzenduta dagoen jardunaldi baterako deialdia (abenduaren 3a, Bilboko Euskalduna Jauregian).

  • Jardunaldia: Gobernu Irekiaren buruz, OCDE/ELGAk bultzatua (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea).
  • Doako jardunaldia. Aurrez izena eman beharra dago deialdiaren bukaeran adierazitako estekan.

Data: abenduaren 3a, astelehena
Ordua: 9:00 – 13:00
Lekua: A2 aretoa – Euskalduna Jauregia.

Abandoibarra etorbidea, 4, 48011, Bilbo, Bizkaia

Jardunaldiaren EGITARAUA

9:00 – 9:30 Jardunaldiaren irekiera
9:30 – 11:00 Gobernu irekiaren garrantzia eta eragina
11:00 – 11:30 Kaferako atsedenaldia
11:30 – 13:00 Gobernu irekiaren instituzionalizazioa eta koordinazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA), EUDELen lankidetzaz, gonbidapena egiten dizute jardunaldi honetan parte hartzeko, «Gobernu irekiaren erreformak Bizkaia modernoa, hurbila eta arduratsua lortzeko» proiektuaren barruan.

Alessandro Bellantoni ELGAko Gobernu Irekiaren Programako buru eta Gobernantza Publikoari eta Partenariatuei buruzko Ikasketen Dibisioko buru adjuntuak emango du jardunaldiko hitzaldia, eta, horrez gainera, aukera izango dugu zuzenean ezagutzeko beste gobernu batzuetako ordezkarien esperientzia; izan ere, partekatu egingo dituzte gobernu irekiari buruzko politikak garatzen dituzten esperientziak.

Jardunaldia toki-erakundeetako ordezkarientzat izango da, bai eta Bizkaiko erakundeetan lan egin eta kudeaketa publikoan funtsezko eginkizunetan diharduten funtzionario publikoentzat ere.

Beraz, arduradun politikoei gonbidapena egiten dizuegu parte hartzeko eta gonbidapena zabaltzeko zuen taldeetan egoki deritzezuen pertsonei. Izena emateko azken eguna azaroaren 20a.

PARTE-HARTZEA BAIEZTATZEKO ESTEKA

  • Topaketa instituzionala gaur goizean EUDELen egoitzan, Euskadiko Udalen Elkartearen eta Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko Batzorde berriaren artean.

Bilbao, 2018ko urriaren 30a. Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko (EUBE-AJEPLE) ordezkaritza bati, elkarteko lehendakari Asier Erkoreka eta elkarteko idazkari Aitzol Abaroa buru dituela, harrera egin dio gaur goizean Euskadiko Udalen Elkartearen egoitzan, Bilbon, Imanol Landa EUDELen elkarteburu eta Getxoko alkateak, Ager Izagirre Mungiako alkate eta EUDELen Segurtasunaren eta Funtzio Publikoaren arloetako Batzorde Eragileko kidearekin batera.

EUBE-AJEPLEk eskatu du bilera, Batzordea berritu duela aintzat hartuta eta “Zabaltzen” plan estrategiko berriaren aurkezpen aldiaren barruan; plan horren helburua da elkarte beteranoaren jarduera irekitzea eta hedatzea hala erakundeei nola gizarte eragileei, alderdi politikoei eta herritarrei, oro har.

Topaketa hau EUDEL eta EUBE-AJEPLE segurtasunaren arloan egiten ari diren elkarlanaren bide-orriaren barruan kokatzen da. Horrela, lankidetza horren ondorioz, azken bi urteotan beharrezko ekarpenak egin dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak deitutako lan-mahaietan.

Aipatutako lan bateratu horren barruan, nabarmentzekoak dira hainbat euskal udal sinatzen ari diren hitzarmenak, Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arteko tokiko esparruko lankidetza indartzeko. Bi aldeko hitzarmen hauek udalerrietan, aldi berean, EUDELen eta Segurtasun Sailaren artean otsailean sinatutako esparru-hitzarmenetik eratorri dira, poliziaren alorrean lankidetza eta koordinazio egonkorreko esparrua ezartzeko.

Lankidetza esparrua Ertzaintzaren eta Euskadiko Udaltzaingoen arteko koordinazio protokoloetara ere zabalduko da; Udaltzaingoetako deialdi batuetara; eta hautaketa eta prestakuntzako, berdintasun eta ekipamenduko mahaietara.

Zehazki, gaurko bilerak balio izan du lankidetza ildoa berresteko hurrengo bi urteotan zehar; lankidetza horretan, EUDELek EUBE-AJEPLEren laguntza izango du udalerrietako segurtasunarekin lotura duten gai guztiak lantzeko eta aztertzeko. Lankidetza horrek, halaber, ahalbidetuko die Euskadiko alkateei gaiaren inguruan sortzen diren berritasunen inguruan iritzi kualifikatua edukitzea, eta euskal udalerrietako polizia-zerbitzuei buruzko iritzia hobetzen ere lagunduko du.

EUBE-AJEPLEk “Zabaltzen” plan estrategikoaren lehen topaketa iragan urriaren 25ean egin zuen, Arkautin, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritzarekin, zeinaren buru Malentxo Arruabarrena den. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziarekin bildu zen, eta, gaur, EUDELen elkarteburu Imanol Landarekin bildu ondoren, alderdi politikoen eta gizarte eragileekiko bileren txanda hasik

Udaletan ohikoenak diren administrazio baldintzen ereduzko 22 orri egin ditu EUDELek

Euskadiko Udalen Elkarteak Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren edizio eguneratua argitaratu du, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berrira egokituta. Eskuliburua administrazio baldintzen ereduzko 22 orriren bilduma bat da, kontratazio-prozesuen segurtasun juridikoa handitzeko eta udalen izapide administratiboak arintzeko helburua duena.

Eskuliburua urriaren 22an aurkeztu zizuen EUDELen elkarteburu Imanol Landak udalei, Bilbon egindako informazio-saio batean; bertan, 250 kargudun baino gehiago egon ziren: gehienbat, langile politiko eta teknikoak, kontratazio-zerbitzuetakoak nahiz zerbitzu juridikoetakoak, kontu-hartzaileak eta udal idazkariak.

EUDELek udalekin egiten du lan, udal kudeaketa berritzeko asmoz, hurbilagoa eta eraginkorragoa bilakatuta”. Orain, eskuragai jarri dugu administrazio-izapideak errazteko eta kontratazio-prozesuetan segurtasun juridiko handiagoa emateko tresna berria. Kontratazioa funtsezko gaia da udalen jardueran, eta ezinbestekoa da herritarrei kalitate goreneko zerbitzuak eman ahal izateko”.

Horrela aurkeztu zuen Imanol Landa elkarteburuak EUDELen Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren 2018ko edizio gaurkotua, erreferentzia-materiala izan dena Euskadiko udalentzat duela 20 urte baino gehiago.

Indarrean jarri berri den Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legeak sartutako aldaketa garrantzitsuek beharrezkoa egin dute udaletan ohikoa den eskuliburu hau arautegi berrira egokitzea. Izan ere, EUDELek material hau eguneratu du pixkanaka-pixkanaka, kontratazio publikoaren arloko arautegia aldatu ahala.

Eskuliburua administrazio baldintza berezien ereduzko 22 orriren bilduma bat da, tokiko administrazioaren kontratu ohikoenei eta horien prozesuei buruzkoak: lanak, hornidurak, zerbitzuak eta zerbitzuak ematea.

  • Eusko Jaurlaritza, aldundiak, EUDEL eta zenbait udalerri lanean ari dira 2018-2021rako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren garapenean
  • Urriaren 18tik 19ra bitarteko gauan eginiko kontaketan parte hartu zuten 26 udalerriak euskal herritar guztien % 66 dute
  • Azterlanean 919 boluntariok parte hartu dute

Urriaren 18tik 19ra bitarteko gaua kalean eman zuten pertsonen kontaketa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko 26 udalerritan aldi berean eginiko kontaketan, eta, horren arabera, 435 pertsona egoera horretan egon daitezke, Euskadin. Azterlanaren emaitzen aurrerapenaren arabera, 390 gizonezkoak dira, 26 emakumeak eta 19 kasutan ezin izan zen pertsonaren sexua identifikatu.

  • 2018an honako 26 udalerri hauetan egin da azterlana: Amurrio, Arrasate/Mondragon, Barakaldo, Bergara, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Eibar, Erandio, Errenteria, Galdakao, Getxo, Gueñes, Hernani, Irun, Llodio, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urduña, Vitoria-Gasteiz eta Zalla.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak, EUDEL eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalerri 2018-2021rako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren garapenean daude murgilduta, pertsona horiei laguntza emateko politika integralak ezartzeko.

Gau hura kalean eman zuten etxerik gabeko pertsonen % 78,4k euskal hiribururen batean eman zuen, 341 pertsonak, guztira. Zehazki, Bilbon 211 pertsona zenbatu ziren, Donostia-San Sebastiánen 106 eta Vitoria-Gasteizen 24. Barakaldon, biztanle gehien duen laugarren euskal udalerrian, beste 30 pertsona zenbatu ziren, eta, gainerakoak, 64 pertsona, gainerako 22 udalerrietan zenbatu ziren.

Datu horiek EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko IV. azterlanaren zati gisa baliatuko dira; azterlana beste datu batzuekin osatuko da, eta EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko isla zabalagoa eskainiko du. Azterlana 2019aren amaieran argitaratuko da.

 

2018

Araba

Amurrio

2

Laudio

0

Vitoria-Gasteiz

24

Guztira

26

Bizkaia Barakaldo

30

Bilbo

211

Durango

Erandio

3

Galdakao

1

Getxo

10

Gueñes

0

Iurreta

Leioa

6

Portugalete

0

Santurtzi

1

Sestao

2

Urduña

0

Zalla

0

Guztira

264

Gipuzkoa Arrasate/Mondragon

1

Bergara

5

Donostia/San Sebastián

106

Eibar

2

Errenteria

5

Hernani

1

Irun

14

Legazpi

1

Oiartzun

6

Pasaia

0

Tolosa

4

Zarautz

Guztira

145

Guztira

435

Prozedura

EAEn egoitza-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko IV. azterlan hori posible izan da 919 boluntariok parte hartu eta udalek, foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta azterlanean jasotako baliabideen gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakunde kudeatzaileek koordinatuta lan egin dutelako.

Kontaketa aldi berean egiteko, gau berean hiru lurraldeetan gizarte-bazterketa bizi duten pertsonei arreta emateko dauden zentro eta zerbitzuetan egin ziren kontaketak.

Kontaketa egiteko urriaren 18tik 19ra bitarteko gauan prozedura berari jarraitu zioten 26 udalerrietan. Talde sustatzaileek boluntario guztiak batu eta kontaketa egiteko betekizunari buruzko oinarrizko jarraibideak gogorarazi zizkieten, zalantzak argitu eta informazioa batzeko materialak banatu zizkieten, besteak beste, kalean zeuden pertsonei zuzendutako galde-sortaren kopiak.

Kontaketak

Euskadin horrelako kontaketak 2010etik egiten dira. 2012an, kaleko gaueko kontaketa hiru euskal hiriburuetan egin zen, 2014an 10 udalerrik parte hartu zuten, guztira, eta, 2016an, 24 udalerrik. 2018an honako 26 udalerri hauetan egin da azterlana: Amurrio, Arrasate/Mondragon, Barakaldo, Bergara, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Eibar, Erandio, Errenteria, Galdakao, Getxo, Gueñes, Hernani, Irun, Llodio, Legazpi, Leioa, Oiartzun, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urduña, Vitoria-Gasteiz eta Zalla.

Azken kontaketa EAEn egoitza-bazterketa larriko egoerak ikertu, horien segimendua egin eta analizatzeko erakunde-lankidetzako protokoloan sartzen da; protokoloa 2016an sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, hiru hiriburuetako udalek (Bilbo, Donostia/San Sebastián eta Vitoria-Gasteiz), bai eta EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak ere. Helburu nagusia da gizarte-bazterketa larriaren fenomenoa ikertu, hausnartu eta aztertzeko jardueren inguruan lankidetza-esparru egonkorra ezartzea.

Protokoloak ezartzen du bi urterik behin, urte bikoitietan, interesa duten udalerrietan egoitza-bazterketa larriko egoeran dauden pertsonen kontaketak egitea. Urte bakoitietan, kontaketaren emaitzen txostena prestatzen da, gero Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako egoitza-bazterketari buruzko jardunaldi monografikoen esparruan aurkezteko; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, aldi berean, txostena prestatzea finantzatzen du.