Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Euskadiko Toki Erakundeen Lege berriak Euskadiko udalek dituzten ordezkarien kopurua areagotu du (EUDELeko hiru ordezkari), herrialdeko baliabideak banatzen diren erakunde arteko organo garrantzitsu honetan.

Udalek ahotsarekin eta botoarekin hartu dute parte lehenengo aldiz udalerriei eragiten dieten gaiei buruzko erabakiak hartzean.

 

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak otsailaren 13an (astelehena) aurten ospatu duen lehenengo bilera da, eta Euskadiko Toki Erakundeen Legea onartuta dagoenez gero bigarren bilera da (2016ko urriaren 14an- lehenengo bilera). Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak gaur ospatu duen bileran, datozen gaien erabakiak onartu ditu: 2016 ekitaldirako zerga itunpea bidezko dirubilketaren itxiera; Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2016 ekitaldian egin beharreko Ekarpenen likidazioa; eta 2016 ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa.

Udalerrien ordezkariak

EUDELek HDEKn dituen hiru kideek hiru lurralde historikoetako udalerriak (tamaina guztietakoak) ordezkatzen dituzte*:

  • Josune IRABIEN, Amurrioko (Álava/Araba) alkatea
  • Imanol LANDA, EUDELen elkarteburu eta Getxoko (Bizkaia) alkatea
  • Eneko MAIOZ, Orexako (Gipuzkoa) alkatea

* Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetatik lehe­nengoa eta bigarrena.

Finantzen Lurralde Kontseiluak

Gobernuarekin eta Foru Ogasunekin gaur egindako bileran itunpeko zergen bidezko diru-bilketari buruz eman diren datuei dagokienez, EUDELeko elkarteburua Imanol Landak gogorarazi nahi da zain egon behar dugula Finantzen Lurralde Kontseiluak egin daitezen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (hurrengo asteotan egingo dira deialdiak); horren ondoren, zoom bat egingo dugu eta ‘argazkirik hurbilena’ lortu ahal izango dugu, lurralde bakoitzeko udalerrietako egoeren bilakaeraren berri izateko.”

OHARRA:
**EUDELek informazio zehatzagoa eskainiko du datozen egunetan (UDALA aldizkaria), Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluak bildu ondoren, foru arduradunen eta udalen ordezkarien artean lurralde bakoitzeko datuak aztertzeko.
Lantalde teknikoa. Finantziazioaren eta eskumen propioen azterketa orokorra

EUDELeko elkarteburuak esan du kontuan izan behar dela partekatutako arriskuaren sistemaren arauek berdin eragiten digutela administrazio guztiei. “Udalok –Gobernuak eta Foru Aldundiek bezala –gure aurrekontuak beharrizan eta herritarrek gehien behar dituzten zerbitzu publiko eraginkorrak eta kalitatezkoak bermatzeko, gizarte zerbitzuen arabera.”

Imanol Landa aspimarratu da “erakundeen arteko zeharkako lana, kooperazioan eta adostasunean oinarrituta”. “Garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatuko duten gizarte-politikak eta inbertsioak mantendu behar direlako uste osoarekin”.  

EUDELeko elkarteburuak funtsezko gai gisa, Foru Aldundien, EUDELen eta Eusko Jaurlaritzaren artean osatutako (ostiralean (17/02/10) bildu den)  lantalde teknikoa balioa ematen nahi du. Hain zuzen ere, Ekarpenen Legea diseinatu aurreko txostena egiteko arduraduna da lantalde tekniko hau. Legearen aginduari (1.3 Xedapen Iragankorra):

“EAEko toki-erakundeek finantzaketa egokia izango dutela bermatze aldera, azterketa orokor bat egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-maila ezberdin eskumen propioei eta finantzaketari buruz, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bitartez, banaketa egoki bat ziurtatu dadin Euskal Administrazioan gastu publikoari dagokionez. Azterketa horren emaitzak kontuan izango dira noiz eta, baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenen zehaztapenerako metodologia definitzen duen legea berrikusten denean”.

HDEKren Aztergaien Zerrendan jorratuko gaiak

(Iturria: Ogasun eta Ekonomia Saila. Eusko Jaurlaritza)

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak aurten ospatu duen lehenengo bileran, datozen gaien erabakiak onartu ditu:

1º. 2016 ekitaldirako zerga itunpea bidezko dirubilketaren itxiera.

2016 ekitaldia ixtean, Foru Aldundiek egindako zerga itunduen bilketa kontsolidatua 12.950,70 milioi eurokoa izan da; tasa horren urte arteko aldakuntza % 2,7n kokatu da, eta joan den urrian egindako aurreikuspenaren gainean % 99,4n bete da.

LURRALDE HISTORIKOAK

 

 

Behin betiko bilketa (Milaka €)

LHEKren aurreikuspena 2016 Urria (Milaka €)

Diferentzia (Milaka €)

 

2016  

Ald. %   2015 g/

2016 

Ald. % 2015 g/

Itxieraaurreik.

 

ARABA

2.037.947,78

%2,2

2.054.539,93

%3,1

– 16.592,15

BIZKAIA

6.715.104,19

%3,1

6.736.181,74

%3,4

– 21.077,54

GIPUZKOA

4.197.674,27

%2,3

4.234.365,73

%3,2

– 36.691,46

12.950.726,24

 

%2,7

 

13.025.087,40

 

%3,3

 

– 74.361,16

 

 

2º. Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2016 ekitaldian egin beharreko Ekarpenen likidazioa.

3º. 2016 ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa.

(*) Informazio gehiago prentsa ohar honetan. (Iturri: Irekia)

 

11. eizioa. 2017ko martxotik azarora

EAEko toki erakundeetan arlo juridikoan lan egiten dutenei zuzenduriko Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia bere 11. ediziora heldu da.

Aurtengo edizioak 5 saio izango ditu (20 ordu guztira).

Gaiak: prozedura elektronikoa eta administrazio elektronikoa; kontratazioa; ordenantzak eta erregelamenduak zehaztea; Udal Erregelamendu Organikoa eta tokiko zergak.

2017ko PROGRAMA

Bost saio (20 ordu): martxoaren 17an, maiatzaren 19an, ekainaren 16an, urriaren 6an eta azaroaren 10ean

Ordua: 9:30etik 13:30era

Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. María Díaz Haroko kalea 11. BILBO

Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia 2006az geroztik egiten da, eta, eta xedea du EAEko toki-erakundeetako langile juridikoei beren eginkizunak kalitate profesional handiagoz egiteko behar dituzten tresnak ematea.

Mintegia gai bakarreko hainbat saiotan egituratuta dago, hurrengo alderdiak barne hartuta:

  • Hitzaldi akademikoak, aditu eta profesionalen eskutik, Tokiko Zuzenbide Publikorako funtsezkoak diren gaiei buruzkoak.
  • Hitzaldi akademikoaren osagarriak diren gaiei buruzko gogoetarako espazioa; edo tokiko gobernuei buruzko esperientzia eta praktika onak.
  • “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia”: arauen, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren gaineko berrikuntzak aztertzeko espazioa.

*Aldizkari Digitala barne dago: gai orokorrei eta jurisprudentziari buruzko albisteak, arau-aipamenak eta intereseko bibliografia.


[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”9″ directionNav=”button” width=”600″]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/delegacionCOMPLETA_ok1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/SanJuanLuz1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/nuevoPresidente1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/iparralde-elkargoa_32485167815_o.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/iparralde-elkargoa_31641682314_o.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/general1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/foto_delegacion1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/electos_iparralde.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/delegacion_mesa1.jpg[/image]
[/nivo]Imanol Landa, Getxoko alkate eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburua, Baionara joan zen atzo arratsaldean, Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren presidentea (Baionako alkate Jean-René Etchegaray) eta horren gobernu organoak hautatzeko ekitaldian egoteko.

Baionako alkate zentrista Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren, Iparraldeko erakunde berriaren, lehen presidentea bihurtu zen atzo. Jean René Etchegarayk urteak daramatza euskal erakunde bat sortzea aldarrikatzen. 233 ordezkariz osatutako batzorde berriaren lehenengo osoko bilkuran, botoen %73,4 lortu zuen. Erakundearen ordezkari berriak 231 botoetatik 157 lortu zituen, adeitasunak markatutako osoko bilkuran, hainbat hilabetez eztabaidan eta desadostasunean egon ondoren.

Hautetsi eta begirale askok egun historikotzat jo zuten atzokoa; izan ere, Iparraldeko hiru herrialdeetako 158 udalerriak lehen aldiz daude erakunde politiko berean bilduta.

Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburua, Imanol Landa, Baionako hautaketa-ekitaldira bertaratu zen Hegoaldeko erakundeen ordezkaritzako kideetako bat izan da. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak ere izan ziren bertan.

Ekitaldiaren aurretik, EUDELeko elkarteburuak eta euskal erakundeen gainerako ordezkariek topaketa laburra izan zuten Jean-René Etchegaray Baionako alkate eta hautetsi nagusiarekin. Imanol Landak zoriondu egin zuen, Iparraldeko udalerriak biltzen dituen lehenengo erakunde politikoaren sorreragatik. Bere hitzetan, albiste bikaina da euskal udalgintzarentzat; aukera eskaintzen du Iparraldean solaskide bakarra izateko eta, era horretan, lankidetzarako eta lan partekatutako etapa berria irekitzeko, interes komuneko gaiei dagokienez, adibidez, euskarari, kulturari edo garapen ekonomikoari dagokienez”.
EUDEL- Ipar Euskal Herriko Elkagoen lehen presidentea (2017/01/23)

EKITALDIKO ARGAZKIAK IKUSI


Imanol Landaren ustez, Hegoaldeko eta Iparraldeko herrien arteko lankidetza indartuko da, herritarrengandik oso gertu dagoen tokiko esparrutik abiatuta, eta ekimenak eta esperientziak trukatzea sustatuko da”. EUDELen elkarteburuak azaldu duenez, adostasunerako eta lanerako harreman estuagoa ekarri du, ekintzarako hainbat gai eta alorretan, eta partekatzen ditugun behar eta interes komunetan oinarrituta”.

“Lan handia dugu egiteko oraindik”

Atzoko saioa erakunde berriaren 233 ordezkari hautetsien lehen topaketa izan da, urtarrilaren 1ean eratu zenetik. Atzo arratsaldean bildu ziren, presidentea eta Kontseilu Iraunkorreko kideak (69 kide) eta Batzorde Exekutiboko kideak (25 kide) hautatzeko; izan ere, Elkargoko gobernuaren organo nagusiak dira aipatutako horiek.

Elkargo berriak Iparraldean aurretik zeuden 10 interkomunalitateak biltzen ditu, eta Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoa deitura hartu du. Guztira, 300.000 biztanle ordezkatzen ditu, 158 udalerritan banatuta; horietako %70 erakunde hau sortzearen alde agertu ziren.

Kargua hartzeko ekitaldian, Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren lehenengo presidenteak azaldu zuen Iparralde trantsizio-fasean sartu dela eta lana hasi baino ez dela egin. Etchegarayk ziurtatu zuenez, erakunde berriak hainbat gai kudeatuko ditu: euskararen eta gaskoiaren aldeko hizkuntz politika Baionako eskualdean, nekazaritza, mugaz gaindiko harremanak eta legeak ezarritako zortzi eskumenak, adibidez, garapen ekonomikoa, garraioak eta hondakin-bilketa. Etchegarayk nabarmendu zuenez, erakunde berriak orain arte eskaini dituen zerbitzu publiko berberak eskainiko dizkie Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrei. “Lan handia dugu egiteko, baina ez gara beldur. Duintasunez egingo dugu”, esan zuen, presidente hautatu ondoren.

EUDELek eta EMAKUNDEk aurkezten dizute webgune berria:

2012. urteaz geroztik, Euskadiko emakumezko alkate eta zinegotzientzako espazio propioa da eskola, eta sarean lan egitea eta tokiko politikei buruzko esperientziak trukatzea ahalbidetzen du.

Hemendik aurrera, webgune berria informaziorako, komunikaziorako eta euskarrirako gako-kanala izango da sarean Euskadiko tokiko hautetsientzat.

Eskolaren beraren jarduna hedatu eta dinamizatzeko barne-tresna izateaz gain, Basqueskolaren webguneak bozgorailu funtzioa beteko du, udalek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egunerokoan egiten dituzten ekintzak ikusarazteko, eta, zehatzago, emakumeen parte-hartze politikoa sustatzeko.

WEBgune berria: Virginia Woolf BASQUESKOLA

Diseinua: eskolaren neurrira egindakoa, Euskadiko hautetsien artean sare berriak (birtualak ere bai) indartu eta ehuntzeko euskarri digitaleko egiturarekin.

Edukiak: albisteak eta gaurkotasuna, elkarrizketak, prestakuntza eta ikastaroak, nazioartean erreferente diren sareen inguruko informazioa eta tokiko politikan emakumeen jarduna zabaldu eta indartzeko baliabide esanguratsuen biblioteka.

Egitekoa: komunikaziorako eta zabalkunderako kanala; informazio, kontsulta eta aholkularitzarako iturria; argitalpenen eta material didaktikoen biltegia; hautetsien artean eztabaida, kontaktua eta esperientzien eta hausnarketen trukea sustatzeko foroa.

Buletin Digitalera harpidetu, azken albiste eta informazioak jasotzeko.

Basqueskola kontaktua: basqueskola@eudel.eus

2013an etxegabetzeen arloan hasitako erakunde arteko lankidetzaren ildoan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek Lankidetza Hitzarmena sinatu dute, neurri sozialak ahalbidetzeko asmoz etxebizitza familiarrak sustatzerakoan izan daitezkeen zaurgarritasun-kasuak antzemateari buruz; hori horrela, orain, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarekin lankidetza-ildoa abiaraztea proposatu da, aipatutako Sailak hala eskatuta, Alokabide sozietate publikoak kudeatzen dituen etxebizitzen inguruko etxegabetzeen aurreko egoerak jorratzeko; izan ere, Alokabide sail horren menpe dago, eta berau da etxebizitzen alokairu babestuaren arduraduna.

Ondorio horietarako, EUDELen Batzorde Eragileak, 2017ko urtarrilaren 19an egindako saioan, udalengana jotzea erabaki du, hain zuzen ere, Alokabide sozietate publikoarekin lankidetza eskatuz, udal gizarte zerbitzuen bitartez.

Lankidetza hori soilik aktibatuko da Eusko Jaurlaritzako alokairuko parke publikoko etxebizitzen kasuan eta maizterrek alokairua sarritan eta justifikaziorik gabe ordaindu ez duten kasuetan, edo elkarbizitza-arazoak dituztenean edo etxebizitza babestua edukitzearen inguruko betebeharrak modu larrian bete ez direneko edozein kasutan. Hain zuzen ere, lankidetza eraginkorra izan dadin, Alokabidetik dagokion udalerriko Alkatetzarekin jarriko dira harremanetan, eta Alkatetzak zehaztuko du nor izango den gai horren inguruko udal zerbitzuko arduraduna, harekin jarri ahal izateko harremanetan.

Eragindako pertsonaren egoerara egokitutako konponbideren bat eman ahal izateko, eta Alokabidek hartuko duen azken erabakia behar bezala osatu ahal izateko, udal gizarte zerbitzuek sozietate publiko horrekin kolaboratuko dute, kasu zehatz bakoitzeko egoera sozialei buruz duten ezagutzatik.

Kasu bakoitzetik sor daitekeen prozedura judiziala abiarazi aurretik, Alokabide eta prozedura horren ondorioz eragindako pertsona edo pertsonak harremanetan jarriko dira etxegabetzeen aurkako herri bakoitzeko elkarte eta kolektibo sozialekin, informazioa jasotzeko eta, hala badagokio, sustapen-egoerak saihestu ditzaketen konponbideak aurkitu ahal izateko.

Datorren otsailetik aurrera, EUDELek, IVAPek eta Foru Aldundiek elkarlanean antolatu duten 2017ko Zeharkako Prestakuntza Plana hasiko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

Lekuak:  Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Tolosaldean.

Planean 179 ikastaro daude; horietatik 91 aurrez aurrekoak dira; 88, berriz, lineakoak.

Ikastaroak gaika antolatu dira: oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); giza baliabideak; gizarte zerbitzuak; hirigintza; ingurumena eta etxebizitza; berrikuntza; biztanleria; berdintasuna, etab. 

2017an prestakuntza planak (ETEL) Euskadiko Toki Erakundeen Legearen ardatzik nagusienak izango ditu kontuan: esparru orokorra, zerbitzu-zorroak, gaitasunak, antolakuntza, gardentasuna eta parte-hartzea.

Euskarazko eta ingelesezko kurtso gehiago

Gainera, urte honetan hizkuntza-prestakuntza indartu egin da, 74 ikastaro presentzialen eta 52 ikastaro on line eskaintza berriarekin, eta horietatik guztietatik 53 ikastaro euskarazko eta 25 ikastaro ingelesezko komunikazio-gaitasunak hobetzeko dira.

Izen-emateko: Matrikula egiteko, eskabidea bidali behar zaio Udaleko prestakuntza koordinatzaileari, eta horrek honako helbide honera bidaliko du: prestakuntza@ivap.eus

Hizkuntza prestakuntza arloko eskaera denean, berriz, ikasivap@ivap.eus helbidera bidali behar da.

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, asteburuan Istanbulen eta Bagdad-en izan diren atentatu odoltsuen aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko udaletatik besarkada solidario bat bidaltzen diegu Turkiako eta Irakeko herritarrei, une latz hauetan.