Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Virginia Woolf Basqueskolak 2012an abiarazitako tokiko hautetsientzako coaching programarekin jarraitu nahi du, eta, horretarako, II. mailako lidergo tailerra antolatu da, hastapenetako tailerrean parte-hartzaileek eskuratutako teknika, trebetasun eta ezagutzetan sakontzeko.

Lidergo ikastaro aurreratu hau Maru Sarasola prestatzaileak emango du.

Ikastaroa egiteko izen-emate kopuru nahikoa izango dela jakite aldera, gomendatzen da bertaratzea ahalik eta lasterren baieztatzea.

2013ko apirila-ekaina
Iraupena: 15 ordu (5 saio)
Egunak: apirilak 18, maiatzak 2, maiatzak 16, maiatzak 30, ekainak 13
Ordutegia: 16:30etik 19:30era
Lekua: EUDEL aretoa (Ercilla kalea 13, Bilbao)

Diru-bilketaren kudeaketan Bizkaiko udalekin modu egonkorrean kolaboratzeko aukera emango duen sistema bat ezartzeko asmoz, Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak bere burua eskaintzen du Tokiko Erakundeen zuzenbide publikoko zergen eta diru-sarreren epe exekutiboko bilketaz arduratzeko, betiere, aipatutako erakundeek hitzarmen bidez kudeaketa hori eskuordetzea erabakitzen badute.

Hitzarmena onartu baino lehen, EUDELek Hitzarmenari buruzko udal ekarpenak eta kezkak koordinatu eta bidali dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari.

Une honetatik aurrera, interesa duten Tokiko Erakundeek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu den ereduaren arabera formalizatu ahal izango dituzte hitzarmenak:

Zerbitzuaren kostua

Tokiko erakundeak ordaindu beharreko zerbitzuaren kostua diru-bilketa garbiaren (printzipala + errekargua + interesak – itzulketa posibleak edo okerreko kobrantzak) bolumenaren %5 da.

Hala ere, 10.000 biztanle baino gutxiagoko tokiko erakundeetan, zerbitzuaren kostua diru-bilketa garbiaren %1 izango da.

 

 

Martxoaren 15ean, ostiralean, EUDELeko elkarteburu Ibone Bengoetxeak “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Politika Publikoak” gaiari buruzko jardunaldian parte hartuko du, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak antolatua, “Gizarte Arloko Topaketak” ekimenaren baitan.

Jardunaldi hau hauei zuzenduta dago, batez ere:

  • Administrazio publikoetako politikari eta teknikariei, batez ere, toki-administrazioetakoei.
  • Berdintasunaren arloko teknikariei.
  • Emakume elkarteei eta emakume eta gizonen arteko berdintasun-proiektuak egiten dituzten erakundeei.
  • Herritarrei, oro har.

Emakume hautetsien Mundu Konferentziaren azken adierazpena. Paris. 2013ko urtarrila-otsaila

“Tokiko Bizitzan Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Toki eta Eskualde Mailako Gobernuen Parisko Agenda Globala” adierazpenak Tokiko eta Eskualdeko Gobernuen konpromisoa dakar, Emakumeek eta Gizonek Tokiko bizitzan berdintasuna izan dezaten. Hala, tresna estrategikotzat jotzen da, erabakitze-esparru guztietan emakume eta gizonen artean errespetua sustatzeari begira.

Adierazpenaren testua urtarrilaren 30etik otsailaren 1era bitartean Parisen egindako “Genero Berdintasuna, lehentasuna toki garapenerako” izeneko Emakume Hautetsien konferentziaren itxiera-ekitaldian onartu zen..

Topaketak 78 herritako 500 hautetsi baino gehiagoren partaidetza izan zuen, eta, horien artean, Ibone Bengoetxea EUDELeko Elkarteburuak parte hartu zuen.

Ordezkarien asmoa da Adierazpen hau tresna estrategikoa izatea, erabakitze-esparru guztietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lor dadin.

Adierazpena eskuragarri:

TBA TAILERRA: Kudeaketa planak egitea

Jakinarazten dizuegu ostiral honetan ( martxoak 8 ) amaitzen dela kudeaketa planak egiteko Tailerrean izena emateko epea. Tailerrak edizio honetako berrikuntza dira; izan ere, eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko aukera ematen dute.

Tailerra apirilaren 9, 16 eta 23an izango da HAEEren egoitzan (Recalde zumarkalea 18), 09:00etatik 13:30era. Helburua da urtebetean egin beharreko helburuak, proiektuak eta jarduerak dokumentatzen irakastea, Plan marko batean jasotzeko. Izan ere, plan hori erreferentzia izango da udal jardueraren kudeaketarako.

Zertarako Kudeaketa Plan bat?

Udalean kudeaketa plan bat izateak udalaren jarduera politiko eta teknikoa errazten du, ekitaldian egindako jarduera ebaluatzea ahalbidetzen du eta oinarrizko tresna da kudeaketaren gardentasunerako nahiz eraginkortasunerako.

Izen-emateak

EUDEL-HAEE eta Euskadiko Foru Aldundien arteko lankidetzarekin antolatutako tailer honetan parte hartzeko interesa duten udal teknikariek eskabidea bidali behar diote norberaren udaleko prestakuntza-koordinatzaileari, eta azken horrek prestakuntza@ivap.es helbidera bidaliko du.

HAEEk onartutako ikasleak berretsiko ditu.

 

 

 

 

Jakinarazten dizuegu astelehenetik  (martxoak 4) aurrera, EUDELek  “INFOUDALA” doako zerbitzua eskaintzen duela bere webgune berritik; laguntza, diru-laguntza eta araudi berriei buruzko informazio-zerbitzu hori tokiko euskal erakunde guztiei zuzenduta egongo da.
EUDELek modu zuzenean hartzen du bere gain zerbitzu hau ematea, eta Euskadiko udalerri guztien eskura jarriko du, udaletako eguneroko kudeaketarako informazio-tresna baliotsu eta erabilgarri gisa.

Informazio gehiago

Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FEMP) eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak antolatutako Genero Indarkeriaren Aurkako Tokiko Praktika Onen Lehenengo Lehiaketan saritu dituzte. FEMPek Bilbo eta Portugaleteko udalak saritu ditu, genero indarkeriaren aurkako praktika onengatik, Praktika Onen Lehiaketaren lehenengo edizioan. Bilboko Udala “Bilbao, emakumeenganako indarkeriaren aurrean 0 tolerantzia” izeneko ekimenagatik saritu dute. Bestetik, Portugaleteko Udala “Sentsibilizazioa eta prebentzioa” kategorian saritu dute, “2011-2014ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren Garapena eta Ekintzak (ardatza: genero indarkeria)” proiektuagatik. “Bilbao, 0 tolerantzia”Bilboren kasuan, aintzatespen hori 2012ko maiatzean Nazio Batuek genero indarkeriaren kontrako prebentziorako eta esku-hartzerako programa integralari emandako sariari gehitzen zaio.

Genero indakeriaren aurkako Bilboko praktika ona

“Portugalete, 2011-2014ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren (ardatza: genero indarkeria) garapena eta ekintzak”Saria ahalbidetu duen estrategiak biktimak babestu eta artatzeko neurriak eta baliabideak egituratzen ditu, sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak gauzatzeaz gainera.

Genero indarkeriaren aurkako Portugaleteko praktika ona