Alkatetzaren Dekretuaren Proposamena, langileei 2013ko ekaineko aparteko ordainsariari dagokion nominaren aurrerakinak jasotzeko aukera ahalbidetu eta eman nahi dieten udalentzat.
EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak UDALA aldizkariaren argitalpen berria (bertsio digitalean) jartzen du zure esku.
Azken zenbakiaren izenburua “Euskadiko Udalen egoera ekonomikoa” da, eta, bertan, urrian izandako Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileraren eta azaroan izandako Finantzen Lurralde Kontseiluen bileren ondoren lortutako Udal Finantzaketarako Foru Fondoei buruzko azken datuak daude bilduta.
Zenbaki berezi honekin, EUDELek Euskadiko udalei aldizkako informazioa eskaintzeko konpromisoari erantzuten dio, betiere, kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren eta aurrekontu-kudeaketaren arloko lana errazteko.
Argitalpen berri hau zuentzat erabilgarria izatea espero dugu.
Finantzetako Lurralde Kontseiluaren bileran foru ordezkariekin bat ezin etorririk, EUDEL – Arabako Lurralde Batzordeak Batzar Nagusietara proposamen bat bidali du gaur, hots, Tokiko Erakundeei 2012an berreskuratutako opor fiskalen partehartzea ordaintzekoa, 2013an FOFFEL Finantziaziorako Foru Fondorako ezarritako epeen arabera, hau da, hiruhilabetean behin egitekoa eta ez azaroko ordainketa bakarrekoa, foru erakundean halaxe nahi dute eta.
Era berean, eskatzen da banaketa hori Tokiko Erakundeen osotasunak Lurralde Historikoren baliabideetan duen partehartzea kontuan harturik burutu dadin. honen baliokidea baita: 24.087.760,36 euro (56%). Horrek barne hartzen du bai FOFFELi dagozkion kantitateak (22.496.247,63 euro, %52,3) bai Lan eta Zerbitzuen Planari dagozkionak ere (1.591.512,73 euro, gainontzeko %3,7).
Azkenik, Eudelen Arabako Lurralde Batzordetik eskaera egin zaie batzarretako taldeei, Finantzaketarako Foru Funtsa arautzen duen Arauaren aldaketaren tramitazioan (orain hasiko da) parte hartu ahal izateko, betiere, lurraldeko udalerrien jarreraren berri emateko, aipatutako proiektu arau-emailea onartu baino lehen.
2012ko azaroaren 30ean Gipuzkoako Lurralde Batzordeak Helena Franco andreari, Ogasuneko Foru diputatu eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluaren presidenteari, 2012rako Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren (FOFFIM) aurreikus daitekeen likidazio negatiboa itzultzeko ordainketaren gerorapen-proposamena igorri zion.
Proposatutako formula EUDELek lurraldean dituen alkate ordezkariek adostu dute, Foru Ogasunak urriaren 30ean egindako Finantzen Lurralde Kontseiluaren azken batzarrean jakinarazitako 2012ko ekitaldiaren diru-bilketarako aurreikusitakoaren arabera.
Proposamen hori 2012ko ekitaldian zorpetutako kopuruen %50 zatikatzean datza, horien ordainketa 2013ko hiru epetan gauzatzeko: %10 otsailean, %15 maiatzean eta %25 abuztuan.
Gainerako %50ari dagokionez, ordainketa 2014rako geroratzea proposatu da. Hori guztiori, 2013ko urrian egingo den Euskal Finantza Publikoen Kontseiluaren ostean, ekitaldi horretarako aurrekontuan sartutako kopuruaren %3 baino gutxiagoko saldo negatiboa badu aurrelikidazioak. Kopuru hori aurrekontuan sartutako kopuruak baino %3 handiagoa balitz, gainerako %50 2013ko ekitaldiko azaroan ordainduko litzateke.
Proposamen hori Foru Aldundiarekin egiaztatze aldera, EUDELek Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseilua deitzea eskatu du, ahalik eta azkarren.
| 2013 | Itzulketa epeak | |
| Otsaila | %10 | Guztira, 2013: %50 |
| Maiatza | %15 | |
| Abuztua | %2 | |
|
Urria (Euskal Finantzen Kontseiluaren batzarra) |
||
|
Aurrelikidazioaren eta likidazioaren diferentzia
|
||
Astelehena, azaroak 26, Udal Gaztediren Batzordea bildu zen xede bikoitzarekin: orain arte egindako jarduerak baloratzeko eta etorkizuneko jarduerak aztertu eta Batzordeari horien berri emateko.
Udal Gaztediren xedea da lurralde mailako oreka eta erakundeen arteko koordinazioa sustatzea eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietako gazteen beharrei erantzuteko jarduera egokiak ezarriko direla bermatzea. Bizkaiko Foru Aldundia, Eudel eta eskualde bakoitzeko ordezkari bat daude bertan. Ordezkari horiek Eskualdeko Batzordeetan aukeratzen dira eta Bizkaiko gazteen artean garatu beharreko jardueretan parte hartze integrala eta partekatua lortzeko neurriak planifikatzea eta garatzea da bere xedea.
Gazteei zuzendutako ekintzak sustatzeko irizpideak bateratzea eta hobetzea eta Udaletatik jasotako iritziak eta iradokizunak jasotzea eta kontrastatzea da “Udal Gaztediren” xedea da. GAZTEDI BIZKAIA proiektuaren barruan dago Udal Gaztedi eta proiektu horren lurralde dimentsioa garatzeko tresna da.
EAEko Lurzoru eta Hirigintzako ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko asmoz (200. artikulua), 2012ko abenduaren 13ko EHAAn egoitza-erabilerako eraikinen aldizkako ikuskaritza arautzen duen Dekretua argitaratu da (EIT). Xedapen honekin, egoitza-eraikinen jabe ia guztiak derrigortuta egongo dira, EAEko udalerri guztietan eta berrogeita hamar urtetik gorako antzinatasuna duten kasuetan, hamar urterik behin aldizkako ikuskaritza enkargatzeko eskumeneko teknikari bati, eraikinaren kontserbazio-egoera zehazteko.
Dekretuak zenbait eranskin ditu; modu horretan, teknikariek ikuskaritza horietan erabili beharko dituzten agiri teknikoei balio administratiboa ematen dieten dokumentuak zehaztuta geratzen dira, eta, horrela, eraikinen egoera egiaztatuko da, egiturari dagokionez eraikinak daukan kontserbazio, segurtasun, estankotasun eta sendotasun baldintzak betetzen direla bermatu ahal izateko. Dagokion irizpen teknikoak zehaztuko du zein motatako lanak edo esku-hartzeak egin beharko dituzten titularrek .
Ikuskaritza Teknikoen Erregistroa
Udalek, administrazio gisa, eraikinaren aldizkako ikuskaritzei buruzko txosten teknikoak erakusteko eskatu ahal izango diete jabeei; gainera, EAEko Administrazio Orokorrak babesa eman beharko du, ikuskaritza-erregimena behar den bezala bete dadin. Dekretuak dioenez, Ikuskaritza Teknikoen Erregistroa sortzeko asmoa dago; bertan, txostenen edukia jasoko da, ikuskatu diren eraikinen fitxekin eta beraien aurkezpen-datarekin.
EITen betearazpen ordenatua planifikatu ahal izateko, Dekretuak (lehenengo xedapen gehigarria) erreferentziako egutegia finkatu du. Hain zuzen ere, egutegi hori udal programaziorik ez dagoenean erabiliko da.
2012ko azaroaren 16an, ostiralean, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko Dekretua argitaratu zen EHAAn.
Xedapen honek Estatuko legeetan zaratei buruz jasotako araudia garatzen eta osatzen du, eta, aldi berean, gure araudira dakar ingurune-zarataren ebaluazioari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/CE Zuzentaraua.
Ibon Uribe, Galdakaoko Alkatea, EUDEL elkartearen ordezkari egongo da honako prentsaurrekoan: EPK aurkezpena, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 15. edizioa. Prentsaurrekoan Gipuzkoako Foru Aldundiko, Nafarroako udaletako eta Aztiker enpresako ordezkariak ere egongo dira.
Euskarazko Produktuen katalogoa euskarazko produktuen kontsumoa eta erabilera indartzeko erreminta bat da.
Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena orduan, eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.
Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako hainbat herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko egitasmo honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak…
Askotako produktuen
Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.
Katalogoan hainbat produkturen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea, eta gutxi gorabeherako prezioa.
Katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da. Alde batetik paperezko edizioa dago: urtean behin argitaratu eta zabaltzen da, eta 140.000 aletik gora banatzen dira. Eta bestetik, www.katalogoa.org helbidean, Interneteko edizioa dago. Interneteko gune horretan paperezko katalogo osoa ikus daiteke, baina horretaz gain paperezkoan sartu ez diren produktu gehiago ere aurkitu daitezke, eta produktuetara edo argitaletxeetara zuzenean joateko loturak ere ematen ditu. Maiztasunez eguneratzen da, eta urtean zehar argitaratzen diren produktuak kontsultatzeko aukera ematen du.