EUDELek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Bizkaiko udalerrietako hautetsiei zuzendutako jardunaldi monografiko bat antolatu zuen. Gaia hurrengo hau izan zen: Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 DEKRETUAren puntu nagusiak eta tokiko herri-erakundeetan arau horrek izango duen eragina.
Dekretu honen asmoa da estatuko araudian xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoan gara¬tzea eta, besteak beste, zarataren kalitatea arautzea EAEren eskumenekoak diren azpiegiturei dagokienez.
GAIAK:
- “Ikuspegi juridikoa: Dekretuaren lege-aurrekariak eta tokiadministraziorakoeraginak”
- Bizkaiko Lurralde Historikoko egoera dekretu berriaren testuinguruan: dekretuaren une garrantzitsuenen egutegia eta Bizkaiko kutsadura akustikoaren ebaluazioa”
Bilera EUDELeko Batzar Aretoan egin zen irailaren 26an, osteguna. Helbidea: Ertzilla, 13. Ordutegia: 9:30etatik 11:30etara.
Jardunaldian aurkeztutako dokumentazioa: