Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Azaroaren 25eko Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Eudelen nahia da Euskadiko udalek hilabete honetan zehar puntu lilaren sinboloa erabiltzea, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa,hain zuzen ere.

Irudiaren erabilerarekin batera, irudiak zer esan nahi duen azaltzen duen esaldi labur hauek ere erabiltzea eskatzen dizuegu.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila.Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso 

 

 

Jakinarazi ere egiten da Beldur Barik 2013 programarekin batera hainbat ekimen antolatu direla, besteak beste Beldur Barik! Topaketa. Gazteekin urtero egiten den topaketak amaiera emango dio programari. Aurten Bizkaiko Basauri (Mariaenea) udalerrian ospatuko da, larunbatean, azaroak 30.

Industria, zerbitzu, produktuen diseinua eta diseinu grafikoa arlo pribatuan baliatu dira batez ere. Sektore
publikoan garatzen hasi berria da.

Diseinuak sektore publikoari berrikuntza, bikaintasuna, zerbitzuen sinpletasun eta hobekuntza eta herritarrekiko komunikazioa ekar diezaioke. Diseinuak ez du esan nahi derrigorrez inbertsio handiak egin behar direnik eta sarri
askotan kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetzen du baliabide gehiagotan inbertsiorik egin barik.

Beaz eta Aenor-ek antolatutako jardunaldi honetan eduki teorikoak eta praktikoak bateratuko dira, batez ere Italian eta Euskadin izandako kasu arrakastatsu batzuei garrantzia emanez, izan ere euskal sektore publikoan ere gauza daitezke berringeniaritza prozesu konplexurik ezarri gabe.

EGITARAUA

Lekua: Euskalduna Jauregia
Data: 2013ko azaroaren 12a
Ordua: 11:30 – 13:30

11:30  Jardunaldiaren hasiera

11:40  “Diseinu eta estrategia: APAM kasua – Mantuako garraioaren enpresa publikoa”
Alessandro Confalonieri
Intersezioni Design Integrated-eko diseinugilea

12:00  “Diseinua eta jasangarritasuna: Aparka kasua”
Jonatan Morquecho
Lonhaus Estudios-eko diseinugilea

12:15  “Klasiko bat birdiseinatzen: Diabetesaren kasua”
Mari Luz Marqués
Uribealdeko kudeatzailea. Osakidetza

12:30  “Diseinua eta sinpletasuna: BEAZ kasua”
Juan Diego
Beazko zuzendari nagusia

12:50  “Diseinuaren arrakasta: Bilbao marka eta Turismo Bulegoa”
Andoni Aldecoa
Bilboko Udaleko zuzendari ordezkaria

13:10  Mahai-ingurua.

EUDELEK EUSKADIKO UDALEK GARDENTASUNAREN ALDE ERAKUTSITAKO KONPROMISOAREN BERRI EMAN DIE EUSKO LEGEBILTZARREKO TALDE POLITIKOEI

Imanol Landak, Getxoko Alkate eta EUDELeko ordezkariak, gaur goizean “Gardentasuna eta Gobernu Irekia Herri-erakunde eta Administrazioetan” izenburupean Eusko Legebiltzarrean egindako bilkura batean parte hartu du. Bertan, urte osoan egindako lana eta 2012an Euskadiko Udalen Elkartearen baitan sortutako Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udal Sareak etorkizunean egingo dituen jarduerak azaldu ditu.

Bere hitzaldi hasteko, Imanol Landa alkateak adierazi du “gaur egun, administrazio publikoon kudeaketaren funtsezko zutabeetako bat da gardentasuna. Premiazkoa da, hurbilago gaudenez askoz gehiago eskatzen digutelako auzokideek. Dena dela, gardentasuna bera udalentzako sendotzeko aukera handia da; eta irekiera, geure herritarren konfiantza zein konplizitatea berreskuratzeko giltza.”

EUDELeko ordezkariak Euskadiko udalek haien gobernu-taldeetako jardueran eta, batez ere, herritarrekin harremanetan jartzeko bideetan gardentasuna eta Gobernu Ona ezartzeko duten konpromisoa eta asmoa aurkeztu ditu, legebiltzarreko talde politikoen eta Euskal Erakunde publikoak bikaintasunerantz Q-Epea erakundearen kideen aurrean.

Imanol Landak azpimarratu du “EUDELek behar besteko konpromisoa hartu du, udalei modernizatzen, irekitzen eta herritarrekin hobeto komunikatzen laguntzen jarraitzeko. Horixe bera da udalen hurbiltasun-balioa.”

Jardunaldi honetan, Euskadiko hainbat herri-erakundetan izandako praktika onei buruzko esperientziak partekatu dituzte. Bertan, Eusko Jaurlaritza eta EUDELeko ordezkariez gain, Bilbo eta Vitoria-Gasteizko Udalek nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartu dute. Jarraian, mahai-ingurua egin dute legebiltzarreko talde guztietako ordezkariekin.

*Eudelek Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea jarri zuen abian, honako bi bide hauetatik jasotako eskariari erantzuteko: udal guztiei igorritako Udalen Berrikuntzaren Egoerari buruzko Diagnostikoa (ondorioen txostena: 2012ko abendua) eta 32 udaletan eta mankomunitate batean egindako sakoneko analisia eta ikerketa pertsonalizatua (Tokiko Berrikuntza Agendak, 2009az geroztik).

Sarea 2013ko urtarrilaren 30ean eratu zen. Hasieran, 23 udaleko eta mankomunitate bateko talde pilotu bat elkartu zen –hiru lurralde historikoetako udalak, biztanle kopuru desberdinetakoak–; hain zuzen ere, udal horietako bakoitzeko arduradun politiko bat (alkateak, oro har) eta arduradun tekniko bat.

Zertarako? Udalei ezagutzak, jardunbide egokiak eta estrategiak trukatzeko gune bat eskaintzeko; metodologiak, tresnak eta materialak haien esku jartzeko; beraien gobernu eta administrazioetan gardentasuna sustatzen laguntzeko.

Urrian zehar Eudelek Gardentasunaren aldeko Sareko Bigarren Fasea abian jarri du. Fase hori urriaren 22ko “Udaletan Gardentasuna eraikitzen” izenburuko jardunaldian aurkeztu zen.

EUDELeko Batzorde Eragileko kide diren Carlos Totorika Ermuko Alkateak eta Andoni Busquet Basauriko Alkateak, Sarearen emaitzak zein diren jakinarazi dute: Bide Orri bat eta Praktika onen katalogo bat.

Jarraian, mahaingurua egin da udal gardentasunari buruzko gaietan aurreratuen dabiltzan euskal udaletako batzuekin. Bilbo,  Vitoria-Gasteiz, Ermua eta Getxoko hainbat kargu politiko eta teknikok elkarri adierazi diote nolako estrategiari jarraitu zaion gardentasun  esparru jakinetan: informazio ekonomiko-finantzarioa, aurrekontuak, open data, komunikazioa eta herritarrentzako informazioa…

Saioaren amieran, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Fernando Vallespín Oña politologo eta katedratikoak hitzaldia eman du udal gobernuek gardentasun gaietan egun dituzten erronka eta zailtasunei buruz.

Sarearen helburu berrietako bat da oraindik gardentasuna lantzen hasi ez diren udalak honetan sartzea eta laguntzea.

Horretarako, urrian zehar honakoak burutuko dira:

  • Gardentasun arloko sentsibilizazio-ekintzak talde politikoentzat eta udal teknikarientzat,
  • Prestakuntza eta aholkularitza saioak, eta, batez ere,
  • Udal arteko esperientzia-trukaketa bultzatuko da.

Prestatutako GIDAK (2013ko urtarril-ekaina)

Sarean parte hartzen dute hiru lurraldeetako 23 udalek eta Txorierriko Mankomunitateak, zeinek aurten bi erreminta prestatu duten oraindik hasi ez diren udalei laguntzeko:

  • Gardentasunaren 11 esparru gakotan Euskadiko udalen 70 Praktika onei buruzko katalogoa.
  • Bide orria, non jarraitu beharrekoak agertzen diren Gardentasunaren gaia zerotik maila aurreratu bateraino lantzeko.

 

Sareko Udalak (24 kide)

Sareak udalen arteko elkarlana du oinarri, duten tamainari eta eskarmentuari erreparatu gabe.

Bizkaia: Bilbao, Barakaldo, Getxo, Ermua, Eibar, Basauri, Portugalete, Santurtzi, Galdakao, Elorrio, Arrigorriaga, Etxebarri, Derio, Mungia, Güeñes, Abanto-Zierbena y Ugao-Miraballes.
Txorierriko Mankomunitatea
Araba: Vitoria-Gasteiz, Amurrio, Laguardia.
Gipuzkoa: Irun, Elgoibar, Hondarribia.

EUDELek “Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Saretik” udalei laguntza ematen eta erramintak eskura jartzen jarraitu nahi du. Urrian berriro ekingo diogu sareko jarduerari eta “Udaletan Gardentasuna Eraikitzen” izenburuko jardunaldia izango da abiapuntua. Urriaren 22an, astartean, 10:30etan, Bilbon EUDELek duen egoitzan egingo da. (Ertzilla, 13, EUDELeko ekitaldi-aretoa).

Hartzaileak: arduradun politikoei bereziki zuzendutako jardunaldia, baina langile teknikari interesdunei ere irekita dago.

PROGRAMA

10:30-11:00      Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak orain arte egindako lanaren aurkezpena:
Carlos Totorika. Ermuko Alkatea.
Gardentasuna behar gisa eta aukera gisa.  Sarearen helburua

Andoni Busquet. Basauri Alkatea. Urtebeteko lanaldiaren balantzea.
Materialak: ‘Jarduera onen katalogoa’ eta ‘Bide-orria’.

EUSKADIN UDAL GARDENTASUNARI BURUZ IZANDAKO ESPERIENTZIAK
11:00-12:00       Mahai-ingurua udaletako ordezkari politikoekin:
Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Getxo, Ermua, Barakaldo

HITZALDIA: UDAL GARDENTASUNERAKO ERRONKAK ETA ZAILTASUNAK
12:00-12:30       Udal-gardentasunari buruzko hitzaldia
Fernando Vallespín Oña, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako Katedraduna

Asistentzia baieztatzeko: eskatzen da posta elektroniko bat hona bidaliz  udaltransparencia@eudel.net, pertsonaren izena eta kargua (kargu politikoa edota teknikoa) adieraziz.

 

Azaroaren 25a dela eta, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, EUDELek Deklarazio Instituzionalaren eredu bat bidaltzen die euskal udalei. Deklarazioa Beldur Barik! ekimenaren eta Berdinsarea/Berdintasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarearen markoan prestatu da.

Deklarazio hau EUDELeko Batzorde Eragileak berretsi zuen, ostegunean, urriak 17, euskal udaletara erreferentzia-eredu gisa bidaltzeko urriaren 17an, betiere, udal bakoitzaren toki errealitatera egokitzeko aukera Egon dadin.

EUDEL elkartetik jakinarazi ere egiten da Beldur Barik 2013 programarekin batera hainbat ekimen antolatu direla, besteak beste Beldur Barik! Topaketa. Gazteekin urtero egiten den topaketak amaiera emango dio programari. Aurten Bizkaiko Basauri udalerrian ospatuko da, larunbatean, azaroak 30.

EAEko toki-erakundeek 20 milioi euro izango dituzte enplegua sortzeko proiektuak abian jartzeko, baldin eta proiektuok beren inguruetako garapen sozioekonomikoari eta modernizazioari eragiten badiote.

Aurrekoaz gain, urriaren 15eko Gobernu Kontseiluaren Erabakien artean, Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren beste bi laguntza-deialdi ere onartu ditu, 1,3 milioi euroko zenbatekoarekin. Hirurak ere Enplegua Suspertzeko 2013-2016 aldirako Planaren barruan daude, eta Eusko Jaurlaritza eta EUDEL erakundeen arteko lankidetza-ahaleginaren ondorioz etorri dira.

Enplegua Suspertzeko Programak, ekintzailetza zein enplegu-politika aktiboak sustatzeko eta babesteko tresna berrien garapena indartzeko beharra planteatzen du, gazteei eta lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei arreta berezia ipinita. Era berean, Programak biltzen dituen neurrien artean aurreikusita dago ETEei eta autonomoei finantzaketa eskaintzea, bai eta enpleguko sektore intentsiboetan jarduera ekonomikoa garatzeko pizgarriak ematea ere.

•    ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKIAN TOKIKO EKINTZETARAKO LAGUNTZA-DEIALDIA

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia Euskadiko udalerri guztietan enplegua sortzera bideratuta dago, baina nagusiki krisialdi ekonomikoak bereziki astindutako eta langabezia-tasa handiko inguruetatik datozen proiektuetara; zehazki, % 15,60 baino langabezia-tasa handiagoa erregistratuta daukaten udalerrietara.

Laguntzotarako 20.000.000 euro bideratuko dituzte.

•    TOKIAN TOKIKO EKINTZAILEAK BABESTEA

Laguntza hauen helburua da enpresa-ekimenen sorrera babestea eta sustatzea; dela autoenplegua sustatzen dutenak, dela bestelako forma juridikoren batekin enplegu-gune eta interes estrategikoko sektore berriei lotuta daudenak lurralde-esparru bakoitzean.

Kontrataziorako laguntzak

Laguntza hauen helburua Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak ohiko lan-merkatuan eta toki-enpresetan kontratatzeko laguntza ekonomikoa ematea da.

•    EKINTZAILETZAKO TOKI-PROIEKTUEN BARRUAN ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEA

Eusko Jaurlaritzak, halaber, ekintzailetzako toki-proiektuen barruan enpresa-jarduera berriak abiaraztea sustatzeko laguntza-deialdia onartu du. Laguntzotarako milioi bat euro bideratuko dute.

Enpresa-proiektu berriak ezartzeko sustatzaileen tutorizazioa eta laguntza udalerriek, udalerrien elkarteek, mankomunitateek, koadrilek edota haiei lotutako zein haien mendeko erakundeek egin beharko dute.

LAGUNTZARAKO DOKUMENTAZIOA

Urriaren 15ean, asteartean, “Gizarte Aurreikuspen Osagarriaz eta Elkarkidetza BGAE Pentsio Sistema Osagarriari buruzko Prestakuntza Programa” izenburupeko jardunaldia egin zen. Antolatzaileak: EUDEL-IVAP/HAEE-Foru Aldundiak.

Pentsio-sistemaren eta Estatuko zein Euskadiko sistema osagarrien (Elkarkidetza BGAE) gaur egungo egoera eta etorkizunerako aurreikuspenak izan zituzten aztergai eta eztabaidagai nagusi.

Hizlari garrantzitsuenak Karmelo Sainz de la Maza Arrola eta Amaia Aldasoro Iturbe izan ziren, hurrenez hurren, Elkarkidetzako Lehendakaria eta Lehendakariordea.

Prestakuntzako jardunaldia Euskadiko udalerrien Zuzendaritza, Idazkaritza eta Ikuskaritzako arduradunei zuzenduta zegoen eta, oraingo honetan, doakoa izan zen.

Bilera EUDELeko Batzar Aretoan egin zen. Helbidea: Ertzilla, 13. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.

PROGRAMA:

1. Pentsio-sistema: Eztabaida soziopolitikoa
2. Gizarte Aurreikuspen Osagarria Estatuan
3. Elkarkidetza BGAEren Pentsio Sistema Osagarria
4. Gaur egungo egoera eta etorkizunerako aurreikuspenak. Ezinbesteko proiektua.
5. Galde-eskeak