Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Basqueskolak eskolaren gaur egungo gaiei buruzko lehenengo boletin elektronikoa  aurkezten du. Argitalpen berri honekin batera, ikastaroen II. edizioa hasi da eta monografikoak, elkarrizketak, berriak eta emakumeen parte-hartze politikoari lotutako beste gai interesgarri batzuk barne hartzen ditu.

Informazio-bide berri honen helburua udal hautetsientzat tresna erabilgarria izatea da eta ezagutza- eta harreman-sarea zabaltzeko lagungarria izatea.

Basqueskolako ikastaroak irailaren 24an hasiko dira eta izena emateko epea oraindik ez da amaitu.

Tokiko Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko Legearen Proiektua.

Ganberako Mahaiak gaur 2013ko irailaren 6an egindako bileran aipatutako gaiari buruzko hurrengo erabakia hartu du.

Lege Proiektua.

Egilea: Gobernua. Diputatuen Kongresua. X. Legegintzaldia.

Tokiko Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko Legearen Proiektua.

Erabakia:

Araudiko 148. artikuluaren arabera Ogasun eta Herri Administrazioen Batzordeari, eskumen legegile osoz, hura onartzeko agintzea.  Halaber, Gorte Nagusien Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea. Horrekin batera, hamabost laneguneko epea ezarri da emendakinak aurkezteko eta 2013ko irailaren 24an amaituko da.

Erabaki hori gauzatzeko, hura argitaratzea agindu da, Ganbarako Araudiaren 97. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Diputatuen Kongresuko Jauregian, 2013ko irailaren 3an.

P.D. Diputatuen Kongresuko Idazkari Nagusia, Manuel Alba Navarro.

Azken bosgarren xedapena. Indarrean hasteko eguna.

Honako lege hau «Estatuaren Aldizkari Ofizialean» (BOE) argitaratu ondorengo egunean indarrean hasiko da.

Euskadiko hamar udalerritan herritarrentzako bide-segurtasunari buruzko prestakuntza eskainiko duen autobus-zerbitzua egongo da. EUDELek Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren honako ekimen honetan parte hartu du, 2011tik antolatzen ibili diren informazio-kanpainen barruan.

2013ko abendura arte, udalek aukeratutako datan bisita bakarra egingo dute autobusek, bide-segurtasunari buruzko materiala eman eta informazioa zabaltzeko xedez. Autobusetan ordenagailuak eta herritar guztientzako jokoak egongo dira.

Honako zerbitzu hau jaso nahi duten udalerriak koordinatzeaz arduratuko da EUDEL. Haren bidez, istripuak eta haren ondorioak murrizteko estrategiak edo ohiturak sustatzen dira.

 

Egoitza Madrilen duen Herriaren Defendatzailearen jakinarazpena jaso du EUDELek, eta, bertan, Ingurumen eta Hirigintza Sailaren bitartez, udalei zuzendutako gomendio orokorraren berri ematen da, hasieran onartutako erregelamenduko arau orokorren testu osoak (ordenantzak, araudiak, aurrekontuak eta hirigintza planak) argitara ditzaten euren webgune instituzionaletan, “herritarrek modu errazagoan kontsultatu ahal izan ditzaten, agiriok jendaurrean jartzeko epeak irauten duen bitartean. Modu horretan, ez dute udal egoitzara berariaz joan beharrik izango”.

 Defendatzaileak dio, webguneetan arau orokorrak ediktuen tauletan bezala argitaratuz gero, “arreta hobea emango zitzaiela interesdunen informazio-eskariei, eta interesdunek modu errazagoan, azkarragoan eta hara joan beharrik gabe eta ordutegirik gabe ezagutu ahal izango zituzten testu horiek. Ondorioz, gehiago parte hartu ahal izango lukete toki esparruko gai publikoetan”.

 

EUDEL-IVAP 2013ko Zeharkako Planaren prestakuntza-eskaintzaren osagarri gisa, hurrengo hiruhilekoan ingelesezko ahozko eta idatzizko gramatikako maila guztietako online ikastaroak eskainiko dira. Ikastaro bakoitzaren iraupena 4 hilabetekoa izango da eta tutoretzak barne hartzen ditu ikasteko prozesuaren jarraipen eta ebaluaziorako. Gainera, hitz egiteko eskola praktikoak egongo dira.

Niveles: Beginners, Lower Intermediate, Intermediate, Upper Intermediate, Advanced, Bussiness

Ezaugarriak:

Prestakuntza-plataforma birtualeko autoprestakuntzako online ikastaroa, teoria eta praktika uztartzen dituena. Edukiak tutoretza aktiboarekin indartuko dira eta baita taldekako elkarrizketa birtualeko 8 saiorekin (saio bakoitzeko 30 minutu). Mintzamena eta entzumenari eman zaio garrantzia programa diseinatzeko orduan eta, hain zuzen ere, aipatu gaitasunen inguruan oinarritzen dira ikastaroko edukiak. Ikastaroak 24 ikasgai ditu eta ikasgai bakoitza hurrengo 8 ataletan antolatuta dago.

Izena emateko lekua: HAEE (Herri Administrazioaren Euskal Erakundea)Izena emateko epea: irailaren 12, osteguna arte.

Helburu orokorrak:

Ezagutzak eman eguneroko bizitzan eta bizitza profesionalean ere elkarrizketa errazetan aritzeko. Era berean, baliabideak erabili, ikaskuntza ebaluatu eta hobetzeko, eta hizkuntzaren erabilera errazteko.

Atsekabe-une latz hauetan  Done Jakue Compostelakoan gertatutako tren-istripuagatik, Euskadiko Udalen Elkarteak hildako guztien senide eta lagunei elkartasun eta hurbiltasuna helarazi nahi dizkie. Era berean, istripuan zauritutako eta kaltetutako guztiei  laster osatzea ere opa die.

EUDELek, Euskadiko udalen izenean, biktimengatik dolu eta elkartasunak bultzatutako ekimen guztien parte izan nahi du, eta batez ere, Galiziako herriari gertaera tragiko eta samingarri honen aurrean babes eta indar guztiak eman.

EUDELek jakinarazi nahi du uztailaren 17tik, asteazkenez, irailaren 30era arte, Udaletan, Foru Aldundian eta Euskal Herriko Unibertsitatean prestakuntza finantzatzeko laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekita dagoela, HAEEko Zuzendaritzak onartutako ebazpenaren arabera.

Interesa duten erakundeek HAEEren webgunearen bitartez izapidea egin beharko dute: www.ivap.euskadi.net

Bizkaiko Foru Aldundiak eta EUDELek Zatoz euskarara kanpaina aurkezten dute 2013-2014 ikasturteko matrikulazioa Bizkaiko euskaltegietan bultzatzeko. Ildo beretik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diren herritar eta gizatalde guztiei euskara euskaltegitik kanpo gizarte-arlo guztietan erabiltzeko gonbita luzatuko diete eragileek.

Uztailaren 12ko aurkezpenean, ondoko hauek izan dira: Josune Ariztondo, BFAko kultura diputatua, Imanol Landa, Getxoko Udaleko alkatea, EUDELen eta Bizkaiko udalen ordezkari gisa, eta Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia, Bizkaiko euskaltegi pribatu homologatuetako ordezkari gisa.

Zatoz euskarara kanpainaren helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazioa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2013-2014
ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diren herritarrak eta gizataldeak animatzea euskara eguneroko bizimoduan erabil dezaten euskaltegitik kanpo, edozein gizarteesparrutan.