Bilbo, 2024/11/13a. Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkateak, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eta Conrad Zellmann Europako Kontseiluko ordezkariak “Tokiko Gobernantzako esperientzia eta jardunbide aurreratuak” jardunaldia aurkeztu dute gaur goizean, euskal udaletako hautetsiei eta teknikariei zuzenduta.
Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier Ochandiano ere izan da bileran. EUDELeko zuzendari nagusi Mar Zabalak eman dio amaiera bilerari. Praktika egokien trukean parte hartzaile izan ditugu Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea, Asier Iragorri Basauriko alkatea, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Eric Gálvez Legazpiko alkatea, Nagore Gomarra Laudioko zinegotzia, Sergio Javier Alzaga Irungo zinegotzia eta Rosalía Herrera Ermuko zuzendari nagusia.
Esther Apraiz elkarteburua eta Maria Ubarretxena sailburua “Tokiko Gobernantzako jardunbide aurreratuak” jardunaldian izan dira, ELoGE Europako Bikaintasunaren Zigiluaren barruan kokatuta.
Arduradun politikoen eskutik, Basauri, Ermua, Azkoitia, Errenteria, Irun, Legazpi eta Laudioko esperientzia erreferenteak aurkeztu dira.
Zazpi kasu arrakastatsuen gaiak hauek dira: kode etikoak, kudeaketa-planen jarraipena, GJHen aurrekontuak, herritarren kexa eta iradokizunen sistemak, kontratazioko genero-ikuspegia, herritarren partaidetza-behatokiak, eta berrikuntzarako eta lankidetza publiko-pribaturako hiri-laborategiak.
Udalerri aitzindari horiek eta beste batzuk dira Euskadiko tokiko gobernuen jardunbide egokien lehen bankuaren ernamuina.
Bilbo, 2024/11/13a. Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkateak, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eta Conrad Zellmann Europako Kontseiluko ordezkariak “Tokiko Gobernantzako esperientzia eta jardunbide aurreratuak” jardunaldia aurkeztu dute gaur goizean, euskal udaletako hautetsiei eta teknikariei zuzenduta.
Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier Ochandiano ere izan da bileran. EUDELeko zuzendari nagusi Mar Zabalak eman dio amaiera bilerari. Praktika egokien trukean parte hartzaile izan ditugu Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea, Asier Iragorri Basauriko alkatea, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Eric Gálvez Legazpiko alkatea, Nagore Gomarra Laudioko zinegotzia, Sergio Javier Alzaga Irungo zinegotzia eta Rosalía Herrera Ermuko zuzendari nagusia.
EUDELek eta Europako Kontseiluak bultzatutako ELoGE “Bikaintasunaren Europako Zigilua” proiektuaren barruan kokatzen da jardunaldia. Kalitatea eta berrikuntza demokratikoa ebaluatzeko sistema zorrotza da, eta 2007az geroztik arrakastaz ezarri da EAEko 23 udalerritan. Udalerri horietako hamalauk dute bikaintasunaren aitorpen gorena. Euskadin, ELoGEk erakunde arteko batzorde bat eratu du, aitortza emateko ardura izango duena, EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek osatua.
Zigiluaren bosgarren edizioaren ondoren –aurten egin da–, EUDELek eta Sailak lankidetza egonkorrarekin jarraitzen dute, tokiko erakundeen etengabeko hobekuntzan eta kudeaketa publiko aurreratuan gobernu onaren esparruak (etika, gardentasuna, parte-hartzea, kontuak ematea…) aplikatzea sustatzeko. Hori egiten ari dira dagoeneko jardunaldian beren esperientzia aitzindariak aurkeztu dituzten zazpi udalak.
Kasu arrakastatsuek udal-politikaren eta -kudeaketaren hainbat arlo hartzen dituzte. Udal-proiektu horiek helburu komun bat dute: zerbitzu publikoetan ahalik eta kalitate eta berrikuntza handiena eskaintzea, euskal herritarren behar berriei modu eraginkor eta efizienteagoan erantzuteko gizarte-, demografia-, ekologia- eta digitalizazio-erronka handien aurrean.
EUDELeko elkarteburu Esther Apraizek nabarmendu duenez, EUDELek zabaldu egin nahi du “herritarrek tokiko erakundeetan duten konfiantzaren kultura, izan ere, praktika egokien bitartez administrazio publikoa gardenagoa, etikoagoa eta eraginkorragoa dela jasotzen dute”. Apraizek Euskadin eta Europako Kontseiluarekin koordinatzeko konpromisoa azpimarratu du “Lankidetza hori beharrezkoa da; izan ere, udalok, pertsonekiko dugun enpatiatik abiatuta, funtsezko zeregina daukagu demokrazia sendotzeko, hurbilen ditugun erakundeen bidez”. Europa mailan, elkarteburuak honako hau nabarmendu du: “Europako proiektuaren abangoardian egon nahi dugu, batzen gaituzten eta ongizatean, kohesioan eta justizia sozialean aurrera eginarazi diguten Europako balio komunekiko konpromiso sendotik”.
Maria Ubarretxena sailburuak nabarmendu du beharrezkoa dela erakundeen arteko lankidetzan sakontzea, administrazioak Euskadiren behar eta erronka berrietara egokitzeko. “Pertsonen egunerokoa erraztu nahi dugu, eta, horretarako, urratsak egin behar ditugu administrazioen arteko elkarreragingarritasunerantz, leihatila bakarreko ereduak bultzatu, eta desburokratizazioa eta sinplifikazio administratiboa sustatu; aurrera egingo dugu administrazio gardenago, eraginkor eta efizienteago, hurbilago, moderno eta digitalago baterantz, bikaintasunezko zerbitzu publikoak eman ahal izateko”.
Bestalde, Conrad Zellmanek, Europako Kontseiluaren ordezkariak, hau adierazi du: “ELoGEren funtsezko alderdi bat etengabeko ikaskuntza eta udalerrien arteko jardunbide egokiaren trukea da; adibidez, herritarren parte-hartzea handitzeko erabakiak hartzean, kalitatezko zerbitzuak ematen direla bermatzeko eta administrazio ireki eta berritzailea sustatzeko. Guretzat pozgarria da EUDELi laguntzea prozesu horretan, zeinaren helburua, hain zuzen, etengabeko ikaskuntza eta baliokideen arteko trukea erraztea den.”
Jardunbide Egokien Bankua, hamabi printzipiotan
EUDELeko elkarteburuak ELoGE proiektua zabaltzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, izan ere, udalerri gehiagok dute interesa, eta udalei laguntzeko tresna berriak garatzeko konpromisoa hartu du. Besteak beste, Gobernantzako Jardunbide Egokien Lehen Bankua sortu da. Banku hori webgune honetan dago eskuragarri: https://eloge.eudel.eus/eus/buenas-practicas.php
Esperientzia eta proiektu inspiratzaileen bilduma hau Europako Kontseiluak ezarritako gobernu onaren hamabi printzipioetan egituratzen da: 1) parte-hartze demokratikoa; 2) giza eskubideak; 3) zuzenbide estatua; 4) etika publikoa; 5) kontuak ematea; 6) irekiera eta gardentasuna; 7) kalitatezko administrazioa, eraginkorra eta efizientea; 8) lidergoa, eskumenak eta gaitasunak; 9) erantzuteko gaitasuna; 10) ekonomia- eta finantza-kudeaketa sendoa; 11) jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa; 12) aldaketarako irekitasuna eta berrikuntza.
“Jardunbide egokiak biltzen jarraituko dugu, kudeaketa publikoaren esparru guztietan gobernu onaren printzipioak txertatzeko aukera dagoela erakusten lagunduko digutenak”, adierazi du Esther Apraizek.
Basauri, Ermua, Azkoitia, Errenteria, Irun, Legazpi eta Laudioko kasuak, beste ELoGE udal batzuekin batera, ekimen estrategiko honen ernamuina dira euskal erakunde guztientzat.
Eraginkortasuna eta efizientzia ardatz dituen metodologia, Agintaldiko Planaren jarraipenean eta ebaluazioan oinarritzen dena eta helburuei eta emaitzei buruzko informazio-jario etengabea ziurtatzen duena.
Azkoitia
“GJHekin lerrokatutako udal-aurrekontua”
Udal-aurrekontua GJHekin lerrokatzeko proiektua. Horrek baliabide ekonomikoak arduraz esleitzea errazten du, baina baita ikuspegi jasangarri batekin ere (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa).
Irun
“Pertsonengan oinarritutako herritarrentzako arreta: abisuen, kexen eta iradokizunen sistema”
Herritarren ekarpenak jasotzeko sistema, udalaren erantzun-gaitasuna hobetzen duena. Horretarako, emaitzen urteko ebaluazioa egiten da, ondoren hartu beharreko erabakietara eta etengabeko hobekuntzara bideratua.
KUDEAKETA PUBLIKO ARDURATSUA ETA BERRITZAILEA
UDALA
IZENBURUA
LABURPENA
Legazpi
“Kode etikoak eta eredugarritasun instituzionala Udal batean”
Udal osotasun publikoaren estrategiaren funtsezko elementuak, kargu publikoentzat eta udal langileentzat bereiziak. Batzorde Etikoaren garrantzia.
Basauri
“Parte-hartzea: Herritarren behatokia
erabakiak hartzeko”
Herriko errealitatea ezagutzeko eta herritarrek udal zerbitzuei buruz egiten duten balorazioa ezagutzeko urteko proiektua.
Ermua
Berrikuntza eta lankidetza publiko-pribatua: Ermua Urban Lab
Hiri Laborategi Digitala: ingurune errealetan hedatu eta merkaturatu aurretik, soluzio teknologikoen (IKTak eta IoT) aplikazioak simulatzeko eta probatzeko esperimentazio digitaleko ingurunea.
Laudio
Kontratazio arduratsua: genero ikuspegia kontratazio publikoan
Udalak azterlan bat egitea, Udalaren kontratazio publikoan generoaren eragina hobetzeko eta, ondorioz, sektore pribatuaren erabakietan eta kudeaketa sistemetan eragiteko gaitasuna hobetzeko.
“Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko” da Emakundek, hiru aldundiek eta EUDELek azaroaren 25erako bultzatutako kanpainaren leloa
Aurkezpenean, Lehendakariak gazte-talde batekin hitz egin du emakumeen aurkako indarkeria ukatzen duten espazio digitalen inguruan
Azaroaren 25, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguneko kanpaina, erakunde arteko kanpaina bakarra izango da berriro Euskadin, eta aurten “herri-kanpaina” izaera indartu egin da Imanol Pradales Lehendakariak berak parte hartu duelako kanpainaren aurkezpenean, Lehendakaritzan gazteekin egindako topaketa baten bidez.
Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek kanpaina bateratu honen bidez herritarrei dei egiten diete indarkeria matxista denon artean geldiarazteko, gero eta ugariagoak diren indarkeria hau ukatzen duten mezuen aurrean. “”Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko” da kanpainaren leloa, eta honen bidez herritarrei eskatzen zaie indarkeria matxista hutsaltzen duten diskurtsoei aurre egiteko.
Kanpainaren iragarkiak sareetan aurki daitezkeen indarkeria ukatzen duten esaldi batzuk erakusten ditu, hala nola: “Emakumeen aurkako indarkeria asmakizun bat da”, “Indarkeriak ez du generorik” edo “Beste herrialde batzuetan matxismoa dago, ez hemen”, eta horiei datu batekin erantzuten zaie: 2023an 6.513 salaketa erregistratu ziren EAEn emakumeen aurkako indarkeriagatik.
Iragarkia ikusi ondoren, Lehendakariak elkarrizketa bat izan du gazte-talde batekin, eta haiekin batera gogoeta egin du emakumeen aurkako indarkeriari buruz, eta, bereziki, indarkeria matxista ukatzen duten eta berdintasunaren aurkako mezuei buruz, neskek eta mutilek egunero ingurune digitalean jasotzen baitituzte hauek. Lehendakariak bertaratutako neska-mutilei adierazi dienez, “indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat eraikitzea lehentasuna da Eusko Jaurlaritzarentzat”, eta “erne egon behar da ultraeskuinak Europan eta munduan aurrera egin duelako eta indarkeria matxista ukatzen duten diskurtsoak eta berdintasunaren aurkako erreakzioa sortzen ari direlako”.
Errealitate horren aurrean, Lehendakariak azpimarratu du konfiantza duela “emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde beti agertu den” euskal gazteriarengan, eta gazteriarekin elkarrizketarako guneak irekitzeko beharra defendatu du. Adierazi duenez, gaur egin den hausnarketa bateratua Jaurlaritzak herritarrei eta, bereziki, gazteei entzuteko duen borondatearen adibide da. “Asko hitz egiten dugu gazteei buruz, baina ez diegu beti entzuten”.
Gazteekin egindako dinamikan, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Elisa García Mingo Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle eta ingurune digitaleko indarkerian adituak parte hartu dute. Azken horrek arazoa testuinguruan kokatu du, eta gazteei galderak egin dizkie interneten sortu diren erreakzioei buruz. Besteak beste, interneten ugaritu diren hitz batzuen inguruan hitz egin dute: Zer da Incel bat? Nortzuk dira tridewives izena hartzen dutenak? Eta gymbros eta criptobros izenekoak?
Miren Elgarrestak, bere aldetik, gazteek berdintasunaren aldeko eraldaketa sozialean duten protagonismoa azpimarratu du. Emakundeko zuzendaria honela zuzendu zaie gazteei: “Badakigu gazte gehienek emakumeen eta gizonen berdintasunean sinesten duzuela eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren alde zaudetela, eta horregatik, hain zuzen ere, uste dugu garrantzitsua dela mezu horiek nondik datozen jakitea eta baliabideak izatea zuengan eta gugan eraginik izan ez dezaten”.
Esther Apraiz EUDELeko elkarteburuak nabarmendu du udalek “udalerrietan euste-horma kolektibo bat aktibatzeko” konpromisoa hartu dutela, “emakumeen aurkako indarkeria ukatzen edo banalizatzen duen edozein erreakzio matxistaren aurrean”. EUDELen A25eko Adierazpenak tokiko eragile guztiekin lan egitea proposatzen duela esan du, mezu horiek neutralizatuko dituen eta tokiko bizitzan harrera ona izango duen iritzi-giroa sortzeko. Bereziki gazteei dei egiten zaie, batez ere mutilei, kritikoak izan daitezen eta mezu misogino eta berdintasunaren aurkako horien aurka ager daitezen eta “puntu lila” ikusarazteko deia egin du.
Joana del Hoyo Arabako Aldundiko Berdintasunerako eta Giza Eskubideetarako zuzendariak esan duenez, “indarkeria matxista ukatzea, zuzenean edo zeharka, haren existentzia babestea da, eta horregatik behar dugu pertsona bakoitza, generoa edo adina kontuan hartu gabe, irtenbidearen parte aktibo bihurtzea”. “Iruzkin sexista baten aurrean isiltzen, biktima baten esperientzia minimizatzen edo berdintasun politiken beharra zalantzan jartzen dugun bakoitzean, indarkeria matxistak jarraitzea ahalbidetzen ari gara”, esan du.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari Nerea Isasik adierazi duenez, “emakumeen aurkako indarkeriak forma berriak hartzen ditu eremu digitalean, haren eraginaren irismena modu kalkulaezinean zabalduz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak errealitate horri heltzeko eta indarkeria matxistari dimentsio guztietan aurre egiteko eta diskurtso ukatzaileak indargabetzeko estrategia espezifikoak garatzeko erabakia hartu du”.
Bestalde, Bizkaiko Berdintasun zuzendari Trinidad Vicentek ziurtatu du foru erakundeak bat egiten duela kanpainarekin ” gazteekin beharrezkoa den aliantza eginez, berdintasun eza eta indarkeria matxista ukatu beharrean, berdintasunezko eta emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizarte bat eskatzeko kalera ateratzen den gazteriarekin”.
Kanpaina gaurtik azaroaren 25era bitartean egingo da telebistan, irratian, prentsa idatzian, sare sozialetan eta beste publizitate-euskarri batzuetan.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek Euskadiko Elikagaien Bankuekin lankidetzan jardungo dute, orain arte udaletan edo beste erakunde edo entitate sozial batzuetan bildutako produktuak Valentziara bidaltzeko lanak koordinatzeko. Helburua laguntza ahalik eta modu antolatuenean eta eraginkorrenean bideratzea da.
Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioak, DANAren ondorioak jasan dituzten pertsonei eta familiei zuzendutako elikagaien bilketari buruzko kontsulta ugari jaso ditu eta euskal erakundeekin akordio batera iritsi dira:
FESBALen (Elikagaien Bankuen Federazioa) eta Valentziako Elikagaien Bankuaren jarraibideei jarraituz, Euskadiko Elikagaien Bankuak arduratuko dira Valentziako Elikagaien Bankura bidalketak koordinatzeaz.
Oraingoz, ezinezkoa da Valentziako Elikagaien Bankuaren lokaletan produktu gehiago jasotzea edo biltegiratzea, elikagai asko dituztelako bilduta. Hori dela eta, dohaintzan emandakoa produktuak, Valentziara bidaltzeko zain, Euskadiko Elikagaien Bankuen biltegietan gordeko dira.
Horrenbestez, Valentziara bidaltzeko elikagaiak bildu dituzten EAEko erakunde eta entitateek Euskadiko Elikagaien Bankuen egoitzetara eraman ahal izango dituzte, eta haiek biltegiratuko dituzte kaltetuei bidali arte, FESBALek hala erabakitzen duenean.
Euskadiko Elikagaien Bankuek, nolanahi ere, jasotako elikagaien erabilera soziala eta ahalik eta aprobetxamendu handiena bermatzen dute, baliabideak galtzea saihestuz.
Bestalde, erakundeek gogorarazi nahi dute Valentziako Generaliteak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri duela SOM SOLIDARITAT ataria DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko.
Erakunde eta entitateek elikagaiak garraiatzeko harremanetarako helbideak eta telefonoak:
Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren, EUDELen, Gasteizko Udalaren eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen arteko erakunde arteko akordioak koordinazioa eta jarduteko jarraibideak erraztuko ditu
Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak, EUDELek, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak erakundeen arteko akordio bat sinatu dute gaur, arazo soziosanitarioekin lotutako egoerak detektatzeko.
Akordio horren bidez, farmazia komunitarioen sarearen eta gizarte-zerbitzuen arteko koordinazio-mekanismoak ezarriko dira, esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak adosteaz eta erakundeen arteko lankidetza hobetzeaz gain.
Herritarrengandik oso hurbil dagoen zerbitzua denez, Araba lurralde historikoko farmazien sarea tresna pribilegiatua da gizarte-zerbitzuen arreta jaso dezaketen egoera problematikoak detektatzeko.
Akordioak detekta daitezkeen hainbat egoera jasotzen ditu, hala nola:
Bakardadea
Autonomia pertsonala galtzea edo mendekotasun-arriskua
Familia zaintzaileen gainkarga eta uko egitea
Indarkeria matxista edo familia barruko indarkeria
Tratu desegokia edo tratu txarra ematea adinekoei eta abarrei
Horientzat guztientzat, farmaziak berak eta oinarrizko gizarte-zerbitzuek egingo dituzten ekintzak jasotzen ditu akordioak.
Arabako farmazia komunitarioen sarea 116 farmaziak osatzen dute, eta horietatik 79 Gasteizen daude. Landatar eremuan, 37 farmazia-bulegoek ez ezik, beste sei botika-kutxek ere ematen diete zerbitzua herritarrei, hainbat herritan.
Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak prestakuntza emango die farmazia-bulegoetako farmazialariei, akordio horren berri emateko eta farmaziek, egoera bakoitzaren arabera, gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzeko jarraitu beharreko prozedura azaltzeko. Gainera, Gasteizko Udaleko teknikariek akordioa garatzeko baliagarriak diren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen funtzionamendua aurkeztuko dute.
Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Milagros López de Ocarizek farmaziaren lan asistentzialari eta soziosanitarioari balioa ematen dion akordio horren garrantzia nabarmendu du. “Farmazien saretik arreta zehatza eta pertsonalizatua garatzen dugu. Askotan, herritarrek jasotzen duten lehen arreta profesionalizatua izaten gara. Hemendik aurrera, gizarte-zerbitzuekiko komunikazioaren makineriak askoz hobeto funtzionatuko du, pazienteen bizitza hobetzeko eta Gasteizen eta Arabako gainerako udalerrietan ditugun baliabideetarako sarbidea errazteko”.
Esther Apraiz EUDELeko presidenteak azaldu duenez, Euskadiko Udalen Elkarteak bat egin du ekimena Araba lurralde historikoko udalerri guztietara zabaltzeko eta horren onura herritar guztietara hedatzeko akordioarekin; izan ere, “gure betebeharra da”. Azpimarratu du akordio horrek aukera emango duela Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta integrala indartzeko, farmazietatik “alerta goiztiarreko” mekanismoa txertatuz, herritarren premia soziosanitarioen “termometro” bihur dadin. Apraizek nabarmendu du udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuek funtsezko zeregina dutela farmazia komunitarioen sarearekin harremanetarako eta komunikaziorako kanal egonkorrak osatzeko. “Batez ere udalerri txikietan, horietan kontaktua estuagoa baita, baina beharrezkoak dira detektatzeko, orientatzeko eta, hala badagokio, bideratzeko prozedura bizkorrak antolatuko dituzten mekanismoak, horien bidez egoera bakoitzean pertsona bakoitzari erantzun eraginkorrena eta eragingarriena eskaintzeko”.
Gizarte Ongizateko Foru Erakundeko zuzendari kudeatzaile Ernesto Sainz Lancharesek Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak abian jarritako proiektuei balioa eman nahi izan die. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundia proiektu horien partaide da eta “arabarrei zerbitzu hobea ematen laguntzen duten ekimen bateratu eta koordinatuak” gauzatzea dute helburu. Horrekin lotuta, adierazi duenez, “farmaziaren parte-hartzearen ahalmen nagusia da gainerako profesionalentzat oharkabean igaro daitezkeen hainbat errealitateren lekuko dela. Mendekotasuneko, tratu txarren, bakardadeko, indarkeria matxistako edo osasun mentaleko egoerak ikustean gizarte-baliabideekin zubi-lana egin dezake, pertsona horiek beren bizi-kalitatea hobetu dezaketen laguntza- eta arreta-zerbitzuetara bideratuz”.
Azkenik, Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken zinegotzia, Lucho Royero, bat etorri da farmaziek egoera ahulean dauden eta laguntza behar duten pertsonak kalean bertan detektatzeko eta informatzeko radar gisa duten garrantziari buruz. Gasteizko Udalak oinarrizko gizarte-zerbitzuak, gizarte-larrialdietako zerbitzua, familia zaintzaileei laguntzeko Maiteki programa eta BIZAN sarea jartzen ditu behar dutenen eskura. “Atsegin handiz sinatu dugu akordio hau eta koordinaziorako tresna berri honi ongietorria eman nahi diogu. Horren bidez, laguntza eta baliabide publiko sozialak behar dituzten pertsonengana gehiago eta hobeto iritsiko gara eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzen lagunduko dugu”, adierazi du.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, etengabeko harremana dute Valentziako Generalitatearekin, zuzenean jakiteko zein diren kaltetutako pertsonen behar zehatzak.
Atzo, Euskaditik Valentziara atera ziren larrialdietako zerbitzuetako, suhiltzaileetako, DYAko eta Gurutze Gorriko 80 pertsona baino gehiago, eta berreskuratze lanetan laguntzen ari dira.
Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta EUDEL modu koordinatuan ari dira lanean, laguntza ahalik eta modu antolatuenean eta eraginkorrenean irits dadin Valentziara. Gainera, Valentziak bizi duen krisiaren aurrean, elkartasun-erantzun espontaneoa sortu da.
Euskadi beti izan da gizarte solidarioa, baita orain ere, eta bere erakundeak ere solidarioak dira. Baina elkartasunak egokia eta eraginkorra izan behar du, eta horretarako, ezinbestekoa da elkartasuna antolatua izatea. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek tokian bertan jarduten ari diren instituzio eta erakundeek esaten dutenari erreparatzeko eskatzen dute. Horretarako, une honetan, lagundu nahi izanez gero, erakunde horiek emandako kontuen bidez dirua bidaltzea gomendatzen da. Aurrerago beste laguntza batzuk beharko dira, hondamendiaren eragina luzatu egingo baita.
Horrela, Valentziako Generalitateak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri du SOM SOLIDARITAT DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko. Eskari bera egiten du FEMP-ek (Federación Española de Municipios y Provincias) “logistika eta biltegiratze arazoak” direla eta.
Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta EUDEL-ek herritarren elkartasuna eskertu nahi dute, Euskadi, beste behin ere, herri solidarioa dela erakusten ari delako.
ZER EGIN?
Egoeraren eta beharrizanen berri jaso
Egoera hauei erantzuteko gai diren eta eragindako eremuetan presentzia duten erakundeei dohaintza ekonomikoak egitea.
Egoera honetan laguntzen duten euskal erakundeetan boluntario egitea.
ZER SAIHESTU?
Gauzazko dohaintzak egitea
Norbere kabuz jardutea, larrialdietan eta ekintza humanitarioan espezializatutako erakundeekin harremanetan jarri gabe
Kaltetutako eremuetara joatea
GOGORATU
Elkartasunak eraginkorra eta denboran jarraitua izan behar du.
Esther Apraiz EUDELeko elkarteburuak eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak “Euskadin atzerritarrei harrera emateko tokiko politikak diseinatzeko eskuliburua” aurkeztu dute hiru lurraldeetako tokiko erakundeekin egindako jardunaldi batean. Euskaraz “Harrera Ehundu” izenarekin ezagutzen den ekimen aitzindari honetan, arlo horretan ibilbide aurreratua duten hemeretzi euskal udalerrik parte hartu dute. Horietatik, Durangok, Ermuak eta Tolosaldeak euren esperientziak eta ibilbideak partekatu dituzte. Biltzenek, Gizarteratea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak, gidaren edukia azaldu die bertaratu diren udalerriei.
“DANA horren tragediaren aurrean, Euskadiko Udalerriek doluminak eman nahi dizkiegu biktimen familiei eta hurbilekoei, eta gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetutako eremuetako biztanle guztiei.
Egoera ahalik eta azkarren hobetzea espero dugu, eta pertsonen ongizatea eta segurtasuna bermatu ahal izatea. Pertsonak salbatzea da garrantzitsuena une honetan.”
Esther Apraiz, EUDELeko elkarteburua eta Derioko alkatea