Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Bilbon, 2013ko martxoaren 5ean

Ordutegia: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00

Lekua: Autore Fundazioa .Teatro Campos Elíseos Antzokia. Bertendona kalea, 3bis. 48008 – Bilbo

Gai-zerrendaren oinarrizko edukien azalpena egingo da partehartzaileak gai horietaz ondo jabe daitezen. Arratsaldeko saioa tailerraren formatuan egingo da, Ikus-entzuleen Kudeaketarako Plan baten lanketaren simulazioa egingo da. Autoreak azaldutako etorkizunerako proposamen batzuen eztabaidarekin bukatutzat emango da tailerra. Ikasleek lan egingo dute “Ikus-entzule eszenikoen prestakuntza eta kudeaketa gizarte teknologiko batean “ liburuaren ale batekin, liburua tailerraren matrikularen prezioaren barruan egongo da.

Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen Aurreproiektua

EUDELek hautetsiei zuzendutako informazio-saioa deitu zuen otsailaren 21erako (osteguna), 13:00etan, EUDELen Ekitaldi Aretoan (Bilboko Ercilla kalea 13), 2013ko otsailaren 15eko Ministroen Kontseiluan iragarritako Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen Aurreproiektuari buruz.

Jarraian, saio horri dagokion dokumentazioa bidaltzen dizugu:

2013an EUDEL eta HAEE-IVAPek udal zuzendaritzetako langileei begirako ibilbide berria eskaintzen dute -bi edizio Bizkaian eta bat Gipuzkoan-. Aurten bakarrik, eskari kopuruak 100 izen-ematetik gora egin du, aurreko bost edizioetan (2008-2012) izandako partehartze osoa berdindu duelarik

Gaur egungoa bezalako krisi ekonomikoko testuinguru batean, baliabide publikoen kudeaketa eraginkor eta iraunkorrak are garrantzi handiagoa hartzen du. Horregatik, EUDELek egokitzat jo du udalen kontu-hartzaile eta beste sailetako zuzendarien gai ekonomiko-finantzarioen prestakuntza sendotzea. Programa hau, halaber, sareko topaketarako eta lanerako espazioa izango da, sektore honetako profesionalentzat.

Programa osatzen duten 8 saioetan, Estatuko araudi berriak (Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legea) tokiko euskal gobernuei nola eragiten dien aztertuko da, bai eta udalak nola egokitu daitezkeen Lege berrira ere, aurrekontua, diruzaintza, kudeaketa finantzarioa eta diru-bilketa planifikatzen lagunduz.

Gaiak:

  • Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Organikoa eta bere aplikazioa Euskadiko udaletan.
  • Udal Aurrekontua, udal politikaren tresna gisa.
  • Kudeaketa Finantzarioa eta Diruzaintza.
  • Zergen kudeaketa eta Zerga-bilketa.

EUDELen elkarteburuak, Ibone Bengoetxeak, gaur, otsailaren 1ean, Tokiko Emakume Hautetsien Mundu Mailako Biltzarrean hartu du parte. Biltzarra urtarrilaren 30ean hasi zen, eta mundu osoko 60 herrialdetako 500 emakume hautetsi bildu ditu, Parisen.

Nazioarteko foro honetan bost kontinenteak daude ordezkaturik, eta emakumeak nabariago egiteko eta euren jabekuntza sustatzeko plataforma eraginkorra da, bai eta mundu mailan berdintasuna bultzatzeko ere. Hiru egunez, munduko hainbat eskualde eta hiritan gauzatutako esperientziak eta praktikak partekatu dira, hain zuzen ere, ekonomia, politika, giza garapena edota genero indarkeriaren segurtasuna eta prebentzioa bezalako esparruen ingurukoak.

Ibone Bengoetxeak hiri-espazioan emakumeen segurtasuna hobetu eta genero indarkeria prebenitzeko asmoz Euskadiko udalek abiarazitako ekimenak azaldu ditu, “hiri debekatuaren mapak” kasu.

Biltzarreko gainerako txostengileen artean, ordezkari politikoak ere badaude, emakumezkoak nahiz gizonezkoak, nazioarteko politikan berdintasunaren aldeko aldarrikapen aktiboa dela-eta nabarmentzen direnak: Michelle Bachelet, NATO-Emakumeak erakundearen zuzendari exekutiboa; Joan Clos, Bartzelonako alkate ohia eta egungo NATO-Habitata izenekoaren zuzendari exekutiboa; Irina Bokova, UNESCOren zuzendari nagusia; Hauwa Ibrahim, giza eskubideen ekintzaile defendatzailea Nigerian; Reta Jo Lewis, AEBetako Estatuen Saileko ordezkaria; edota anfitrioiak eurak, Bertrand Delanoë, Parisko alkatea, eta Anne Hidalgo, alkateordea; azken horrek Hiri eta Toki Gobernu Bateratuen Mundu Mailako Erakundearen (CGLU) Genero Berdintasunaren presidentetza du.

EUDELek Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen  Sarea sustatu du. Diagnostikoa egiteko, praktika onak trukatzeko eta Euskadiko udalen estrategia bateratua garatzea ahalbidetuko duten laguntza-ekintzen espazioa izango da Foroa, euskal herritarrei tokiko administrazio gardenagoak eta irekiagoak eskaintzeko.

Lehenengo fasean, foroa hiru lurraldeetako 24 udaletako talde pilotu batek osatuko du. Udalak gai honen gainean erakutsitako interesaren eta euren erakundeetako gardentasunaren garapenean duten esperientziaren arabera hautatu dira.

Foroa udal parte-hartzaileek ezagutzak, praktika onak eta estrategiak trukatzeko espazio gisa eratu da.

Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea

Ekimen honen helburua da Foroan parte hartzen duten udalek lortutako aurrerapenak eta bideratutako ekintzak Euskadiko gainerako udalerrietara zabaltzea, udal gehiagok foroarekin bat egin dezaten eta, epe laburrera, Gardentasunaren Aldeko Euskadiko Udalen Sarea osatu ahal izateko.

24 udalek osatutako talde pilotua:

Bilbao, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz, Abanto Zierbena, Amurrio, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Eibar, Elgoibar, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Güeñes, Getxo, Guardia, Txorierrieko Mankomunitatea, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Ugao-Miraballes, Hondarribia, Irun.

2013ko urtarrilaren 11n ostiralean, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburu Ibone Bengoetxeak eta Pueblako (Mexiko) alkate Eduardo Rivera Pérezek bilera izan zuten euren taldeekin batera, Bilboko Udalaren eskutik hiriaren hirigintza-eraldaketarako estrategia ezagutzeko asmoz ordezkaritza mexikarrak Bilbora egindako bisitarako programatutako kontaktu instituzionalen barruan.

 Bileran, Eudelek, Euskadiko udalen ordezkari eta zerbitzu-emaile den aldetik, Elkarteak daukan antolaketa eta garatzen duen lana aurkeztu zizkien Pueblako Alkatetzako kideei.

 Bi taldeek beren lurraldeetako udal gobernuen ereduei buruzko informazioa trukatu zuten, interes berezia jarriz Euskadiko udalek sareko kudeaketaren, berrikuntzaren eta hiri-garapenaren arloan gauzatutako praktika arrakastatsuetan

[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button_hover”]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur2.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur3.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur4.jpg[/image]
[/nivo] Larunbata, azaroak 24. Gasteizko Artium Museoak 16:30etik aurrera “Beldur Barik 2012” egitarauari azken puntua jarriko zion Jaialdia hartuko du. Bertan  izan ziren autodefentsa- edo komiki-tailerrak, perkusioa, bertsolaritza-saioa emakume batzuen eskutik eta Ikusentzutezko III. Lehiaketaren sari-ematea.

Euskal Herriko ehunka neska-mutil bertaratu ziren Gasteizko hirira jarduera-programa honetan parte hartzera.  Programaren helburua zen sorkuntza bultzatzea eta emakumezkoek hainbat arte-esparrutan sortutako lanaren autoretza ikusaraztea eta balioztatzea.

Hala, neskei zuzendutako tailer berezituak eman ziren, hala nola, autodefentsari buruzkoa, baita mixtoak ere, hala nola,  “gorputza” deritzona, bideo-edizioa edo komikigintza. Jardunaldia amaitu zen Ikusentzutezko III. Lehiaketaren sari-ematearekin, 20:00etatik aurrera, eta girotze aldera  bertso-saioa izan zen Ainhoa Agirrezaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi bertsolarien eskutik.

Azaroak 25-Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, jai-giroko topaketa hau urterik urte euskal hiriburuetako batean ospatzen da, eta aurtengoak gazteekin landutako prebentzioa oinarri izan duen Beldur Barik! urteko programari amaiera emateko balioko du.

Beldur Barik programak garatutako jardueren emaitzak aintzatetsi eta ikusarazteko plataforma moduan balio du ekitaldiak, bai eta Euskadin Berdintasunaren alde diharduten elkarte eta kolektiboen lana aintzatetsi eta ikusarazteko ere.

Euskal gazteriari zuzenduriko topaketa honen helburua da esperientzia, informazioa eta prestakuntza trukatzea, eta zenbait udalerritako neska-mutikoen artean sareak sortzea ahalbidetzea.

Egitaraua
“Topaketa” 16:30ean hasi zen; autodefentsarako tailerrak, komikiak sortzeko tailerrak eta ikus-entzunezkoen tailerrak antolatu ziren, saio musikalak eta Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa egon ziren eta lehiaketan aurkeztutako lanak ikusi ahal izan ziren.

  •  Ongietorria perkusio taldearen eskutik: Perkuneskak Emakumeon Elkartea.
  • 16:30etik 19:30era. Aldi bereko tailerrak
    • Gorputza:
    • Ikus-entzunezkoak:
    • Komikigintza:
    • Autodefentsa:
  • 19:30ean. Luncha eta parte-hartzaileekin batera garatutako ekintza kolektiboa.
  • 20:00etatik 22:00etara. Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa, Bertsolaritza-saioa izan zen Ainhoa Agirrezaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi bertsolarien eskutik.

Topaketan bertan, emakumeek musikan duten partaidetzari buruzko Emarock proiektuaren erakusketa egin zen.

Orain arte bidalitako zirkularren jarraipen gisa, ELKARKIDETZAko arrisku-gertakizunari dagozkion ekarpen instituzionalei dagokienez, EUDELek gai honi buruzko azken informazioaren berri eman nahi die elkartekideei.

Atzo, 2012ko azaroaren 13an, Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren emendakin partzialen eztabaida eta onarpenean, EAJ-PNVren gehikuntza-emendakin bat onartu zuen; horren bitartez, Herri Administrazioek, erakundeek eta sozietateek aukera dute langile publikoen ekarpenak egiteko, heriotzagatiko eta ezintasunagatiko gertakizunak estaltzeko kasuetan.

Emendakin hori onartuta, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren 22. artikulua, honela geratuko litzateke:

  •  III. TITULUA. Langileria-gastuei buruz
    • I. KAPITULUA. Sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen gastuak
      • 22. artikulua (…) Hiru. 2013ko ekitaldian zehar, artikulu honen Bat atalak aipatzen dituen administrazio, erakunde eta sozietateek ezingo dute egin erretirorako estaldura barne hartzen duten enpleguko pentsio planetarako ekarpenik edota aseguru kolektiboko kontraturik. Ezarritako mugak ez die eragingo heriotzagatiko eta ezintasunagatiko gertakizunak estaltzeko ekarpenei.