Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Donostia, martxoak 6.

Konstituzio Auzitegiak, 2017ko otsailaren 16an emandako epaian adierazitakoaren arabera, konstituzioaren kontrakotzat jotzen ditu Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 4.1, 4.2 a) eta 7.4 artikuluak; izan ere, zergapetu egiten dituzte balio gehikuntzarik gabeko egoerak.

Epaian bertan ondoriozta daitekeenez, foru araugileari dagokio araudia aldatzeko dagozkion neurriak hartzea, epaia betearazteko xedez. Helburu horretarako, EUDEL eta Foru Aldundia elkarrekin ari dira lanean, horren eraginak aztertzeko eta adostutako proposamen bat egiteko.

Horregatik, eta dagozkion neurriak zehazten ez diren bitartean uste da komenigarria dela, erabaki zehatz iragankorrak hartzea, modu horretan etorkizunean izan litekeen araudi-aldaketatik erator daitezkeen arazoak saihesteko.

Aurrekoa ikusita, Gipuzkoako Lurralde Batzordeak, 2017ko martxoaren 3ko saioan, honakoa adostu du:

1.- Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri duten udalen arduradunei gomendatzea, tokiko autonomiaren printzipioari oztoporik egin gabe, aipatutako zergari dagokion likidaziorik ez egitea, Konstituzio Auzitegiaren 2016ko otsailaren 16ko epaitik eratorritako eraginak argitzeko asmoz dagozkion neurriak hartzen ez diren arte.

2.- Alor honetan bi erakundeak elkarrekin egiten ari diren lanaren emaitzen berri ematea unean-unean udaletako arduradunei.

[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”6″ directionNav=”button” width=”600″]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika01.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika02.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika03.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika04.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika05.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gernika06.jpg[/image]
[/nivo]

  • Iragan otsailaren 9an udal guztietara bidalitako testuak guztira 8 printzipio edo konpromiso adierazten ditu, eta alderdiei ere horiek bete ditzaten eskatzen zaie. Besteak beste, honakoak dira: ordezkaritza orekatua izatea kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan; funtzioak eta eskumenak esleitzerakoan estereotipoak saihestea; kontziliazio-neurriak martxan jartzea edo/eta indartzea, edota emakume hautetsien jabekuntza indibidual eta kolektiboa sustatzeko espazioak eta sareak sendotzea.
  • Gaur goizean, tokiko 6 hautetsik, Bizkaiko alkateak eta zinegotziak denak, Adierazpenaren lehenengo irakurraldi publikoa egin dute ‘Emakumeen Ezohiko Batzarrean’; lehenengoz, Gernikako Batzarretxean egin da aipatutako batzarra.

Bilbon, 2017ko martxoaren 1ean. Martxoaren 8ko ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’ gertu dagoenez, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak Adierazpen instituzional bat prestatu du eredu gisa, eta, ohikoa den moduan, Euskadiko udalen esku jarri da, dagozkien udal-organoek (udalbatzak eta bozeramaileen batzarrak) testua berrets dezaten, aipatutako oroitzapen ospakizunaren aurretik.

Adierazpen Instituzionala EUDELen Batzorde Eragileak onartu zuen iragan otsailaren 9an, eta egun horretan bertan bidali zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal guztietara.

Hain justu, gaur goizean, 12:50ean, Gernikako Batzarretxean, lehen aldiz publikoki irakurri da EUDELek egindako Adierazpena, EUDELen eta Emakunderen laguntzarekin, Bizkaiko Batzar Nagusiek lehen aldiz antolatu duten ‘Emakumeen Ezohiko Batzarra’-ren barnean.

Testua euskara eta gaztelania txandakatuz irakurri dute; horretarako, arduradunak tokiko 6 hautetsi izan dira –emakumeak, alkateak eta zinegotziak denak–, Bizkaiko zenbait udalerritakoak eta sentsibilitate politiko guztietakoak. Hona hemen izenak, irakurri duten hurrenkeran emanda: Mª José Blanco, Portugaleteko alkateordea, PSE-EEren ordezkaria; Inmaculada Zapardiez, Abadiñoko talde independenteko zinegotzia; Amaya Fernández, Barakaldoko Alderdi Popularreko zinegotzia; Carmen Muñoz, Bilboko zinegotzia, Udalberri-Bilbao en común taldearen izenean; Idurre Bideguren, EH Bilduko Bermeoko alkatea, eta Mari Carmen Urbieta EAJ-PNVko  Leioako alkatea.

Lehenengo Ezohiko Batzar honek Bizkaiko udaletako alkate eta zinegotzien ordezkaritza zabala izan du, bai eta beste lurraldeetakoena ere. Ekitaldira etorri dira Imanol Landa EUDELen elkarteburua eta Getxoko alkatea, bai eta EUDELeko Berdintasun ordezkaria eta Galdakaoko alkatea den Ibon Uribe ere. Uribe da, gaur egun, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Berdintasun Batzordearen lehendakaria.

Alderdiei deia eta 2018ko Europako Konferentzia

Adierazpenak honako hau azaltzen du:Udalgintzan, EAEko udaletako %24,7an soilik daude emakume alkateak, eta euskal herritarren %18,82 ordezkatzen dute. 2015ean, alderdi politikoek %32,58an soilik aukeratu zituzten emakumeak hauteskunde-zerrendetako zerrendaburu, eta, iraunkortasunari dagokionez, emakumeek abiadura motelagoan igo ohi dira mailaz, baita lidergoan denbora gutxiago iraun ere.”

Zentzu horretan, EUDELek alderdiei eskari zuzena egiteko (Adierazpenaren azken lerroaldea) aprobetxatu nahi izan du hainbat euskal erakundetako eta sentsibilitate politiko guztietako emakume hautetsi eta liderren topaketa hau:

“Emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa indartzeko xedez, alderdi politikoei eskaera egiten diegu konpromiso hauek beren gain har ditzaten eta beste eragile politiko eta sozialentzat ereduzkoak diren neurriak har ditzaten.”

Leioako alkate Mª Carmen Urbietak “hurrengo mugarriaz” ere hitz egin du. Hain justu, Berdinsarea (Eudel-Emakunde) berdintasunaren alorrean lan egiten duten udalen sarera udalerri gehiago biltzea da mugarri hori. Horrez gainera, Bilbon, 2018ko ekainaren 11tik 13ra bitartean egingo den “Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” Europako Konferentziara begira ere hitz egin du. Konferentzia hori da, nazioarteko mailan, tokiko eta eskualdeko agintarien topaketarik garrantzitsuena, eta CCRE-CEMR Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak, EUDELek eta Bilboko Udalak antolatuko dute elkarlanean.

Ordezkaritza orekatua eta bidezko parte-hartzea

EUDELen Adierazpenak Europako Kontseiluko Toki eta Eskualdeko Agintarien Kongresuko Txosten europarreko gomendioak eta Emakumeek eta Gizonek Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunetik eratorritako konpromisoak onartzen ditu, baita Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betebeharrak ere, eta konpromisoa hartzen du tokiko esparruetatik zortzi printzipio sustatzeko, politikan emakumeen parte-hartzea eta ordezkaritza bultzatzeko.

Testuaren asmoa da emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua bermatzen duten konpromisoak gehitzea, sarbiderako oztopoak ezabatuta eta ekintza positiborako neurriak erabilita. Halaber, presentziaz gain, politika egiteko espazioetan eta moduetan eragina izateko beharra ere hartzen da kontuan, karguaren jardun berdintasunezkoagoa eta eragin ekitatiboagoa bermatuko duten ereduak ahalbidetu daitezen, emakumeen jabekuntza helburu duten funtzioak, alorrak eta ordutegiak esleitzea eta programak indartzea barne hartzen duten neurrien bitartez.

Autonomia Erkidegoetako Herriaren defendatzaileen mintzoa goratu dute, Europako errefuxiatuek bizi duten krisi humanitario larria dela eta.

*Arartekoaren (2017 otsailak) bidalitako Idazkia eta Adierazpena.

“Europan asilo eta babes eske dabiltzan ehunka mila lagunen egoerak okerrera egiten jarraitzen du, Europar Batasuneko estatu kideetan harrera-prozedurak pittinka- pittinka izapidetzen diren bitartean, Europako Batasunak bere garaian (orain urte eta erdi finkatu zituen birkokatze eta birlekukotze kuotak betetzeko asmoz. Prozedura horien moduko desesperatzeko moteltasunak eta eraginkortasunik ezak kezka handia, frustrazioa eta amorrua sortu dituzte biztanleen sektore askotan. Ez zaio erantzun egokirik ematen begi-bistan dugun krisi humanitario larri eta bizi honi.

Herriaren defentsa-erakundeok, behin eta berriz gogorarazi ditu herri­ agintarien betebeharrak: nazioarteko babesa izateko eskubidea betetzea, errefuxiatuen giza eskubideak bermatzea eta egoera ezin okerragoan eta miseria gorrian dauden pertsonei laguntzea.

Biok dugun interes horrek bultzatuta, eta errefuxiatuak hartzeko orduan autonomia erkidegoek eginkizun garrantzitsua bete behar dutela uste dugunez gero, Arartekoak bilera batera etortzeko dei egin zien autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileei, egoera hori aztertzeko asmoz.

Gure hausnarketak partekatu ondoren, hainbat proposamen egin ditugu aho batez. Europako, Estatuko eta autonomia erkidegoetako agintariei eskatu diegu bete ditzatela asilo eskatzaileak birkokatu eta birlekukotzearen arloan hartu zituzten konpromisoak, eta lankidetzan aritzeko behar diren neurriak har ditzatela, egungo egoera onartezinari amaiera emateko.”

IKUSI Adierazpena (Erderaz bakarrik): “Autonomia erkidegoetak herriaren defendatzaileen baterako adierazpena, errefuxiatuek eta asilo eskatzaileek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean”

Informazio gehigo ARARTEKOaren webgunean/prentsa-oharrak:

AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO HERRIAREN DEFENDATZAILEEK MINTZOA GORATU DUTE, EUROPAKO ERREFUXIATUEK BIZI DUTEN KRISI HUMANITARIO LARRIA DELA ETA

Elkarrizketa IBON URIBEri. Galdakaoko alkatea, EUDELeko Berdintasunaren alorreko ordezkaria eta Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluko (CMRE) Berdintasun Batzordearen lehendakaria

*Elkarrizketaren pasarte bat ‘Carta Local’ (FEMP) aldizkarian argitaratu da, 2017ko urtarrileko alean

CMREren Berdintasun alorraren bozeramaile zara, zer zeregin betetzen du alor horrek?

Funtsezko zeregina betetzen du erakunde gisa, eta hiru eremu hauei eragiten die hainbat mailatako bere lanak:

  • Berdintasun politikak bultzatzea eta erraztea Europako udalerrietan.
  • Berdintasuna sartzea CMRE erakundearen egituran, kulturan eta zereginean.
  • Lobbya egitea europar erakundeekin, udalek berdintasunaren alorreko europar politikaren inplementazioan betetzen duten zeregina sendotzeko.

-Egiten duzuen lanak, onartzen dituzuen hitzarmenak, zer alorretan, ahalik eta zehatzenetan, atzematen ditu herritarrak? 

Gure jarduerak gizonen eta emakumeen eguneroko bizitzari eragiten dio. CMREren lana udal guztientzat balio duen arau komun batetik abiatzen da: Gizon eta emakumeek tokiko bizitzan Berdintasuna  edukitzeko Europar Gutuna (2006). Gutuna izenpetzen duten tokiko gobernuek konpromisoa hartzen dute berdintasun politikak gauzatuko dituztela hainbat eremutan. Abian jarri zenetik, ehunka proiektu inplementatu dira, eremu elkarren oso desberdinetan, nola diren osasuna, mugikortasuna, enplegua, klima, emakumeen kontrako indarkeria eta abar, berdintasun handiagoko udalak eta udal inklusiboagoak lortzeko.

Jardunbide egokien adibide zehatzak aipatzearren, nire hurbileko esparruan, euskal udalerrienean hain zuzen, ‘Beldur Barik’ proiektua nabarmenduko nuke, gazteen artean indarkeria matxistari aurre hartzeko helburuarekin. Arrakasta izan duen bigarren kasua Västes suediar hiriarena izango litzateke. Hiri horretan, udalerriaren hirigintzaren plangintzan txertatu dute generoaren ikuspegia, eta azpiegituren diseinuan emakumeen zein gizonen premia bereziak hartzen dira kontuan.

-Orain hasitako agintaldi honetan, zer helburu dituzue?

Berdintasunaren Lehendakaritzaren agintaldia 2014. urtean hasi zen, helburu hauekin:

(1) Berdintasun politiketan eragitea europar erakundeen aurrean, eta udalen, elkarteen eta CMREren ordezkari izatea.

2) Berdintasunari buruzko kontzientziazio politikoa handitzea, eta horretarako, Berdintasunaren Europar Gutuna izenpetzen dutenen kopurua handitzea.

(3) Udaletako elkarteen lana sendotzea eta CMREren estatutu egituretan berdintasunaren inplementazioaren jarraipena egitea.

Gure gizartean berdintasuna handiagoa izan dadin udalek duten ahalmen eraldatzaileari ahal besteko etekina ateratzea eta, agenda politikoaren barruan, bai udal bai eskualde mailakoetan, berdintasuna txertatzea da datozen urteetarako helburu nagusia.

-Eta aurreratuko al diguzu lehentasunezko ekimenen bat?

2018ko ekainean (11-13), Bilbon izango da CMREren berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruzko Konferentzia. Asko gustatuko litzaidake Europar Gutunaren ahalik eta sinatzaile gehien elkartzea, Berdintasunerako Euskadiko udalen sarea-Berdinsarea esperientzian oinarritutako Berdintasunaren aldeko Udalen Europar Sarea aurkezteko, eta gustatuko litzaidake, halaber, bere zeregina gauzatzeko behar dituen baliabide guztiak edukitzea.

-Betekizun horrez gainera, zein dira oinarrizko helburuak epe ertain-luzera? 

Maastrichten onartu ziren, hain zuzen ere, berdintasunaren alorreko epe ertain-luzeko lehentasunak. Hona hemen zein diren lehentasun horiek:

1. Konpromiso politikoa. Genero berdintasunak agenda politikoaren erdigunean egon behar du, eta politika, legealdi, zerbitzu, jarduera eta aurrekontu guztietan txertatu behar da.

2. Emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua. Gizarte demokratiko batean, aurretiko betekizuna da emakumeek eta gizonek berdintasunean oinarritutako ordezkaritza eta eragina izatea bizitza politikoan, gobernu maila guztietan. Helburu hori lortzeko, beharrezkoak dira ekimen positiboak, kuota sistemak besteak beste.

3. Sentiberatasuna eta gizarte konpromisoa. Gizonek eta mutikoek berdintasunaren aldeko borrokan kontzientziazioa, konpromisoa eta inplikazioa edukitzea ezinbestekoak dira, gizartearen maila guztietan.

4. Errotik amaitzea emakumeen kontrako indarkeriarekin. Premiazko ekimena gauzatu behar da gobernantzaren maila guztietan, emakumeen eta neskatoen kontrako indarkeriari aurre hartzeko, biktimei eta bizirik atera direnei laguntzeko, arduradunek erantzukizuna bere gain hartzeko eta emakumeen kontrako indarkeria modu orori buruz kontzientziatzeko, jarrerak eta jokabideak aldatzeko helburuarekin.

5. Berdintasuna, zerbitzuak eta baliabideak eskuratzeko eta kontrolatzeko. Kalitate bereko zerbitzuak eta baliabideak (adibidez: osasuna, kirola eta aisia, gizarte laguntza) eduki behar dituzte emakumeek zein gizonek, neskek zein mutilek, eta horien premien eta lehentasunetara egokitu behar dira.

6. Emakumeek lan merkatuan duten parte hartzea eta ahalduntze ekonomikoa indartzea. Neurri gehiago behar dira, gizonen eta emakumeen artean dauden soldata eta erretiro aldeekin bukatzeko eta bereizketa okupazionala ezabatzeko.

7. Lan bizitzaren eta familia bizitzaren arteko oreka. Neurriak hartu behar dira oreka hobea lortzeko emakumeen eta gizonen lanaren eta bizitzaren artean, esate baterako, lan malgutasunerako neurriak hartuz, besterengarriak ez diren aitatasun baimenen bitartez eta kalitate goreneko arreta zerbitzu arrazoizkoak eskainiz. Ordaindu gabeko zaintza eta etxeko lanak berdintasunez banatu behar dira emakumeen eta gizonen artean.

8. Berdintasuna europar balio zentral gisa. Europak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren funtsezko balioa txertatu behar du mundu mailako bere ekimenetan, hala nola, merkataritza politika, garapenerako lankidetza eta lan humanitarioa.

9. Generoaren ikuspegia babes eta migrazio politikan. Europak onartu egin behar ditu emakume eta gizon migratzaileak, errefuxiatuak eta asilo eskatzaileak aurrez aurre jarrarazten dituzten premia bereziak.

10. Europak berdintasuna sustatzeko tokiko ekimenak finantzatzea. Funts eta programa egokiak behar dira genero berdintasunean aurrera egiteko ahaleginei babesa emateko. Zehazki, Berdintasunaren Europar Gutuna eta haren on line Behatokia, eta berdintasunaren alorreko beste hainbat ekimen, udal zein eskualde mailakoak.

Zeren mende dago horiek lortzea?

Besteak beste, berdintasuna agenda politikoaren erdigunean jarri behar da, horretarako behar diren baliabide guztiak gorde behar dira, lan koordinatua egin behar da gobernu mailen artean eta europar udalak, gai horretan, funtsezko zeregina betetzen ari garela eta bete behar dugula onartu behar da.

Kalean CMRE zer den galdetzen denean, jende gehienak ez daki zer den. Denok ulertzeko moduan eta modu pedagogikoan, zertarako balio du CMREk?

Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CMRE) Europako udalerri guztien ahotsa da. 42 herrialdetako 150.000 gobernu, tokikoak eta eskualde mailakoak, ordezkatzen ditu.

Zuhurtasun handiz egin beharreko misioa bat, konplexutasun handikoa, betetzen duelako da CMRE ezezaguna: lobby gisa lan egitea, EBko erakunde komunen aurrean udal interesak defendatzeko.

Bruselako egoitzatik, zeregin bikoitza betetzen du. Alde batetik, europar legedian eragitea, udalerrien izenean, eta, beste batetik, plataforma bat izatea tokiko jardunbide egokiak eta proiektu berritzaileak elkar trukatzeko eta ikusarazteko.

-EBren etorkizunean, zer zeregin beteko du edo bete behar du CMREk?

CMREren helburuen artean dago hirietatik eta eskualdeetatik europar espiritua garatzen laguntzea. Tokikotik abiatuta Europa handiagoa eta hobea lortzea. Udala da europar demokraziaren, elkarbizitzaren eta solidaritatearen oinarria, herritarrengandik hurbilen dagoen gobernu maila baita.

Datozen urteetan Tokiko Gobernantza Egokiaren bidean lan egitea da helburua. Pertsonengandik hurbilago dauden tokiko erakundeak edukitzea; zeharkako bost zutarri izango duen udal politika berri bat gauzatzea: etika publikoa, gardentasuna, herritarren parte hartzea, berrikuntza eta, nola ez, berdinta

43/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudiaren agiria Aldizkari Ofizialean (EHAA 17/02/17) argitaratuta.

Informazio gehiago (prensa-oharra Irekia):

2015-2020 aldirako Landa Garapenerako Programan aurreikusitako 292 miloi euroren laguntzak ezartzeko dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2017-02-14)

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeari dagokionez (ETEL), Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza-batzordearen Akordioaren agiria, 2017ko otsailaren 17an, Aldizkari Ofizialetan (EHAA/BOE) argitaratutako iragarkiaren esteka digitala.

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa. Kontseilua gaur (2017ko otsailaren 16a, osteguna) goizean bertan bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak joan den astelehenean izandako bileraren ondoren (17/02/13).

Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, horietan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira,2016 ekitaldiko Udalkutxaren likidazioari dagokienez.

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua Bilbon bildu da, Bizkaiko udalek zerga-bilketaren murrizketaren ondorioUdalkutxa-Udal Finantzaketarako Foru Funtsari itzuli beharko dioten zenbatekoa (61.718.901 euro)jakinarazteko.

Bilera horretan, Bizkaiko udalen gastu-araua (% 2,1) berretsi da, kontuan hartuta gastu ez-finantzarioen eta finantzatutako gastuaren artean ezarritako gehieneko aldaketaren portzentajea % 2,2 dela. Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiakautonomia sustatzeko eta mendetasunari laguntzeko SAADen funtsei buruz hartutako erabakiaren eman da. Estatuak oraindik ez ditu funts horiek kobratu, eta, funtsak jaso arte, ezin zaie udalei transferitu.

Bizkaiko udalek informazio eguneratua jasotzeko,maiatzean Finantzen Lurralde Kontseiluaren aparteko bilera egitea erabaki da, denen artean adierazle ekonomikoak baloratzeko.

Laster EUDELetik landutako informazio gehiago eskainiko da UDALA aldizkaria ale monografiko berriaren bidez: ‘Udal finantzaketa-2017ko otsailak’

 

Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa. Kontseilua gaur (2017ko otsailaren 14a, asteartea) arratsaldean bertan bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua atzo egindako bileraren ondoren.

Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, horietan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira, 2016 ekitaldiko Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren likidazioari dagokienez.

Pasa den urtean udalerriek 458 milioi euro jasotzea aurreikusten zen, baina azkenean likidazioa 448 milioi eurokoa izan da eta, ondorioz, guztira 9,6 milioi euro itzuli beharko dituzte.

Laster EUDELetik landutako informazio gehiago eskainiko da UDALA aldizkaria ale monografiko berriaren bidez: ‘Udal finantzaketa-2017ko otsailak ’